Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/01 09:30:00 GMT+1

Tiroak.


Alde guztietatik jasotzeko prest egon behar dugu. Ez da lan erraza, ezta atsegina ere. Baina badirudi beste erremediorik ez dagoela. Izan ere, gutxien espero dugun aldetik, gutxien espero dugun pertsonaren eskuetatik gutxien espero dugun unean, jaso dezakegu amorruz beteriko tiro gordin bat, edo agian, bi. Gehiago, beharbada.

Pum, pum, pum.

Tiro horien zauriak sendatzeko denboraren eta pazientziaren lagun egin besterik ez dugu. Pazientzia eta denbora kontzeptu abstraktuen lagun. Lagun hauekin ohitzen joan eta konfiantza handiegirik hartu ez, bada ez bada, beste tirorik jaso nahi ez baldin badugu behintzat...

Baina bizitza prozesu ziklikoa dela dioenik bada, beraz;

pum, pum, pum

berriz entzutea tokatuko zaigu tamalez. Gizakiok ez baitugu geure akatsez ikasten.


Nork: stik-stak.2008/11/01 09:30:00 GMT+1
Etiketak: zauriak pum denbora tiroa pazientzia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ba tiruak miña ez emateko, hobena antibalasa jantzita ematia. Ez du gorputz osua babesten, baño bai zati haundi bat, tartian bihotza...

aste buru ona pasa!

Nork: urtzi.2008/11/21 12:54:27.870 GMT+1
http://www.blogak.com/urtzi

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.