Gutxitan egin dut ihes, nahi baino gertuagora eta nahi baino gutxiagotan, baina ihes. Urrunago joatea gustatuko litzaidake eta sarriago, leku ezezagun eta galdu batera. Han pasa eguna edo gehiago agian... Nire buruarekin bakarrizketan. Liburuak irakurri. Xomorroak eta txoriak zenbatu. Zelai batean zuhaitz baten gerizpean etzanda egon, eguzki epeletan, beroegia ez da ona...
Leku idilikoa edo utopikoa beharbada...
Askotan ez dut ihes egiterik lortzen eta lortzen dudanean ez dut arrakasta handiegirik izaten...Askotan sartzen naiz arazoetan... Besteak ahazten ditut eta ez naiz arduratzen beraiek uste dutenaz edo beraiei sor dakiekeen ezinegonaz edo urduritasunaz... Ez diet esaten non nagoen ez bainaiz errealitatearen eta denboraren jabe. Nire munduan murgilduta nago, galduta, baina gustura ziurrenik. Nire axolagabetasunean gustura, besteez gogoratu gabe eta gogoratuz gero, baliteke instant bateko gauza besterik ez izatea, tamalez ala zorionez?
Halakoxea naiz ni, axolagabea, axolagabetasunaren errudun sentitzen dena, baina era berean, axolagabe izateaz arro dagoena...
Errudun eta arro...
Erantzunak
extiiiiiii!!!!
bueno, hau lotsagabekerixa!!
elin blogan idatzi bai baina zurian....ai ene!!!!barkaukostazu....
enaiz konturatu ta....
bueno exti....zure blogeko aktualizaziuak.....pentsatzekuak beharbada....ala bapatian irakurtzeko izngo dia baina neri gustatzen jataz nahiz ta pixkat ulertzen kostatzia.....
exti!gaur la gran!k no???bai bai baiiiii!!!!!
litro azkarrak baina intentxuak....mekan, botella ginebra patatekin....wen pedo.....ta dana emotera!!!!!!bai plan ona!
ale ba honekin despeditzen naiz....geroarte kaserorriaaaaaaaa!!
Nork: ZuRe PoLeO fAb0rItUe.2008/05/17 13:21:14.755 GMT+2
propaganda pixkat in ta gero.. hamendik pasa biarko gera ezta?
Ni, pentsatzeko gogorik gabe nao... asik, hamendik pasa naizela jakin dezazun, nere aztarna lagatzen dizut.
Gero arteeeeee!!!
Nork: txiri.2008/05/17 14:07:17.383 GMT+2