Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/06

Libreta Horiko Poemak, Pako Aristi

Lehengoan, goizeko klaseren baten, lagun batek Pako Aristiren "Libreta Horiko Poemak" poema liburua gomendatu zidan. Arratsaldean, beste lagun batek ere gauza bera egin zuen eta hurrengo egunean, irakasle batek liburu hortako lehenengo poema irakurri zigun:


"Ireki ezazu liburu hau, irakurle,

eta irakur ezazu poema bat

aldiko, irakurle,

ez gehiago.

Bat baino gehiago

irakurtzen badituzu,

nire maldizioak harrapatuko zaitu:

liburuak hatzak jango dizkizu."



Horren ondoren eta kasualitatez, interneten aurkitu dudanez, liburua irakurtzen hastea pentsatu dut, nahiz eta poesia zalea ez naizen. Ahalegintzearren ez dut uste ezer txarrik pasako zaidanik... Betiere, Pako Aristik dioen bezala, egunean bat irakurriz gero.




Nork: stik-stak.2007/10/06
Etiketak: poesia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ze jatorra goizeko lagune! jajajajja.

 

Ondo ibilli! Mosutxuek

Nork: Ariane.2007/10/25 17:24:11.005 GMT+2
www.spaces.msn.com/aupi

Ti-ta batean irakurriko duzu liburua, baina zer pentsatua emango dizu... ez duzu irakurri bezain azkar ahaztuko.

Aukera polita egin duzu.

Asko gustatzen zait zure bloga. ;-)

Nork: Blath.2007/10/27 18:47:11.045 GMT+2
www.blogak.com/aizkorripetik

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.