Itzuli
etxera familiaren epeltasunera; ez itzuli garrasien hotza sentitzera.
Itzuli
etxera lagunak gertu sentitzera; ez itzuli bertan ez daudenak faltan sumatzera.
Urtebete
ia elkarrekin, anai arreba edo familia baten antzera. Gurasorik gabe, aske,
nahi genuena egiteko aukera. Tristea da, baina horrela behar du izan. Goazen
elkarri adio gozo bat egitera. Adiorik ez esango luke baten batek, baina
oraingo honetan “gero arte” baino gehiago da. “Laster arte” beharbada, baina
nork jakin ez ote den “agur” beldurgarri bat izango…
Etxera
itzuli. Zein da nire benetako etxea? Hamazortzi urtean bizi izan naiz etxe
berean, baina hori baino etxeago zait orain utzi behar dudana. Txikitxoa,
guretzat nahikoa. Neguan hotza, baina gure berotasunarekin epeldua. Udan beroa,
baina gure liskartxoek freskatua.
Ezezaguna
dugu nahiago askotan eta ezaguna alde batera uztea. Hori egindakoan, sarritan
gara damutzen. Hala ere, aurrera egin besterik ez zaigu geratzen.
Horrelako erabaki batengatik nago orain malkoak hala moduz lehortzen. Bihotzean zulotxo bat dut eta horrexek dit min ematen.

Idatzi artikulu bat