Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/17

gauaren magia

Goizaldeko hirurak edo izango ziren. Ez dut ondo gogoratzen. Hala ere, momentu hura ez dut uste sekula ahaztuko dugunik, nik behintzat ez...

Zerua ilun. Iluntasun haren aurrean, nolabaiteko segurtasuna ematen ziguten izarrek, urrutiko farolek eta aurrean genuen gaztelu magikoaren argiek. Momentu batez ilargiaren bila aritu nintzen, haren argitasun faltsuaren bila, baina ez nuen aurkitu, izan ere, ez nuen horretarako denbora asko erabili, ez nuen denbora horretan galdu nahi... Nahikoa lan nuen zuri begiratzearekin eta zurekin egotearekin. Hori nahiago nuen...

Leku ezezagun batean geunden. Heldu berriak ginen han...

Beharbada, ezingo dugu momentu hura berriro bizi, baina oso polita izan zen eta betirako gordeko dugu gure bihotzetan.

Zu, ni, izarrak, belartza, oreinak, naturaren isiltasuna...

Nork: stik-stak.2007/07/17
Etiketak: oreinak goizaldea magia gaua | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gauak ematen duen baretasunaz ezin da gauza gehiegi esan, hori trasmititu diazu gaur...baretasuna eta irrika.

Gustora lapurtuko nizuke dosi bat, nik trukean ezinegona eta etsipena baino ezin dizut eskeini... edo nahiago baduzu "joxe mari" bat Gasteizko txoznetan!

muxu1

Nork: ane.2007/07/17 01:44:34.129 GMT+2
www.blogak.com/zoti

ez nao triste ee...lasai nao egia esan, baino atzo gauen ez non oso gau ona izan.

kuadrilako bat hil zitzaigun oin dala hiru uda, gaixotasun bat harrapau (oraindik ez dakigu nola) eta berehala... markatu iten do egia esan.

muxu1 Esti!

Nork: zoti.2007/07/20 17:24:34.766 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.