2009/11/10 17:33:25.203 GMT+1
Goseari aurre egiteko, txikleak!
EITBk emandako albisteari esker jakin nuen "berri ona". Nutrizio eskasari aurre egiteko eta larrialdietarako eraginkorra izango omen da "garapen bidean" dauden herrialdeentzat A bitaminadun txiklea.
Nola bota daiteke horrelako albiste lotsagarri eta umilagarria (transgenikoekin egiten duten moduan, esaterako) irripartsu eta lasai asko???!!!!
Ez dakit zer esan ere. Mundu hau guztiz txikletan pegatuta dago, ezin despegatuta. Ia txiklearen puxpuilua lehertzeko gai diren behingoz...
Nork: Arianne.2009/11/10 17:33:25.203 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/09/30 16:54:29.120 GMT+2
Pobreak
Behin eta berriro agertzen digute komunikabide santuek (santifikatuek, baina infernuko zulotik etorritakoak gehiago ematen dutenek) bereziki, pobreak dirurik ez dutenak direla. Kontinente urrutiko haietan, han urrin-urrin, urruuuuuuuuti-urruuuuuuuuti bizi diren nonbaiteko jendea dela pobrea. Dirurik ez dutelako, agintariak lapurrak direlako, alferrak direla ere entzun izan dut (hona etorritakoengatik bereziki)...
(Ispilutxo, ispilutxo... garbitu dezala norbaitek ispilutxoa gure burua ikus dezagun...) Baina gutxitan entzuten dut pobretuak, pobretuaraziak esaten. Ondo esan zuen Galeanok "el subdesarrollo es un consecuencia del desarrollo" esan zuenean, hau da, askoren pobrezia ekonomikoa gutxi batzuen aberastasun ekonomikoaren ondorioa, edo zergatik ez esan, soberakina da. Horrelako berbak erabiltzen ditu gizarte modernoak, produzitu eta soberakinak sortzen dituenak. Mundu modernoko jende modernoa da produktu perfektua eta perfekzionatua eta gainontzekoak soberakinak, gosez, ihesaz edo amorruz milaka bazterretan lasai asko hil daitezkeenak. Eta guri zer? Mundu aurrerakoi delako honek produktu guztiekin egiten duen berdina egiten du jendearekin: erabili eta zaborretara. Pobreak daude, zeruan izarrak dauden moduan, eta kitto.
Zer diote hiztegiek? Adibide bat:
Pobre (Harluxet hiztegi entziklopedikoak dakarrena):
pobre
Bizitzeko behar-beharrezkoa dena, dirua da. Bagatoz berriro diruaren zulora, unibertsoko zulo beltzetara. Dirudunak ez direla pobreak berriz ere. Ai ene... zeinen zikina dagoen ispilua...
EMAN DIEZAIOGUN BUELTA. Lehengoan lagunartean bazkaltzen ari ginela, Ameriketan zehar egindako bidaitxoaz berbetaldi labur bat egin ostean zera galdetu zidan batek erantzuna bazekiela: Eta Guatemalan hemen baino irriparre gehiago egiten dute? Erantzuna badakizue zuek ere zein den. BAI. Haundi eta argi. Galdetu zidanak esandako moduan, seguruena zuek gehienok ere bat baino gehiagori entzun diozuelako edo zuek sentitu duzuelako "pobre" etiketa zaman daramaten herrialdeetako jendeak irriparre gehiago egiten duela hemengo jendeak baino.
Ez ote da irriparrik egiten ez duena pobreagoa? Ez ote ditugu irriparra, besarkada, ingurukoen maitasuna beharrezkoago, oinarrizkoago? Ez ote da lehenengo mundua deitzen dioten hori askooooooooz ere pobreagoa?
Hiztegi, komunikabide eta abar gaiztoen gainetik, gizarte pobrea geurea da, ez gaitezen engaina. Garbitu ispilutxoa.
Nork: Arianne.2009/09/30 16:54:29.120 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2009/09/14 12:47:43.977 GMT+2
Goseari aurre egiteko, galletak!
(Artikulua irakurtzeko)
Guretzat uda izan den garai gozo, epel eta alai honetan, lehorte handia izan da Guatemalako ekialdean bereziki. Beraien oinarrizko elikadura osatzen duten arto eta baba uzta handia galdu dute; artoaren %60 eta baba uztaren %80, gutxi gora behera. Gosez daudela, alegia. Ume mordoska hiltzen ari da egunero (beste herrialde askotan moduan) desnutrizioagatik. Beste askok gaixotasunak harrapatzen dituzte bata bestearen atzetik, eta ez dira gosez hildakotzat hartzen. Gaixotasunen izenean hiltzen dira.
Baina orain artean ere ez dira janez lepo ibili. Ez dago gizen askorik, artoaren almidoiagatik puztuta ez bada. Lehorteak lehendik zegoen arazo larri bat agerira ekarri du eta gobernuak horren aurrean zerbait egin beharra izan du, nazioarteko iritziak gehiegi kritika ez dezan. Eta ze neurri hartu dute? Nazio Batuak gailetak banatzen ari dira, gaileta elikagarriak. Txistea dirudi. Gobernuaren neurrietako bat: kanpotik elikagaiak erostea legeak eskatutakoaren gainetik. Berriz ere negozioa izango dugu gosez daudenen kontura. Berriz ere bai.
Gosez hiltzen daude, baina ez lehortea izan delako, ez zer janik ez dutelako. 500 urte baino gehiagoz zapalduak izan direlako eta izaten jarraitzen dutelako, baztertuak, eskubide sozial eta politikorik gabe, gure bizimodu erosoari eusteko esklabu.
Gu ere bagara arduradun.
Bideo batzuk:
LEHORTEAZ: http://especiales.prensalibre.com/sequia/
GOSEAZ: http://especiales.prensalibre.com/escasez/index.html
Nork: Arianne.2009/09/14 12:47:43.977 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/08/02 11:26:41.271 GMT+2
Ez da bukatu
Kubako irudi batzuk sartzeko, gure argazki kontu batera sartu naiz eta han aurkitu ditut kargatuta baina blogeratuta ez geneuzkan argazki batzuk. Zenbat oroitzapen lurralde urrunetatik...Xelako hainbat argazki... eta amaitzeko KUBA.

Xelako eliza, gauez

Eliza eta parke zentraleko zuhaitzak

Parke zentraleko zuhaitzak eta gure etxepeko kalea

Iñigoren lanetako bat

Iñigoren lanetako baten atzea eta aurrera

Ehuten


Carla, ehute eskolako sorgintxoa

Carlari banano-ogia ekartzen zion Iñigok
KUBA begiekin dastatzeko

Zer da zaharra? Urte asko dituena? Eta itxura berria duena ere zaharra da? Zaharra ala berria? Dabilen autoa.

Malekoitik

Malekoian

Rachel eta Martikarekin


Museo de la Revolucion-eko irudiak


bai, Coca-Cola saltzen dute museoan. Hemen proba.


Iñigoren txorradekin nazkatuta... kontuuuuuuuuuz!

Ulertzekoa da, ezta?

Nork dio Kuban gutxi jaten denik?

Hamaika Km eginak

Bahia Cochinos... batzuk gerra egin zuten lekuan...ejem ejem...


Kubako lagun onak. Oscar eta Rachel. Eskerrik asko, compañeros.

Trinidad, Patrimonio de la Unesco. Mila aldiz esan ez baziguten...


Euriak dena sendatzen du.


Nork: Arianne.2009/08/02 11:26:41.271 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/16 14:20:31.660 GMT+2
Kuba autostopez II
Ez ginen gu sasoirik puntakoenean joan, baina ez zen turistarik falta irla karibearrean. Zirkuitu zirkular eta itxia. Hortik kanpora, denak autoktonoak. Argazki kamera eta bideo kamera eskuari txertatutako gorputzeko atalak moduan, badoaz turistak irudiz irudi, bideoz bideo. Hainbeste lotsagarrikeri...
Badoa turista talde bat Trinitateko kaleetan zehar. Hiru ume txikitxo leiho handi batean, eskolako leihoan, agur-agur egiten. Klik eta klik eta klik. Tipo batek bere bideo kamerarekin minutu erdiz grabatu ditu umeok. Biratu eta aurrera jarraitu du. Ez irriparrik, ez agur-agurrik. Etxeratutakoan ingurukoei kubatarrak zein sinpatikoak diren erakusteko.
Beste adibide bat. Dantza afrokubatarrak kalean. Neskatila eta mutikoak dantzan, perkusio eta metalen soinu indartsu eta gozagarriarekin. Karnabaletarako ensaioa egiten ari dira.Iñigo eta ni gustora, bazter batetik begi eta belarriak gozatzen. Beraien saltsan daude. Hau da Kuba. Gu hor gauden ordu eta erdian 8 bat kanpotar hurbildu dira ikuskizunera. Argazki mordoxka bat atera eta alde.
Zertara doa jendea Kubara?
Pultseritarekin pasiaran egitera. Bueltarako hegazkina hartzeko ilaran oraindik badaude pultseratxoa jantzita daramatenak.
Zelako Kuba ezagutu ote dute hauek?
SINPATIKOAK
Ez han eta ez hemen. Denak ez dira sinpatiko, irripartsu eta alaiak. Han ere hemen bezain desatseginak daude. Ogia erostera joan eta ez egunonik ez eskerrikaskorik esaten ez dizutenak. Muturtuta begiratzen zaituztenak. Ez dira dioten bezain alai eta sinpatikoak kubatar guztiak. Gu bezala haserretu, tristetu, goibeldu, amorratu eta desagradabletu egiten dira. Batzuk. Batzuk han eta batzuk hemen. Topiko faltsu bat apurtu zaigu.
ITSASOA DESKUBRITZEN
Buzeatzeko aukera izan genuen Cienfuegos hiritik gertu dagoen Rancho Luna hondartzan. Niretzat lehenengo aldia izan zen, eta itsasoa ur putzu erraldoi bat baino askoz askoz gehiago dela neure begiz eta gorputzez konturatu nintzen. Hango arrai, koral, harri, animali, landare... kolore eta forma guztietakoak. Urpeko bizitza koloretsu eta baketsua. Anitza eta edertasun izugarrizkoa.
Itsasoa deskubritu nuen nik Karibeko ur epelen pean.
Laburpen nahasi eta aldrebesa egin dugu Kubaz. Halakoa izan da bidaia bera ere. Gorabeheratsua. Batzuetan gozamena topera, hurrengo amorruz beteta. Merezi izan du topikoak apurtu eta herri borrokalari bezain alfer hori gertutik ezagutzea.
Nork: Arianne.2009/07/16 14:20:31.660 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/02 11:48:42.729 GMT+2
Kuba autostopez I
Etxetik idaztea tokatu zaigu. Bukatu zaigu bidaia. Momentuz. Eta etxeko epeletik Kubako bizipenei errepasoa emango diegu, izan dugulako han ere zer hausnartua.
Milaka galdera aldean hartuta iritsi ginen Habanara, ia 40 gradu egiten zituen arratsalde batean. Milaka horietatik, batzu-batzuren erantzuna aurkitu dugu eta beste denak erdizka geratu dira, edo ideia zipitzik jakin gabe utzi ditugu bere hortan. Izan ere, Kuba desberdina da. Desberdina da ezagutzen genuen guztiarekiko. Guatemala ere Karibean dago, baina apenas dute zerikusirik herrialde biek. Kontraste handiekin topo egin dugu.
KONTAKTUAK
Kontaktu bi izan ditugu Habanan; bata Silvioren familia eta bestea Guatemalako Proyecto Payasokoen lagun bat, Rachel. Haiek izan ziren gure lehen instruktoreak. Azaldu ziguten lehenengo gauza txanpon bien kontua izan zen, peso kubatarra eta peso convertiblea. Bigarrenak lehenengoak baino 25 aldiz gehiago balio du. Leku batzuetarako txanpon bat erabiltzen da eta beste batzuetarako bestea. Hau da, herritarrentzako oinarrizko zerbitzuetarako (okindegiak, oinarrizko janariak, kafetegi eta taberna xumeak, telefono publikoa, garraio publikoa eta askoz gehiago ez) herrialdeko txanpona erabili behar da, eta gainontzeko guztirako peso convertiblea, garai batean dolarra zena. Hasieran nahastea sortzen du, baina erraz ikasten da. Bai komeni ere!
Diru kontuez gain, Kubari buruz asko berba egin ziguten, Habanan bixitatu beharreko lekuez, garraiatzeko moduez eta abar luze batez, atsegin haundiz. Ostatu ere eman zigun Rachelek, Habanako egonaldia berenean pasatzeko, aurrezteko eta gehiago gozatzeko.
HABANA
Zatika erortzen ari zen hiri oso ederra. Gaur egun berritzen ari dira Habana Zaharra deitzen dena, baina pusketa handia falta da oraindik. Eraikuntza ikusgarriak dira, bai berritutakoak, baita ia erortzen ari direnak ere. Giroa ere desberdina da: berrituta dagoen aldean jatetxeak, dendak... komertzioa dago eta han zehar dabiltzan kubatarrak ñoñostiarrak baino pijoagoak dira. Jaustear dagoen aldean daude kastadun habanarrak; zaharrak atarian jarrita, umeak bide erdian jolasean, andrak lehiotik lehiora berbetan... erropa juxtuarekin (egiten duen bero zaharrarekin... ez dago askoren beharrik). Hortxe dago benetako Habana Zaharra.
Museo de la Revolución, Bellas Arteseko museoa, umorezko antzerki kritikoa eta jazz kontzertu bikaina ikusi genituen. Inor joateko asmotan bada, gomendagarriak oso. Kontuz! Coca-cola saltzen dute Iraultzaren museoan. (Harrigarria? Amorragarria? Ulertezina? Guztiz ulertezina??? Ba bai).
DENDAK
Non daude dendak? Lehenengo egunetan ez genuen bat bera ere ikusi. Guatemalan bazter guztiak dendaz eta saltzailez beteta daude eta Kuban ostera oso nekeza da dendak topatzea. Kuadrak eta kuadrak pasatu behar Habanan ogia erosteko, ron botila bat lortzeko edo jaboi pusketa bat erosteko. Bertakoentzako dendek ez dute errotulaziorik. Azkenerako ikasi genuen norbait boltsaren batekin ikusi ezkero etxeperen batean, dendaren bat egon zitekeela. Baina begi bistaz, ez dago antzematerik. Tartean-tartean barazki eta fruten merkatuak ere badaude; Guatemalan bazter guztietan zeuden. Kontsumismoari ateak itxi nahi dizkion sistemaren ispilu.
ZAPATAK
Zenbat balio du ogi barra handi batek? 4 peso kubatar
Zenbat zapata pare batek? 250 peso kubatar edo 10 peso convertible
Zenbatekoa da herritar baten soldata? 10-15 peso convertible
Soldatak oinez ihes egiten du zapatak erosiz gero...
Oinarrizko guztia ez da merkea.
GARRAIOA
Zain, eta zain, eta zain, eta zaaaaaaaaaaaaaaiiiiiiiiiiiinnnnnnnnnnn...
Habanan auto zahar-zaharrak, berri-berriak, taxiak, coco-taxiak, autobusak... ez behar beste baina denetarik eta dexente dago. Eta merke.
Habanatik irtenda, norberak asma beza bere garraiobidea. Tratoreak, zaldiak gurdiei tiraka, kamioiak, kamioietan erremolkatutako autobus zaharren azken pusketak, autobus destartalatuak, autoren bat edo beste, taxiren bat edo beste...
Orduak ematen dituzte habanarrak ez direnek leku batetik bestera mugitzeko. Autostopez edo "a botella" (beraiek dioten moduan) ibiltzen dira. Denak leku batean elkartu eta pasatzen den guztiari "eskua sartzen" diote, gera dadin eskatzeko. Funtzionarioak ere badaude horretan lanean: Gizon Horiak (Los Amarillos). Horiz jantzitako langileak, ibilgailuak gerarazi eta jendea eraman dezaten eskatzen ibiltzen direnak. Guk ere halaxe egin dugu ia bidai osoa. Beraiekin berbetan, beraiekin zaaaaaaaain, beraiekin amorratu eta poztuz.
Nork: Ari.2009/07/02 11:48:42.729 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/06 00:27:54.153 GMT+2
Gero arte, Guate!
Azken hilabete honetan buru-belarri jardun dugu gure zereginetan. Herrialdeak ere hainbat gai garrantzitsu eztabaidatzeko aukera izan du, eta horren ikusle eta entzule izan gara.
ROSENBERGEN HILKETA
Badakigu zuen ordenagailu eta telebistek jakitzera eman zutela hilabete inguru atzerago gertatutakoaz. Rosenberg izeneko abokatu batek bideo bat grabatu zuen esanaz, bideo hura argitara ateratzen bazuten, bera hilda zegoelako izango zela. Bere hilketaren erantzule presidentea eta honen emaztea egin zituen. Antza denez, Rosenbergek Banrural (Gobernuko edo estatuko bankua) banketxearentzat lan egiten zuen eta presidentearen eta honen ingurukoen diru kontuetan irregularizazioak aurkitu zituen. Zer eta, narkotrafikotik lortutako diruaren zuriketa. Aurrez gainera, Banruraleko zuzendaritzako kide bat hil zuten diru-zuriketarekin ados ez egotearren, eta arrazoiak izkutatze aldera, alaba ere hil egin zuten, lapurreta itxura emateko. Rosenberg denataz konturatu omen zen eta kontu guzti hauek prentsara eramango zituela adierazi zion Banruraleko zuzendaritzari. Egun batzuk geroago hil zuten.
Harrezkero, protestak eta manifestazioak antolatu zituzten, justizia eskatuz batzuek, presidentearen dimisioa ere eskatuz zenbaitek. Gobernuak bere burua babesteko beste manifestazio bat antolatu zuen, bere alde; departamentuetako gobernadoreak hiriburuan egingo zen manifestaziora jendea gonbidatzera derrigortu zituen gobernuak, bestela laguntza soziala murriztuko zietela mehatxatuz. Bestetik, manifestaziora joango zen bakoitzari 50 quetzal (Guateko dirua) emango eta elikagaiak banatuko zizkiotela jakinarazi zuten, baita hala egin ere. Bi manifestazioak egun bererako deitu zituztenez (Gobernua bigarrena izan zen deialdia egiten, noski), manifestazio ibiltariak izan ordez kontzentrazioak egiteko erabakia hartu zuen gobernuak. Ez zen istilu nabarmenik izan, beraz.
Kasua argitzeko, presidenteak EEBBetako FBIari eskatu zion ikerketa egin zezan (de txiste...).
Zalaparta guztiaren ostean, gaia komunikabideetatik desagertu da, baina jendeari entzun dioguna da: "lo de siempre, un Gobierno ladrón". Baita beste hau ere: "esto puede desencadenar un golpe de estado". Kontu arrunt eta ohiko bat balitz moduan. Beste bat, beste gobernu lapur eta korruptu bat. Etsipen politikoa dago. Badakizue hori zer den, ezta?
Deigarria izan zen, eta nahasgarria ere bai, Xelan antolatu zuten "Marcha por la Paz" izenekoa, justizia eta bakea eskatzeko. Zapatua, goizeko 10ak, eguzkia gogor Parke Zentralean. Lagun suitzarrak eta laurok gertaeraren testigu izan nahi genuen eta eserleku batetik bilakaera guztia ikusi genuen. 20-30 lagun, hiriko aberatsenetakoak, beltzez jantzita, eguzkitako betaurrekoekin, urrezko eta zilarrezko bitxiekin, Levis prakekin eta McDonaldseko edari eta janariekin. Ez genuen horrelakorik espero! Lotsagarria izan zen. Aberatsenak justizia eske? Indigena eta pobreek ez daukate horrelako lelokerietan parte hartzeko astirik. Horrelako kontuek ez dituzte kezkatzen, beren egunerokoak berdin jarraitzen duelako, eta jarraituko ere bai, gertatzen dena gertatzen dela.
MUGAK DESAGERTU!
Desagertu daitezela mugak behingoz! Ez da oihu abertzalea, ezta hippiea ere. Mugetako burokrazia faltsua, gogaikarria eta antzeztua behin ezagutzearekin nahikoa delako, edo inoiz ez, hobe.
Hiru hilabete beteko genituenez Guatemalan, Mexikoko mugarantz abiatu ginen, egonaldia luzatzeko zigilu eske. Guateko lehiatilara hurbildu eta irteerako zigilua ipini ziguten. Iñigok ia sarrerakoa ere ipiniko zigun galdetu zion funtzionario andreari, baina atzeko funtzionario gizonak esan zigun derrigorrez eta legez 72 ordu (edo bi edo hiru egun, edo... berak ere ez zekien ondo zer esan...) egin behar genituela herrialdetik kanpo. Haserretu egin ninduen entzuteak, lehenago egina baineukan, kanpotar askok moduan, irten eta sartu egun berean. Haserre xamartuta, Mexikoko bulegora joan ginen. Han geneuzkan zain funtzionarioak, zintzoa eta gaiztoa. Sarrerako zigiluarekin batera irteerakoa ere ipintzeko eskatu genien. Zintzoak gaiztoari: "Si solo es para renovar, se puede, ¿no?". Gaiztoak: "No, tienen que permanecer 72 horas en Méjico". Berriz galdetuta, zintzoak aholkatu zigun txanda aldaketaren ostean proba egiteko, hiru ordu barru. Bete genituen migrazioko orrietan zigilu bat ipini zuen: "ordaintzeke". Zintzoa omen... Gu retenitu hiru egunez? Comoooooor? No no.
Are amorratuago, zer egin asmatu ezinda, pareko espaloi ertzean jarri ginen, pentsakor eta eztabaidan, jendea mugaren alde batetik bestera lasai nola pasatzen zen begira. Ordubeteko tentsioaren ostean, Guateko lehiatilara bueltatzea erabaki genuen. Estuasun pixkatekin bueltatu ginen Guateko aldera, mexikar poliziek pasaportea eskatuko ote ziguten beldur. Lasai pasatu ginen. Euria hasi zuen gogor. Euripean geratzeko tentazioa izan genuen funtzionarioei peeeena pixkat ematekotan, baina ez horixe. Busti? Eta alperrik izango bazen? Ez ez. Nazkatu ginen zain eta lehiatilara joatea erabaki genuen azkenerako. Sinatzen ez baziguten, bi egun beranduago itzuliko ginen. Baina Mexikora, ezta pentsatu ere.
Sarrerako zigilua eskatu eta ezezkoa. Hurbildu orduko, lehen ezezkoa eman zigun gizonezkoa atzeko eserlekutik jaiki eta ezetz esatera etorri zitzaigun. "Por favooooooooor... háganos el favoooooor... Ya le digimos que somos voluntarios con niños de la calle y prevención del SIDA. Queremos volver a trabajar" esan zion Arik (Guateko taktiketara ohitu da. Ospitalera senideak bisitatzera joan nahi dutenek horrela jardun behar izaten duteospitaleko zaindariekin eta harrera bulegoko langileekin. Tristea eta gogorra). "NO, la ley dice que tiene que estar fuera del país 72 horas. No les podemos poner los sellos en un día". "Qué bueno que estuviéramos en Méjico tres días de vacaciones, pero queremos volver a trabajar; queremos estar en Guatemala". nik (Arik)."No se puede. Esto es de tránsito, para controlar las salidas y entradas. Para permanencia tienen que ir a Guate Ciudad". "No sabíamos, no queremos problemas. Háganos el favor". "No se puede." Nazkatu nintzen erreguka. "Y, ¿dónde es para permanencia?" modu zakarrean. "En la Capital". "En la Capital, ¿dónde?" "en extranjería" "Y ¿dónde está?" Ez genion ulertu baina helbidea eman zigun. "Bueno, pues nos vamos para allá, gracias." Muturtuta. Buelta eman nuen eta ez dakit nola konturatu nintzen funtzionarioak eskua atera zuela lehiatilaren kanpokaldera. Berriz hurbildu nintzen. "Por esta vez, le haremos el favor. Por esta vez. Pero son 20 Q de impuestos cada uno". Onartu, ordaindu, zigilua jaso eta aire! Gogoz eta pozik alde egin genuen handik. Hurrengo eguneko Tajumulco sumendirako ibilaldiak kendu zizkigun tentsio guztiak. Baina... madarikatuak mugak! Ta gu, euskaldunok, mugak ipini nahian...
NO VAMO A CUBA, MI AMOOOOOOOOL!
Bihartik hilaren 27ra arte, Cubako kontu eta komeriak.
Nork: Arianne eta Iñigo.2009/06/06 00:27:54.153 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/21 20:51:49.984 GMT+2
Gurutze santuaren... edertasuna
SANTA CRUZ LA LAGUNA, ATITLAN
Proyecto Payasoko lankide eta lagun Tony Santa Cruz izeneko herri txiki eta ederrean bizi da, Atitlan lakuaren ur-ertzean. Bere etxera gonbidatu gintuen eta asteburu lasai eta interesgarria izan zen oso. Guatemalatik irtetzerako beste egonalditxo bat egingo dugu bertan, Tony eta Catarinarekin egoteak merezi duelako eta Guatemalako azken begirada Atitlani botatzea ederra izango delako.

Tony tronoan

Ian (Tonyren lagun batzuen seme frantziarra) eta biok etxaurrean mate bero bat elkarbanatzen

Etxeko lorategia


Burbuja pentsakor

Jaibaliton, sarri moduan barrez

L'amour... o la la...

Ian, laku ertzean

Paradisua...


Besarkada bana denoi!
.
Nork: Arianne.2009/05/21 20:51:49.984 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/20 17:58:08.134 GMT+2
Musikaren Festa
Urtero euri sasoia hastearekin batera Musikaren Festa izaten da Xelan. Bi egunez musika mota ezberdina entzuteko aukera izaten da hiriko erdialdeko kaleetan. Trovadoreak, regaea, batukada, salsa eta bachata, technoa, hip-hopa, jazza... denetikarik, denetarikoekin eskutik (profesionalak, afizionatuak, espontaneoak...). Asteburu ederra izan zen apirilaren 25-26a.
Zapatu goizean igerilekura eraman nituen Antonio Cristobal familiako txikienak eta aldameneko etxeko umeak. Ez ziren ito, zorionez... Eta ondoren gure etxera gonbidatu genituen denak bazkaltzera.


Pailazokeriak jatekoa beste. Aaaaaaaasko!


Guk baino gehiago jan zuten umeek. Denetik eta asko. Urtean behin behintzat...


Bazkalostean Musikaren Festara eraman genituen neska-mutikoak, pailazo emanaldi bat ikustera. Baina euri zaparrada besterik ez genuen harrapatu.


Pailazoen faltan, Anita eta Marik Iñigoren kamera hartu eta argazkiak ateratzen jardun zuten, jendeari (edozeini) sudur gorria jantziaraziz.

Stefi adibidez. Proyecto Payasoko arduraduna (Iñigoren "jefea")eta Musikaren jaialdiko antolatzaileetako bat. Pailazo bat!




Anitak Joakin anaiari ateratako argazki bikaina.

Joakin txikia esnatu berri.

Teresa eta Gervasio, aspertu xamar... pailazoen zain.


Ilundu baino lehen etxeratu genuen familia guztia (Catarina gurpildun aulkian baitzebilen oraindik, eta ez dakizue zelako lur-bide estu eta aldapatsua igo behar den...). Pozik eta eskerrak emanez. Oroitzapen polita denontzat.

Eztarria berotzeko...

Fernando Juarez, gitarran. Xelako musikaririk onena eta jatorrena. Stefek kontaktuan ipini gintuen, eta pare bat ensaio eginda, 6 bat kantuko saioa egin genuen. Bossa novak, fadoak eta euskal kantak. Saio politta. Moito obrigada.

Argazkilaria, bere inspirazio likidoa lagun...

Vicente suitzarrak ateratako argazkia.

Vicente eta Adriana suitzarrak han izan ziren, kamara eta belarri.

Toni, bere martzianoen platilloarekin. Toni Iñigoren lankidea da. Atitlan lakuko Santa Cruz herrian bizi da eta instrumentu arraro bezain eder hau jotzen du.
Kontzertuak amaituta, Royal Paris jatetxean jarraitu genuen musikari talde batek kantuan, inprobisazioaz gozatzen ordu txikiak arte.

Domeka iluntzean Soltura izeneko jazz taldearekin zenbait bossa abesteko aukera ahaztezina izan nuen. Musikari bikainak. Mila esker Fernando y compañia!!!


Igandea eta festa bukatzeko, El Salvadorreko batukada. Talde bikaina. Oso ondo jotzen zuten, oso indartsu taldekide gutxi izan arren, eta jendea errez ipintzen zuten dantzan. Zapatuan elkarrekin jotzeko aukera izan genuen eta baita gozatu ere. Baditugu lagunak San Salvadorren ere, e Iñi??? (jeloskortu egin zen mutila...)





Gure lagun Memo, el gaditano. Malabarista, musikaria, artisaua... bidaiari bat.

Linzy, gure laguna, julajoparekin. Artista bat...
Nork: Arianne .2009/05/20 17:58:08.134 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/12 01:42:19.154 GMT+2
Herrialdea ezagutuz
2009-04-09 (aspaldi xamar...)
Aspaldiko partez idazteko lanabesak hartu eta zerbait grabatuta uztera prestatu naiz. Eta ez da, ez ezer berezirik pasa idazteko modukoa (edo bai!), ez dut ausnarketa berezirik egin ezeren inguruan; ondorioz, datozen lerroetan hemengo bizipenen berri ematera dedikatuko naiz.
Otsailaren 25az geroztik ezer egin gabe egon nintzen ia hilabetez. Denbora horretan Julio Verne irakurri dut, sukaldatu eta gauza gutxi gehiago. Hemen ez da oso erraza leku hau eta hura ikustea, ze garraioa oso nekagarria da. Adibidez, 90 Km egiteko hiru ordu behar dira, hori atzerapenik ez izan ezkero. Orduan, egun bateko eskurtzioak ezinezkoak dira hemen, ondorioz, Xela ezagutu eta Nautilusen bidaiatuz pasa ditut ordu pila. Baina denak du buekaera bat eta egonaldi ere iritsi zitzaion azken arnasa.
SANTA ANITA LA UNION KOMUNITATEA
Xelatik lehenengo irteera Santa Anita komunitatera izan zen. Hona iritsi eta bigarren astean edo. Komunitate honen berezitasuna hemengo gerra amaitzean gerrilari talde bat batu eta armak matxeteengatik aldatu izana da. Bizi berri bati ekiteko ilusioz terrateniente batenak ziren lursail batzuk erosi (erosi edo bankuekin ezkondu) eta beraien esfortzu eta indarrez aurrera egiteko saiakeran dira. Lursail hauetan kafe eta platano organikoak landatzen dituzte; platanoak Guatemalako azoketan saltzeko eta kafea berriz Europa eta Iparramerikako merkataritza justuko dendetarako.
Egia esan, beraien kooperatiba honen funtzionamendua ez zitzaidan gehiegi gustatu. Adibide batzutan irudikatzeko: lursaila partzelatan zatituta dute; partaide bakoitzak partzela bat. Orduan kafea biltzeko garaia iristean bakoitzak jasotako kopuruaren arabera irabazten du. Beste adibide bat: familia batzuetako semeren bat edo Estatu Batuetan bada lanean, orduan famili honek diru gehiago izango du. Ondorioz, luxu gehiago. Europarron eta Iparramerikarren kafe eskaerei ezin diete aurre egin, ez dira iristen eskaeraren laurdena osatzera. Hala ere, ez dut harremanik inguruko kooperatiba berdinekin, La Florida edo Magnolia Miramar esaterako. Gustatu ez zaidan azken gauza baratzerik ez dutela da. Kafe eta platanoekin ateratako diruaz barazkiak erosten dituzte eta urteren baten zerbaitegatik kaferik ezin badute atera, zer jango dute urte horretan?
Gustatutako gauzen artean berriz, nekazaritza organikoa egiten dutela. Baita lanbide hauek ere errespetu eta duintasun osoa merezi duela adierazten dutela. Ni komunitatera iritsi nintzenean konposta egiten ikasten ari ziren eta niretzat ederra zen nekazari helduen talde bat gauzak apuntatzen ikustea, ingeniari agronomo baten ahotik ateratzen ziren hitzak apuntatzen. Nik duela urtebete egin nuen ikastaro berbera izan zen, materia bera. Gustatu zaidan azken gauza eskola da. Umez beteta eta ikasgai bereziekin munduari aurre egiteko prestatzen dira umeak (12-13 urte arte), baina nor diren ahaztu gabe, nekazari komunitate bateko bizilagunak eta etorkizuna; gerrilariak izandako bikoteen seme-alabak. Horiexek ba ezagutu dudan komunitateko alde on eta txarrak. Ezer ez da perfektua, ezta Beizamako kooperatiba ere.
SANTA ANITAN EGINDAKO BIGARREN EGONALDIA IRUDITAN
(Vincent suitzarraren eta Iñigoren argazkiak)





















2009-05-01
Eske ze azkar pasatzen dan denborie, Ari....
Casa Jaguarreko terrazan jarrita, gosaldu eta gero, lasaitasunean idaztera animatu naiz. Ia hilabete pasa da azkenengoz idatzi nuela eta jarraipena eman nahi nioke.
Bigarren irteera San Pedro La Lagunara izan zen, 2-3 egun Atitlan lakuan. Leku zoragarria, 1500 m inguruko altueran dagoen lakua da Atitlan, eta hiru Errege haundik zaintzen dute berau, hiru sumendik; Atitlan, San Pedro eta Toliman sumendiek. Eta hamaika herri daude bueltan-bueltan baina guk San Pedro bakarrik ezagutu genuen orduan.
San Pedro herriak bi aurpegi ditu; bata, azal ilun eta ile beltzekoa eta tz'utujilez mintzo da (besteak beste). Beste aurpegiak berriz, begi urdinak ditu, ile horia eta azento gringoa du. Azken honek urertzeko etxe polittenak alokatzen ditu edota jatetxerik garestienetan jaten du, eta nola ez, tabernarik "buenaonda"enean mozkortzen da. Very cool!! Guk biak dastatu genituen. Pasioan hemendik eta handik, bertakoak beren gorputza eta arropak garbitzera joaten diren urertzeko txokoetara iritsi ginen. Merkatuan barna sartu, erosketak egin edota bertakoen artean gosaltzen genuen, gustora beraien moduan prezioak regateatzen ibili ginen.
Herri erdi atzerritarra izan arren, gu eta beste gutxi batzuk bakarrik genbiltzan bertakoen artean. Aste Santua gertu, tokatu zitzaigun prozesioa eta herrikotasuna ezagutu nahi ezkero, herritarren inguruan egotea komeni denez, ba, hau ere ikusi genuen. Hemen bai, bakar-bakarrik ginen eta hau bukatzean giri artera jeitsi ginen afaltzera, herritarrendako jatetxeak itxita zeudelako. Beste era batera esateko, mundu ezberdin batera joan ginen, eta ederki afaldu genuen ensalada grekoa eta pizza, bertakoentzat garestiegiak diren jatetxe horietako batean.
Oso asteburu ederra izan zen. Berriro bueltatzeko gogoz naiz Atitlanera eta bueltatuko naiz. (Bueltatu naiz. Hurrengo kapituluan azalpenak. Udazken aldera...).
Nork: Iñigo.2009/05/12 01:42:19.154 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
