
Egun eguzkitsuen ondoren, egun euritsuak...
Ostegunera artean, gaurkoa ei da hoberena...
Etxean sartuta pelikula-maratoia egiteko egun aproposak...
Oporretan eta udazken-negu giroa...
Tristura egunak izaten dira askotan honelakoak niretzat...
Poztasuna kentzen duten horietakoak...
Inora joateko gogorik gabe uzten nautenak...
Etxean sartu eta hurrengo egunera arte lehiotik begiratu gabe egoteko modukoak...
Edo galdutako loa berreskuratzeko modukoak...
Erantzunak
Stik!!
Dana ezda ain ilune egun txarretan bez hombre!! Kontuten okinbikozenun egun txar barik ezgenuzela egun onak apresixeko.
Ganera dana be ezda txarra. Egun txarra eitzendabenien; preparau txokolate bero bat eta armarixoan untetako topetanzuna hartunde, bentanatik begire paretie be politxe izetenda ta.
Animo, ondiño egun eguzkitsu asko geratutendie ta, bueno ez sinestu larrei bez, ze ondiño enaz hasi meteo ikesten, jejeje.
Kresalezko moso goxuek Mundekatik
Nork: MMA.2007/08/19 21:44:12.911 GMT+2
bueno, badu baina ez du kanpora ematen eta gainera beti du pertsiana jeitsia. beraz kalera noanean inoiz ez dakit zerekin aurkituko naizen.
txikitan euria gustoko nuenez beti ibiltzen nintzen kalean euria ari zuenean. hortik ez tapatzeko ohitura hartu nuen, banuen halako esperantza bat, pentsatzen nuen euri asko jasan eta gero inmunitatea lortuko nuela, euriak ez zidala eragingo.
baliteke amets hori inoiz gertatuko ez zela deskubritu nuenean hastea gertatzen, bizitzan beste ilusio edo amets bat bilatzeko agian, baina orain egun euritsuetan nahiago dut etxean geratu filmak ikusten, beste munduekin amesten, beste bizitza batzuk bizitzen...
(eta euriarengatik sortutako eztarrikomina jasaten jejeje)
Nork: amaiur.2007/08/19 23:23:10.612 GMT+2
http://maitasunarenbarrikada.blogspot.com