sosiuz

Erditik bi
Lagun batek bialdu barri dosta Uxue Alberdin bertso-sortia, erditzian ingurukua. Hainbeste hunkittu nabe, zein eder, zenbat oroitzapen... Eta aspaldixan buruan nerabilen zalantziari aurre egin dotsat: gure erditzia idatzitta lagako dot, Maia.

Mayen herrixan sortu jakun imajinatzen zinttugun hori sortzeko gogua. 8 hilabete geruago, magia. Sortu da bizitza!
Harrezkero maittasuna eta goxotasuna emon notsuzen, lasaittasuna eta mobimentua, sabelan barnealdian zinala.
Juan ziran 9 hilabete ederrak, pasiaran, oinezian, liburu artian, kantuan, dantzan. Beste aste bi be bai, 42, eta badaezpada ginekologuak emondako hitzordura juan ginan. Bai juan be...
Urduri nenguan. Motxilia hartu eta goizeko 8etan Mendaron ginan. Kontrakziñorik txikixenak igartzeko ahaleginetan emon nittuan azken bi astiak baina ez neban ezer igarri. 4 zentimetroko dilataziñua neukan eta igarri be ez neban egin. Gorputza bere bidia egitten hasitta zeguan azken kapitulurako, azken eszenarako.
Harreran hartu ginttuen eta goiko solairura igo erain. Hantxe izango zan. Ekografia eta papel danak nerekin neroiazen. Baziran egun paria konturatu nintzanetik: ospittaleko ekografien papeletan FPP (fecha probable de parto) bi egun geruagokua zan herriko ginekologuak zehaztutakuan aldian. Abuztuan 28xa emon zostan ginekologuak baina papeletan 30 agertzen zan.
Gelan sartuta gendela, ausardia pixkat agertu zan nere zalantza danen artian eta Iñigori esan notsan: Komentatuko dotsat? Berak baietz. Lehenengo aldiz haurdun daguan ama batentzat, neretzat, ez da bape erreza erabakixak hartzia erabat ezezagun eta arrotz jakon ereme eta prozesuan. Baina ausartu egin nintzan emaginari eta ginekologuari nere zalantzia, nere itxaropen izpi txikixa azaltzera. Emaginak goxo hartu ninduan, bi egun bi egun zirala esanaz, esaten nenbilena ulertuz, sentimenduekin bat eginaz. Baina ginekologuak ez zeban ezer ulertu. Hiru esaldi grabauta geratu jatazen: "los domingos ni hscemos inducciones; no es obligatorio; nuestra propuesta es hacerlo hoy". Mailukiakin buruan jo banindu moduan. 3 kolpetan. Gogor eta hotz. Txiki-txikixa, ezdeusa sentidu nintzan. Sumiso, umillauta. Nere senrimenduak, nere senak ezertarako balixo ez balebe moduan. Hain haurdunaldi ederrari bukaera natural eta gloriosua emon nahi notsan, ongi etorri berezkua eta naturala emon zuri, Maia. Baina kolpe haundixa izan ziran "profesional" haren berbak. Ez nintzan Maia arriskuan ipintzera ausartu, ez nintzan neure buruari, neure senari jarraitzera ausartu, ez nintzan bere profesionaltasuna zalantzan ipintzen nebala adieraztera ausartu. Babesik bare, negarra zabaldu jatan gorputz barren guztian. Etsipena. Sumisiñua. Horretxen damuak atzetik jarraitzen dosta oindio be. Ausardia falta harek orbana laga dosta sabelian.
Holaxe, biluztu, ospittaleko erropa hotz eta zatarrak jantzi eta dana ondo juango zala konbentzitziari ekin notsan. Katalina eta Sonia izango ziran emaginak. Ginekologuak begiratu, ikertu ninduan. Amorrua sentidu neban, mina, etsipena. Ez zeguan atzera bueltarik. Ez neukan indarrik.
Gelan sartu, kabliak konektatu eta nere zainetan zihar oxitocina sartzen hasi zan. Maittasunan hormonia dalakua. Paradoja galanta.
Bazkalostera artekua lasai juan zan. Iñigo eta bixok liburu banakin. Makinian funtzionamendua be ulertu genduan. Kontrakziñuen intentsidadia eta zure taupadak markatzen zittuan. Bazkalostian Soniak begiratu ninduan. Hasierako moduan nenguan. Umia babesten zeban poltsia apurtu zostan etzanda nenguala. Handik pixkatera ixuri zan likido epela hanketan behera. Zu babesten zinttuan likido haura. Oxitocina tanten abixadia bizkortu egin zostan eta mina be biderkatu egin zan. Gomazko pelotian gainian nenguan jarritta, gerrixari bueltak emonaz, lasai antzian, Iñigon eskutik helduta. Kontrakziño gogorrak hasi jatazen. Modu naturalian olatuekin konparatzen dira, etorri eta juan, puntu gorena eta barealdixan artian. Baina haura beste gauza bat zan. Barealdirik bareko tenpestadia ozeanuan erdixan, eta ni belaontzi txikixan mastilari gogor helduta, behin eta berriro olatuak joten ninduela. Sabelan barru-barrutik orruak etortzen jatazen eta airera jaurtitzen nittuan. Orro basatixak, beste dimentsiño batetik zetozenak. Ordurako nere baittatik juanda nenguan. Denporiari ihes eginda nenguan inoiz amaittuko ez zala zirudixan ekaitz haren erdixan, ozeanoren baten, nunbaitten. Orruak kontrolatzeko saiakeria be egin neban, tonuak gorago eta beherago probauaz, mina arintzia lortzeko ustetan. Alperrik. "oindio ordu laurden besterik ez da pasatu?", esan notsan Iñigori. "Ari, hiru ordu pasatu dira". Ezin neban sinistu. Gehixago be ezin neban. Emaginari deitzeko eskatu notsan, epidurala edo zeoze ipintzeko, ezin nebala aguantau.
Sonia etorri zan eta beti bezain goxo berba eginaz, kable guztiak kendu, bañera txikiko ur epeletan barneratu eta nere gorputzari bere bidia egitten lagatzeko proposatu zostan. Noski, zela ez. Eskerrik asko.
Bainerara lagundu ninduen. Haura lasaittua. Oin bai. Hemen nago txiki, zurekin nago. Ilunpian, Iñigon eskuak estututa, Sonian laztan eta berba leunak jasota, Iñigon animuak jasota, bi ordu emon nittuan. Umia ondo zeguala eta nahi baneban baineran be jaixo zeikiala. Nik nahi nebana, esaten zostan behin eta berriro, dana nere esku zeguala.
Han be gogaittu nintzan, komun txiki eta bainera oindio eta txikixago hartan. Kanpuan, gelan, dana gertu ei zeguan, urten nahi baneban. Esterilak lurrian eta erditzeko aulkixa. Ez nenguan aukeretarako. Aulkixan, esan notsen. Jarritta nekia pixkat arinduko jatala pentzau neban. Iñigon gorputza atzian eta eskuak nerien artian sentitziak sosegua emons zostan. Nekatuta nenguan baina baneukan indarrik oindio. Soniak eta Katak lurretik begiratzen ninduen, tarteka umian egoeria zaintzen. " oso ondo zabiz. Umia zoragarri dago. Hortxe dago. Ikusi egitten dogu. Oso ondo diharduzu". Zelako garrantzitsuak izan ziran berba harek, lurrera jeiste hori, ni baino beherago egote hori. Konfiantzia neukan berriro nigan.
Bultza egitteko gogua etorri jatan eta hala jardun neban, indarrez jardun be.  Beheruntz, beheruntz. Hala nenbilela, minez, galdera hau etorri jatan burura: "bultza egitten badot, desgarratu egingo naiz, eta mina latza izango da. Bultza egitten ez badot, ez da urtengo. Zer egin? Ez dago zalantzarik. Bultza!!!".
Soniak espilu txiki batekin erakusten zotsan Iñigori baginako tunela eta bertatik zentozena. "Sartu eskua eta zeuk ikutu" esan zostan. Eskua sartu eta likaz betetako buru iletsua ikutu neban. "Maia! Hor zare, bazatoz!" Maittasuna zainetan gora eta behera. Leher eginda nenguan. "Ezin dot gehixago, nik ezin dot!" errepikatu neban milagarren aldiz negar zotinka. "Beste hiru bultzada eta kanpuan da. Oso ondo zabiz, Arianne, oso ondo." Bultza eta bultza, sua. Suak erretzen zeban nere bagina eta inguruko guztia. Azala tenkatuta, hori be lehertziar. Azken bultzadia. Eta putz eta putz nenbilela, hor urten zinan zu, Maia, begixak zabal-zabal eginda. Beste erdixa, bat izaten jarraitzeko. Munduari etorri zinala abixua emonaz. Gorputzian dardaria. Maittasuna, lasaittasuna berriro. Berbak, laztanak, barriak. Eta Iñigo negarrez, zurekin batera, ordu guzti haretan eutsitako tentsiñua askatuaz. Emaginak besarkatu zittuan eta eskerrak emon zotsezen. Nere beso eta bular artian pasatu zenduzez orduak eta orduak. Lasaittuta nenguan, pozik, harro. Ama naiz. Aita da. Maia zara. Bagara.

13 hilabetian sortutako hiztegixa
13 hilabeteren ostian, Maian hiztegixa hauxe da:

Abubu: txapela
Aiaiaiai...: irrintzixa egitteko
Ait: Haitz (txakurra)
Aita: tonuan arabera, aita, aittitta edo tio Egoitz
Aj: zikina
Aku: hartu
Ama: tonuan arabera, ama edo amama
An: Han
Apa: jaiki, jarri edo kotxia (apapa)
Aaaaaapu: apurtu
Ba: bat
Baaaah: ardixak
Brum-brum: batidoria, zumua egittekua, kotxia, taladrua, motoserria...
Ka: karakola
Kaka: bere kaka
Kan: zarataren bat
koko: oiluak edo kokodrilua
Kua: paittak
Kuku: jolasa
Man: emon
Mau: katua
Mu: behixa
Nanan: jan edo jatekua
No no (hatzaparrakin ezetz eginaz): ez
Onddo: ondo
Pa edo pa-pa-pa-pa: pa; besuak mobitzen badittu, txorixak hegan
Tan: kanpaiak edo eulixak akaatzian eskuakin egindako zaratia
Txuit (edo holako zeoze): txorixa
U: hiru

Eta horretaz aparte, oindio esanahirik hartu ez dotseten: abuia, kuia, grin-grin, pittija, aputa, bia...

Pardeletik pardelera
Zenbat pardel aldatu ete dotsaguz Maiari honezkero... eguneko 8ko medixia eginda, 7 hilabete betetziar daola, 1.600 inguru.
Jaixo zanian, inguruko ohitturegaittik eta errezera genbizelakuan, pardel komertzialak erabiltzen hasi ginan. Errez erantzi eta errez jantzi. Errez erosi eta errezago bota. Tripetan halako korapilo bat igartzen hasi ginan lehenengo asterako: pardelezko mendixa zelako abixadan hasten ziharduan!
Laugarren astera arte iraun genduan halaxe. Gero telazkuekin hasi ginan. Edarra lasaittua...
Abantaila danak daukaz:

- Ekologikua: ez dago datu biharrik be. 1.600 pardel 7 hilabetian, 6.840 pardel urte bixan. Etxe erdi betetzeko beste eta gehixagoko zaborra. Telazkuekin, erropekin batera ipinittako labadorako ura 3-4 egunian behin.

- Ekonomikua: 250 euro inguruan, 2. eskuko pardelak erosi genduzen. Maiak bihako dittuan danak, eta eukiko daben/dittuan anai-arrebendako balixoko dabenak. Eta deskuidau ezkero, saldu egingo doguz danekin bukatutakuan!

- Osasuna: gure gizartian ume dexentek eukitzen daben displaxia prebenitzeko, algodoizko pardelok ezin hobiak dia. Medikuak gomendatzen dabe pardel bikoitza ipintzeko (badaukadaz lagunartian umetan pardel bi erabili zittuenak. Zabor bikoitza!) edo telazko pardelak erabiltzeko, hankak zabalduta mantentzeko eta mokorra eusteko balio dabelako. Algodoia azalan kontra eukitzia be plastikua baino hobia, noski.

Pozik gare pardelokin eta zenbat pozixago geundeken ingurukuak animatuko balira. Mundua bera be poztuko litzake: plastikozko menditzarra aurreztuko gontsake munduari!

Gau eta egun bat eginda
Zenbat azalpen, irriparre, komentario, galdera eragitten dittuan umia kotxezituan biharrian zapixan batuta aldian erabiltziak.

- Bizkarra ez jatzu mintzen?
- Oin ez, baina pisua hartzen dabenian?
- Etxeko lanak egitteko edo beste edozer egitteko?
- Amamakin laga bihar dozunian?
- Noizian behin bai baina beti, larregikua ez da?
- Ohittu egingo da eta gero...

Nahikua bihako leuke erantzutia ni gustora juaten naizela eta Maia be
bai, baina arrazoi batzuk emote aldera, lerro batzuk gehittuko dittut:
Zapixa edo motxilia edo dana dalakua modu egokixan ipini ezkero, ez da inungo minik sortzen. Maiak bere lau hilabete eta erdikin sei kilo eta 150 gramo daukaz eta egun guztian aldian erabili arren, ez daukat inungo zaintiraturik ez minik.
Modernua orain gutxi arte, kotxetxua izan da, eta biberoia, eta sehaskia eta mila produktu eta traste. Modernotasunan aitzakixan, kontsumismua bultzatu da. Zapixa behin erositta edo norberak eginda, ez dago holako gasturik, ezta biberoian lekuan jaixotzetik daukagun bularra emon ezkero be. Zenbat eta zenbat diru irabazten ete dabe umiendako produktuak egitten dittuen enpresak! (Pardeletaz hurrengo baten jardungo dot...)
Maia neuregandik gertu egonda bere luan barri zehatz-mehatz dakit, edozein bihar daukanian momentuan asetzeko aukeria dakat (laztan gogua, kejia, gosia...), badakit ondo daguala momenturo, negar gutxiago (askoz!) egitten dau autuan masikosixan ipintzen dogunian baino eta nere laztanak jasotzen dittu behin eta berriz.
Zapittik lepua luzatu eta baztar danak ikusten dittu, ezker-eskuma, goi eta behe; ez bakarrik pasiaran gabizenian, baitta suari egurra botatzen dotsatenian, lagunartian bazkaltzen dihardudanian, haginak garbitzen dittutenian, erosketak egitten dittugunian... edo blog honetan idazten dotenian.
Gabaz be, aittak, Maiak eta hirurok alkarrekin lo egitten dogu, ametsak eta amesgaiztuak elkarbanatzen eta alkarri berotasuna emoten (baitta egunez be!).

Patricia Metolaren irudia (redcanguro.org helbidetik hartutakoa)

"Natural sentitzen dut egiten dudana
eta natural egin sentitzen dudana
Maia zintzilik darabilt, horixe da dana
ahaztu gabe guztioi muxu haundi bana"

eskerrik asko irriparrak, animuak eta berba goxuak emon doskuzuezeneri.

Ondo etorri ondora
Ondo etorri ondora Maia,

Urten dozu sabel goxotik beso artera, tunela pasatu eta argittasunera. Ez zan bidai erreza izan, ez zuretako ez neretako. Baina han azaldu zinan, begixak zabal-zabalik txirixo  baten "hemen nao, hemen nao ama!" esanaz moduan. "Lortu dogu, ama" esanaz.
Eta lortu dogu bai. Ixa hilabete bi juan dia eta ez alperrik! Honezkero asko ikasi dogu bixok be. Hazi eta hazi zabiz, bularrari gogor katiatuta eta zapi , motxila edo manta artian lo goxo eginda. Barre mordo bat egitten doskuzu, kontutxuak be bai, eta zure begi urdin horrekin jarraitzen gaittuzu gu mobitzen garanero. Badakizu  ama eta aitte zein garan, badakizu aittitta, amama, izeko eta osaba egunero ibiliko dirala zure inguruan kontutxuak egitten, badakizu noiz garen urduri, alai, lasai edo triste, badakizu kanporako atia zabaltzen danian etaratzen daben zaratiak pasiatzera goiazela esan nahi dabela, badakizu kumuneko atia gurutzatutakuan pardel zikina kendu eta ukendu leuna igurtziko dotsugula epel-epel... Eta beste zenbat kontu ikasi ete dozuz honezkero.
Nik be ikasi dot, bai ikasi be! Ikasi dot amatasuna saltzen doskuena baino korapilotsuagua dala. Esne, odol eta malkozko salda berua da lehenengo egunetako menua. Fisikoki eta emozionalki erdibittu ginan, bittan egin, eta horrek mina lagatzen dau gorputzian eta bihotzian. Horri ezjakintasuna, bildurra, errudun izatian sentsaziñua eta beste hainbat min gehittu ezkero, ez dira bape errezak izaten hasierako ordu amaigabiak. Gertukuen laguntasuna eta maittasuna, ama izan barrixen aholku eta kontakizun zintzuak, liburu eta irakurgaixak, zurekin pasiaran orduak emotiak hausnartzeko emon dostan denporia, eta batez be zure pazientzia eta maittasuna, Maia, oso lagungarri izan jataz bide barri, ezezagun eta zail honetako sasiartia pasau eta loratzen dabilen zelai berdera heltzeko.

Ondo etorri gure ondora, Maia

Mundua zuretzat, beija flor
Aspaldiko Maia,

denporia da gure arteko bizipenik idatziz jaso ez dotela. Deskantzuan dihardut aspaldi honetan (nagikerixan, alperkerixan be deittu leikixo). Kanpokuak pixkat ahaztu eta geuretako denporia hartzen, neure burua zaintzeko eta zurekin tarte gehixago elkarbanatzeko. Igarri be geruago eta gehixago egitten zaittut barruan, hazi eta hazi
jarraitzen dozu eta nere sabelak ez dau asko gehixagorako emoten. Sotina
eta arnasia eta dantzak eta danak igartzen dotsuraz honezkero. Eta nik zuri horrek danok igartzen badotsuraz, zuk neri zer ez? Azken 8 hilabetietan onduen ezagutzen nabena zeu izaten zabiz. Zeuk dakizu nere barruko sekretuen barri. Gizurretan jardun neikixo neure buruari, baitta inguruko edozeini be, nahi izan ezkero, baina zuri ez. Zuk nere benetako energia zuzen-zuzenian jasotzen dozu, nere pozak edo amorruak edo beste edozein sentipenek sortzen dittuen hormona danak zuzen-zuzenian jasotzen dozuz. Nahitta be ezin plantarik egin zuri. Eta zelako ederra dan hori, ezta? Gure arteko harremana hasiera-hasieratik zintzua, purua, benetakua izatia. Betiko ahalko bagendu hola... Zuk urte bittan edo halaxe jarraittuko dozu, inuxente-inuxente, natural-natural, konturatuko zaran arte itxurak, gizurtxuak zenbaterainoko tartia dauken giza harremanetan. Baina ez naiz aurreratuko. Gozatu deigun gure zintzotasun eta edertasunaz.
Badatoz zuretako oparixak. Erropak, zapixak, telazko pardelak, krema-olixo-suero eta abarrak, euskal jantzixa be badaukazu ia, panpinak, jolasak, sehaskia... Zure mundutxua osatuz doia. Mundutxo txikixa gertu dago zu hartzeko: familixa dana irrikaz beteta, lagunak ze esanik ez, danak zurtako oparixok ekartzen... danak zure galdez, noiz ezagutuko zaittuen zain. Mundutxo txikixa gertu dago, baina eta mundu haundi hori??  Ze mundu lagako dotsugu zuri eta zurekin batera datozen belaunaldi barri horri?

Aspaldi juan zan Euskal Herri bukoliko haura, inoiz izan bazan. Eta pixkaka-pixkaka hainbeste desarrollismo, txikiziño eta abixadakin lora bakar bat hazteko tarterik be ez da izango baztarretan. Zure birraittittan jaiotetxia eta hango historia, hango baztarrak, hango landare eta animalixak, hango bakia... abixada haundiegixa eruango daben trenak aurrian eruango dittu danak. Ez da zuretako halako altxorrik izango. Eta ez dakizu ba aittittak zelako penia daukan horrekin. Bizi guztian zaindu eta bizi eraindako baztar eder horrek ezin zuendako laga. Hainbeste urtian sortutako edertasun eta armonia hori, txof! Oinpian zapaldutako karakola moduan geratuko da. Eta emoten dau gainontzeko danok ez garala konturatzen, ez garala benetan bizitzeko biha doguna ze dan konturatzen. Harrapatzen dogun dana kontsumitzen eta apurtzen eta apurtzen gabiz, berdin da zeinen gainetik edo azpittik, zeinen kontura, zeinen sufritzen daben horren erruz, zer galtzen dan, zer ondatzen... Berdin da. Oin oin oin oin oin eta oin. Ni ni ni ni ni eta ni.

Eta zuretako zer, Maia? Ipuintxo hau behintzat bai:

A liçao do beija-flor
Herbert de Souza

”Há muito tempo atrás, uma floresta cheia de
árvores, pássaros e flores começou a pegar fogo. Na confusão, os animais
corriam tratando de salvar sua própria pele. Foi aí que um leão parou
ao ver um beija-flor que, com seu minúsculo bico, pegava água do rio e
jogava no fogo. Fazia sucessivamente este movimento, indo ao rio e
voltando à floresta para aspergir o fogo.

— Ah! Beija-Flor, você acha que sozinho vai apagar esse fogaréu todo? Questionou o leão.

E o Beija Flor respondeu:

—Sei que não posso apagar esse fogo sozinho, estou apenas fazendo a minha parte.”

Betiko edo
Kaixo matte!

Pentsatzen jardun dot gaur zelako berdinak eta kontrakuak dian baten bat hil edo jaiotzen daneko sentipena. Gertuko batek gure munduari agur esan dotsa "betiko" eta pentsakor laga nau. Negar egitten dogu eta tristetu egitten gara gehixago gure artian egongo ez dalako, gure zentzumenekin igarriko ez dogulako. Gure pentsamendu eta imajinaziñuak laguntzen dosku pertsona maitatu horren desagerpena gutxinaka izan dein, berakin emondako ordu ederrak akordauaz, bere irriparra gogoratuz... Antzerako zeoze pasatzen jata neri zurekin, baina alderantziz. Ezerezetik zatoz, lehen ez zinana zara, eta pixkaka nere sabel barruan hazten diharduzun eran, zu sortuz noia. Argittara etorriko zaran momentuan zelakua izango zaran imajinatzen, zure irriparra sortzen, zure begiradia, zure irri eta negarrak, zure maittasuna... Ikusi eta usaintzen ez bazaittut be, bazabiz ezebez hortatik betiko etortzen. Betiko. Behin jaixotzen zaranian betiko izango zaralako neretako. Ez dago bueltarik. Betiko juaten dia batzuk eta betiko etorri bestiak. Bi sentipenak izan dittut eta bata bestiak konpentsatu moduan egin nau, betikotasun hori zalantzan ipinitta.

Eta zu sortzen-sortzen zabizen hala, izena be ipiniko dotsugu. Badaukagu pentzauta honezkero eta mila bidar entzungo zenduan zuk: Maia izango zara guretako. Eta konturatu naiz zuk gu be sortu gaittuzula eta izen barrixa ipiniko doskuzula: zuretako AMA izango naiz. Barriketan ikasten dozunian ez nauzu Arianne, andereño, neska edo bestelako modu baten deittuko, AMA esango dostazu. Hunkittu egin nau momentu horretan pentsatziak. AMA. Hain da berba sakon, sinple, goxo eta esanguratsua. Berdin Iñigori be: ATTE esango dotsazu. Ez dau aitatxo eta holakorik nahi: ATTE nahi dau, goxotasunez, sentimenduz eta nortasunez esandakua. Guk zu sortu zaittugu, MAIA, eta zuk beste gu bat sortuko dozu: AMA eta ATTE. Betiko edo.

Euskara esnetan
Arratsalde on txiki!

Saiatzen naiz zu ondo elikatzen, ez pentsau, danetik jaten, garbi jaten, goxo tentagarrixeri tartian behin ezetz esaten... Eta nahi beste, ase ezineko beste emoten dotsut euskeria. Ama hizkuntza, amagandik datorrena, hasi zara hartzen biribiltxo huts bat zinanetik, eta horrek be elikatzen zaittu.

Elikatzen dau zure izatia,
gure komunitate eta familian parte egitten zaittu,
kultura eta komunikazio era baten parte,
belaunaldiz belaunaldi ahoz aho etorri dan hizkuntza eder baten testigu eta eramaile.
Bihotzetik gorputz guztira banatuko dotsut euskara,
zure zelula txiki guztiak elikatu deixezen
eta nor izate baten harrotasuna izan deizun,
mundu zabal honetan txiki haundi bat izan zaittezen,
uniformizatzeko arriskuan daguan mundu honetan kolore tanta baten zati izan zaittezen.
Sustarrak dittuan zuhaitz zabal, adartsu eta bizixa izan zaittezen.

Sarasuak diñuan moduan, "elean hiztun" izan zaittezen, etorkizunian eleaniztun izateko.

Hori be esne dozu, elikagai. Euskara esnetan.

Aho hortzetatik
emango dizut nire esnea;
fonemak, silabak, hitzak, esaldiak...
neure beste esnea.
Zure abestiaren fonetika,
zure ipuinen lexikoa,
zure jolasen ortografia,
zure sentimenduen sintaxia,
zure pentsamenduaren gramatik.

Miren Agur Meabe

Amaren sabeletik erditzen gara,
ama hizkuntzaren sabeletik.

Jon Maia

Kanguroen pare
Roxa, roxa, roxa eta roxa. Neskatila bat datorrela inguruan jakin dutenetik arropa roxa, toalla roxak, txaketa roxak... jaso ditugu. Ez ote dago beste koloreren batekin umeari ondo-etorria ematerik? Hau txikle mundua!!

Barruan daroadana kanpora agertzen denerako gertu egotea da gurasoen lan haundietako bat, eta prestakuntzetan dihardugu ordua heltzen denerako. Alaba batetik bestera zela erabili pentsatzen jardun dugu eta gure aukera hauxe: zapi artean. Umearentzat amaren sabelean egotearen antzekoena zapiz batuta aita edo amarengandik zintzilik joatea da, kanguroek beren kumatxoak eramaten dituzten modura.

Pisua hartzen duenean, zer? Gurasoei laga behar diezuenean, zer? Euria eta giro exkaxa egiten duenean, zer? Zenbat holako entzun ditugun denbora laburrean. Betikotik urtetzea gogorra egiten zaigu gero! Zapi artean erabiltzea izango da gure aukera, baldin eta arazorik sortzen ez badigu. Bizkarreko minez hasten bagara, edo aittitta-amamek umea horrela erabiltzeari guztiz uko egiten badiote edo umea izoztu egiten bazaigu, ba noski, beste zerbait pentsatu beharko dugu. Baina berdina galde diezaiokegu kotxetxoan umea eramaten duenari: umeak amarengandik hain urruti egotearren kontaktua negarrez eta negarrez eskatzen badu, edo hain leku zurrunean posturarik hartu ezinda ibiltzen bada eta aldakako arazoak baditu, edo zerura begira joateak gusturik ematen ez badio edo... Kotxetxoak ere baditu bere alde txarrak, ezta? Onak bezain beste, seguru.

Gure aukeraren alde on batzuk:

Amaren sabelean umeak ezagutzen duen soinurik ohikoena amaren bihotz taupadena da. Umea jaiotzen denetik zapi artean, bularraren ondoan, eramateak lasaitasuna ematen dio, bereziki amarekiko (baita aitarekiko) kontaktuagatik eta bihotz taupadak entzuteagatik. Helduok maitasuna behar badugu, zenbaterainoko maitasuna behar duen jaioberriak! Norberarekin bat eginda maitasuna erabatekoa da.

Bularra emateko ere, postura aldatzea besterik ez du. Tente joan beharrean, etzandako postura eman, zapiarekin berarekin sehaska forman eutsita, eta bertatik bertara elikatzeko aukera.

Gure herriko aldapa eta eskaileretan gora eta behera ibiltzeko... zer esanik ez...Edo autobusera igotzeko, edo komunera joateko, edo leku estu xamar batera sartzeko...

Umea aldean izanda ere, norberarekin, eskuak libre izan ditzaket beste edozer egiteko; bloga idazteko, sukaldatzeko...

Eta jarraitu nezake arrazoiak ematen eta ematen...baina bi izan dira erabaki hau hartzera bultzatu nautenak: Guatemalan haurrak neure aldean eramateko bizipena oso gustagarri eta eder sentitu izana eta Iñigoren adostasuna.

Ni ere kanguro!

Beldurrei aurre egiten
Kaixo matte,

Hasi zara dantzan zu ere. Hasi zara hanka eta beso eta buru eta lepo astintzen. Xuabe-xuabe diharduzu, goxo, baina nik igartzeko moduan. Ba igartzen zaitut, bai. Hasieran beldur pixka batekin, lehenengo aldiz horrelako sentipenak izatearen ezjakintasuna. "Zer ote da? Zu ote zara? Ala zeoze txarra gertatzen ari da?". Ergela izan behar... baina hala hezi gaituzte, mesfidati izateko, txarrena pentsatzeko, beldurraren gizartean... ene... eta zeu zinen jolasean barren! Emaginari ez zintudala sentitzen ere esan nion, pentsa zenbaterainoko zalantzak! Baina badakit zu zarela, bai, orain bai.

Eta beldurrak aipatzen hasita, beldurrekin segi behar. Lehenengo aldiz haurdun geratzeak beldurrak eragiten ditu, ezezagunari beldurra (horrela hezi gaituzte). Eta izan ditut beste beldur momentu batzuk ere: lehenengo hilabeteetan zu galtzeko beldurra, erditzean gerta daitekeenari beldurra, arazoren batekin jaioko ote zaren beldurra, hazten zarenean zerbait txarrik gertatuko ote zaizun beldurra... eta segi nezake zerrendarekin. Baina argialdiak ere izaten ditut, egunak bezela, eta beldurrei barre egin eta aldamenera baztertzen ere badakit.

Irakurri aurretik banekien zurekiko komunikazioa barbantxotxo bat zinen momentutik hasiko zela eta horrek zure garapena eta geroa baldintzatuko dituela. Behin baino gehiagotan irakurri dut: sabel barrutiko heziketa edo jaio aurretiko heziketa. Garrantzitsua dela zurekin harremanetan egotea, biok elkarrekin komunikatzeko tarte intimoak hartzea, zuri berba egitea, kantatzea, kulunkatzea, dantzatzea, poza transmititzea, ilusioak, alaitasuna, lasaitasuna... Hori dena jasotzen duzula jakinekoa da eta hortan saiatzen naiz, zilbor-hestean zehar maitasuna eta bizitzaren edertasuna ematen. Tarteka amorrua, haserrea, tristura eta antzekoak ere probatu badituzu ere... Hortatik ere ikasiko duzu, munduratzean balioko dizute eta. Baina nire indarrik handiena bizipenak eta prozesu guztia ondo eta lasai joango dela pentsatzen emango dut. Seguru nago, adibidez, erditze lasai, erraz eta eder bat imajinatzen badut behin eta berriz, halaxe gertatuko dela. Norberaren esku dago eta ia dena.

Komunikatzeko gaitasunak egiten gaitu pertsona. Orduan, nola ez komunikatu pertsona izateko garapenean zauden horrekin? Noski baietz. Ulertu ez dakit zenbat egiten duzun oraindik, baina sentitu badakit baietz. Nere sentipenik onenak zuretzako, ttiki!