2008/11/01 09:30:00 GMT+1
Alde guztietatik jasotzeko prest egon behar dugu. Ez da lan erraza, ezta atsegina ere. Baina badirudi beste erremediorik ez dagoela. Izan ere, gutxien espero dugun aldetik, gutxien espero dugun pertsonaren eskuetatik gutxien espero dugun unean, jaso dezakegu amorruz beteriko tiro gordin bat, edo agian, bi. Gehiago, beharbada.
Pum, pum, pum.
Tiro horien zauriak sendatzeko denboraren eta pazientziaren lagun egin besterik ez dugu. Pazientzia eta denbora kontzeptu abstraktuen lagun. Lagun hauekin ohitzen joan eta konfiantza handiegirik hartu ez, bada ez bada, beste tirorik jaso nahi ez baldin badugu behintzat...
Baina bizitza prozesu ziklikoa dela dioenik bada, beraz;
pum, pum, pum
berriz entzutea tokatuko zaigu tamalez. Gizakiok ez baitugu geure akatsez ikasten.
Nork: stik-stak.2008/11/01 09:30:00 GMT+1
Etiketak:
zauriak
pum
denbora
tiroa
pazientzia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/10 15:28:51.355 GMT+2
Aspaldi trenik hartu gabe eta gaurkoan aspaldiko ohitura berreskuratu dut... Trena hartu dut trenaren triki-trakak barrena baretuko zidalakoan eta hein batean lortu du egia esateko...
Baina ez dut uste trenarrengatik bakarrik izan denik...
Trenean sartu eta segituan bi ume ikusi ditut lehiotik nire atzean zegoen gizon bati zerbait eskatzen, ez nekien zer zen. Gizonari begiratu eta zerbait arraroa nabaritu diot, ohikotasunetik at zegoen zerbait... Zutik zegoen, nire bizkarrari bizkarra emanez eta bizkarzorro koloretsua zeraman.
Trena abian jarri denean, giratu eta nire aurrean zegoen neska batengana joan da. Orduan ikusi ahal izan dut bere egunerokotasunaren falta... Pailazo sudur gorria zeraman eta pajarita bat (kolorea falta zitzaion, atzean utzi ditudan egunen antzera...) zuen okozpean.
Badirudi magikotasunak edo umoreak bizirik dirauela gogorarazi nahi zidala. Neskarekin amaitu ondoren, gizon gazte batengana joan da, harekin aise amaitu du; gero beste neska gazte batengana joan da, baina harekin ez du hizketa askorik egin. Haien ostean nigana itzuli da, ez nuen uste etorriko zenik bere bidetik kanpo nengoela uste bainuen; baina etorri eta aldamenean jarri zait. Hizketan hasi zaidanean tunelean sartu eta ezin izan diot ezer ere entzun... tunela pasatakoan segitu du nirekin hizketan...
Pegatinak saltzea nahi zuen borondatearen truke. Irribarrea irten zait berarekin hizketan nengoela "Me gusta esa sonrisa" esan dit gaizki nengoela jakingo balu bezala... Pegatina bat erosi eta beste bi eman dizkit.
Hasieran, diru gehiegi eman diodala iruditu zait, baina trukean garestiago den zerbait eman didala uste dut...
Nork: stik-stak.2008/10/10 15:28:51.355 GMT+2
Etiketak:
ohikotasuna
dirua
trena
pailazoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/28 12:26:05.369 GMT+2
Momentu zailetan asko eskertzen da ondoan negar egiteko sorbalda bat, aholkuak emango dizkizun aho bat eta entzungo zaituen belarri bat (hobe bi badira) izatea. Azken finean, gorputz eta arima maite zaituen gorputz-arima oso bat izatea ikaragarri eskertzen da, nik behintzat bai eta ez dut uste hori pentsatzen duen bakarra naizenik... beharbada berezia naiz, baina ni bezala, miloika dira bereziak direnak. Gu guztiok, planeta urdin honetan bizi garenok (planeta honetatik at bizi direnei deitzen diegun bezala), lurtar garen neurrian gure extralurtasuna dugula uste dut...
Horrez gain, tasun hori dugun arren, batzuk hori sentitzen dugulakoan nago, niri behintzat gertatu izan zait, ez dagokidan leku batean banengo bezala... eta benetan esan dezaket, ikaragarri maite dudan pertsona batek hori esan zidan arte, beharbada ez nintzela horretaz benetan ohartu. Bera izan zen hein handi batean hori horrela zela ikusten lagundu zidana, eta beharbada, hori eskertzen diot edo nahiago nuen hori ez balit esan? Egia esan, ez dakit, ni eta nire zalantza malantzak... ni eta nire lurtasun-extralurtasuna...
Nork: stik-stak.2008/09/28 12:26:05.369 GMT+2
Etiketak:
zail
extralurtar
momentu
maite
zalantza
lurtar
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/27 23:17:17.358 GMT+2
Ilusioz ekiten diogu bizitzako une edo momentu berri bati, baina zenbat eta ilusio handiagoa jarri zerbaitetan, orduan eta zartako handiagoak jasotzen ditugu. Egia esan ez dakit zergatik harritzen nauen, jaiotzen garenetik gertatzen baitzaigu hori...beharbada, momentu onek eklipsatzen dituzte momentu txarrak eta horrek ondoren etor daitekeen zartako galanta ikusteko zailtasunak jartzen dizkigu. Edo itsutu egiten naiz agian edo itsuturik nago. Ez dago ikusi nahi ez duen itsua baino okerragorik, hori esaten dute behintzat...

Ez dago ikusi nahi ez duen itsua baiño okerragorik...
Nork: stik-stak.2008/09/27 23:17:17.358 GMT+2
Etiketak:
itsu
eklipse
momentu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/27 15:36:04.324 GMT+2
Bada harria bezala gogorra den jendea, baina ez da apurtu ezindakoa
pertsona hori; harria ez den bezalaxe...
Harria gogorra da bai, baina
urak poliki-poliki higatu egiten du, pertsona gauza txarrek higatzen duten bezalaxe...
Eta barautsak adibidez, harria apur dezake; pertsona ezpata batek edo
atzetik sartutako sastakai batek apur dezakeen bezalaxe...
Nork: stik-stak.2008/07/27 15:36:04.324 GMT+2
Etiketak:
harria
ura
gogorra
ezpata
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/14 13:06:35.699 GMT+2
Behin baino gehiagotan aipatu dut trena. Beharbada zerbait magikoa da niretzat. Izan ere mota askotako jendea biltzen du trenak. Bagoi xume batek adin, kolore eta gustu desberdinetako pertsonak elkartzen ditu bizitzako momentu labur batez bada ere. Barre algaraka dabiltzan atsoak, esku artean duen liburua interes osoz irakurtzen ari den gizona, bere pentsamenduetan murgilduta dagoen gaztea, musika topera jarrita duen nerabe bat, geldi egon ezin diren bi ume beren amekin eta abar.
Oso desberdinak diren pertsonak eta errealitatea modu ezberdinean ikusten dituzten pertsonak, une batez bada ere eta nahi gabe, bestearen bizitzaren partaide bihurtzen dira. Agian ez dira oroituko trenean zihozenen aurpegiez, baina momentu hura izan zen, egon zen, existitu zen. Baina beharbada baten batek momentu hartatik ondorioren bat aterako zuen edo beharbada ez.
Baina momentu guztiak bezala hura ere izan zen...
Nork: stik-stak.2008/07/14 13:06:35.699 GMT+2
Etiketak:
bagoia
trena
magia
jendea
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/10 11:23:55.403 GMT+2
Badira pertsonak beltza bakarrik ikusten dutenak, iragana beltz, oraina beltz, etorkizuna beltz...
Badira pertsonak mundua koloretsu ikusten dutenak, koloretsu edo zuri... iragana, oraina eta etorkizuna perfektu iruditzen zaienak...
Beste batzuk erdiko bidea hartzen dute... grisa omen da beren mundua...
¨¨¨¨¨¨¨¨
Eta amak esan zion:
- Ni pesimista naiz ta zuk arroxaz ikusten al duzu dena?
- Nik errealitatea ez dut zuriz edo beltzez ikusten. Irakasle bati entzun nion bezala, mundua gris kolorekoa da eta nik ere hari jarraitzen diot...
¨¨¨¨¨¨¨¨
Mundua gris kolorekoa da, gris kolore ugaritakoa, batzuetan besteetan baino ilunagoa, baina ez beltza eta ez zuria...
Nork: stik-stak.2008/06/10 11:23:55.403 GMT+2
Etiketak:
pertsonak
grisa
zuria
beltza
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/09 10:11:02.030 GMT+2
Gauzak (edozer) behar direnean egin ordez, behar ez direnean egin ohi dira...
behar ez direnean eta behar ez diren orduetan...
beharbada, gure gorputzak edo gogoak orduan sentitzen duelako behar hori...
Nork: stik-stak.2008/06/09 10:11:02.030 GMT+2
Etiketak:
beharra
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/17 11:16:00 GMT+2
Askotan egunen aspergarritasunaz kexatzen naiz, zerbait berria bizi nahi izaten dut, besteak ahaztu eta neure munduan egon (nahiz eta zein den jakin ez...), nik nahi dudana egin, telefono mugikorraz ahaztu, ez dela existitzen pentsatu. Egoista samarra beharbada, baina halakoxea naiz ni.
Gutxitan egin dut ihes, nahi baino gertuagora eta nahi baino gutxiagotan, baina ihes. Urrunago joatea gustatuko litzaidake eta sarriago, leku ezezagun eta galdu batera. Han pasa eguna edo gehiago agian... Nire buruarekin bakarrizketan. Liburuak irakurri. Xomorroak eta txoriak zenbatu. Zelai batean zuhaitz baten gerizpean etzanda egon, eguzki epeletan, beroegia ez da ona...
Leku idilikoa edo utopikoa beharbada...
Askotan ez dut ihes egiterik lortzen eta lortzen dudanean ez dut arrakasta handiegirik izaten...Askotan sartzen naiz arazoetan... Besteak ahazten ditut eta ez naiz arduratzen beraiek uste dutenaz edo beraiei sor dakiekeen ezinegonaz edo urduritasunaz... Ez diet esaten non nagoen ez bainaiz errealitatearen eta denboraren jabe. Nire munduan murgilduta nago, galduta, baina gustura ziurrenik. Nire axolagabetasunean gustura, besteez gogoratu gabe eta gogoratuz gero, baliteke instant bateko gauza besterik ez izatea, tamalez ala zorionez?
Halakoxea naiz ni, axolagabea, axolagabetasunaren errudun sentitzen dena, baina era berean, axolagabe izateaz arro dagoena...
Errudun eta arro...
Nork: stik-stak.2008/05/17 11:16:00 GMT+2
Etiketak:
errudun
arro
ihes
mundua
axolagabetasuna
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/01 12:09:25.450 GMT+2
Mutilek arazoak ekartzen dituztela entzun dut sarri... ekartzen dituzte bai, nahiz eta noizean behin pozak ere ekartzen dituzten...
Nire irakasle ohi batek esaten duen bezala, mutila edukitzeak bere alde onak eta txarrak ditu, usainmen ona izateak bezala...
Egia esan, mutilak eta lagunak nahasteak arazoak dakartza eta baita lagunei mutilaren gauzak kontatzeak ere eta mutilari lagunen gauzak kontatzeak ere...
Mutilarekin lagunak existituko ez balira bezala egin behar al da? Eta lagunekin mutila existituko ez balitz bezala? Nik ezin dut bada...
Nork: stik-stak.2008/05/01 12:09:25.450 GMT+2
Etiketak:
mutilak
arazoak
lagunak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak