Egun lainotsua, denbora gutxiren buruan euria egiteko itxura zuen. Trenaren zain. Zure zain. Egun aproposa kostaldera joateko. Traba gutxi izango genuela-eta itsasoa ikustera joatea bururatu zitzaigun. Pertsona aldrebesak esango du baten batek, bai, halakoak gara, desberdinak, baina era berean berdinak...
Trenaren zain nengoela urduritzen hasi nintzen... Bostak eta hogeita hiruko trenean egin behar genuen topo, lehenengo bagoian. Telefono mugikorrera deitu eta ”estaldurarik gabe” zegoela zioen telefonoko ahots artifizial hark...” Beharbada tunelen batean egongo da” esan nion neure buruari.
Handik pixka batera, berriz deitu nizun, baina berriz ere ahots hotz hura entzun nuen zurearen ordez. Gehiago urduritu nintzen. Laster izango ziren bost eta erdiak, ni gero eta urduriago, zer gertatu ote zen trenak hainbesteko atzerapena izateko?
Ez zela ezer izango esaten nion neure buruari eta nire arduraz ahazteko edo jarrita nengoen lekutik ikusten ziren zazpi eta hamar pisutako etxeei begiratzen hasi nintzen. Etxeen beheko partean, pasealekua eta bertan pauso azkarrez zebilen neska bat; eta gizon bi, bata gaztea eta korrika eta bestea nagusia eta ahal zuen pausoan. Ni egonean nengoen bitartean, haiei begiratzen nien... Haiei eta baita nire jarlekuaren aurretik pasatzen ziren andre nagusi bati, gizon nagusi bati eta umea kotxean zeraman emakume gazteari... Nik egonean pasatzen nuen denbora, beharbada, sei pertsona haiek bezala egin izan banu... Bueltaka ibili banintz, ez niokeen buruari hainbeste buelta eman izango... Gainera, osasunarentzat askoz hobea izan izango zen...
Azkenean, bozgorailuetatik eman zuten abisua. Trena hamabost minutuko atzerapenarekin helduko zela esan zuen ahots lehor hark... Pixka bat lasaitu nintzen... Trena heldu zenean, askoz gehiago eta zurekin lehenengo bagoian elkartu eta ondo zeundela ikusi nuenean, zer esanik ez!!!
.....................................................................................
Horrelakoetan, askotan pentsatzen da txarrena, eta gehienetan, ez da ezer izaten. Baina, ez beti. Noizbehinka izaten dira zorte txarreko egunak, nahi baino gehiagotan zoritxarrez...
Erantzunak
Nike noizbehinka sentitzet itsasoa ikusi behar hori; neguan, udan, udazkenen...urtarok ez dauke sentsaziokin loturaik. Estaziok badaukate beste zera bat, jendearen joan etorria, aurpegi urduriak (zurea bat izango zan)... horregatik pasatzeute jubilatuk hainbeste denbora estaziotan (nere herrin behintzet tren estazioa oso espazio konkurritua da jubilauantzat).
Gaur zurea irakurritakon behin idatzi non zeoze etorri zat gogora, trenakin, itsasoakin eta ihes egiteakin lotuta!
ia gustatzen zaizun, nik zurera bueltatxoa pox-poxik itet...segi ola Esti!!! aurrekon esan zenian irakurtzen hasi bar omen zendula, nik aurten segurona irakurrieten liburu gomendagarriena uzteizut: Milan Kundera-ren La insoportable levedad del ser maisulana serio! izutzekoa!
muxu1 (gaurkoa nahiko txapa izan da!)
Nork: ane.2007/07/12 18:43:53.761 GMT+2
www.blogak.com/zoti
Estiiiiii....tia txapana enon esaten zure testuangatio, nere komentariongatik esaten non...alaaaa....tia!!!! ai ama.
hasi naiz zure komentarioa neren irakurtzen ta flipau in det!!Ze izango da ba txapa...tiaaa
muxu1
Nork: ane.2007/07/13 00:52:10.021 GMT+2
www.blogak.com/zoti
Portzierto, zuk gomendautako liburuan bila ia hasten naizen, baiña aurretik, mahai gaiñian dakaten beste bat amaittu biha dot... Asesinos sin rostro Henin Mankelena, nahiko ona dala ematen dau...
Bueno ba, eongo gattin! Ondo pasau!
Nork: Esti..2007/07/13 01:04:37.026 GMT+2
Te quiero muchisimo, y quiero que no se te olvide nunca. Ondo segi.
Nork: Josemi.2007/07/16 00:15:52.998 GMT+2