Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/28 03:27:59.043 GMT+2

Publizitatea blogak.com-en

Zerbitzuaren baldintza eta konpromezuetan argi agertzen zen, iragarkiak sartzeko eskubidea ematen zeniola blogak.com-eko arduradunei.
Duela egun batzuk jarri zituzten adsense iragarkiak blogak.com-eko blog guztietan. 4 astetako proba bat dela dio luistxok, eta hala izatea espero dut. Internet erabile askok iragarkiak gorroto ditugu, iragarki intrusiboak eta eskatu gabekoak gehien bat. Beste blog plataformek doako zerbitzua eskaintzen dute eta iragarkirik gabe. Blogak.com ere halaxe izatea espero dut, bestela laster hanka egingo dudalakoan nago.

Nork: superandoni.2008/06/28 03:27:59.043 GMT+2
Etiketak: adsense blogak publizitatea com iragarkiak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/06/16 15:18:46.112 GMT+2

Sanjuanak.com martxan!


Martxan dau sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.

Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazkixak be (batzuk imaginatzen dot) Bixamonan juango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixa. Zure argazkixak igotzeko, sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.

Besterik ez, sanjuanak.com-en 2008ko Eibarko San Juan jaixei buruzko informaziño dana eukiko dozue. Zeoze aportau nahi badozu mesedez idatziguzu, bai neri blog honetan, sanjuanak.com-en edo bestelakorenbaten.

Gora Eibarko Sanjuanak! :-D

Nork: superandoni.2008/06/16 15:18:46.112 GMT+2
Etiketak: jaiak gaste eibar sanjuanak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/06/12 15:46:06.943 GMT+2

Firefox deskarga eguna

Download Day - English
Badatorrela badatorrela! Ekainaren 17an Firefox nabigatzailearen hirugarren bertsioa kaleratuko da. Hobekuntza ugari, askok jadanik gozatzen ditugunak, beta bertsioak erabiltzen baititugu.

Hobekuntzen artean garrantzitsuenak web maltzurrak blokeatzea google-ren datu basearen laguntzaz, memoria gutxiago erabiltzea eta Firefox 2-a baino azkarragoa izatea dira.

Kaleratzearekin batera mundu guztiari erronka egin dio: programa baten 24 ordutan deskarga kopuruaren errekorra ezartzea. Helburu bezala 1'6 milioi deskarga finkatu dituzte.

Eta zergaitik Firefox?
  • Software librea da, mundu guztiak partu har dezake bere hobekuntzan, eta ez da zentimorik ordaindu behar beragatik.
  • Internet Explorer ez bezala, ez dago sistema eragileari lotua non, bata jausiaz gero, bestea botako duen.
  • Sistema eragile ia guztietan funtziona dezake, bai Windows, Linux edota MAC OSX-en.
  • Ordainketak eta erosketak egiten badituzu, askoz seguruagoa da Firefox.
  • Gehigarri eta plugin ugari instalatu ditzakezu, Firefox zure gustura izateko.
  • RSS-etara erraz harpidetu zaitezke, honela ez duzu web-ak banan banan bisitatu behar.
Hau dena esan ondoren, zurea da erabakia! Historiaren parte izan nahi?

Download Day

Nork: superandoni.2008/06/12 15:46:06.943 GMT+2
Etiketak: firefox librea record deskarga errekorra download world software day eguna | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2008/06/07 23:38:43.026 GMT+2

PBL (mendeberri) Zer da?

Project Based Learning. Hitz politx hauekin itzelezko talde lan bat eitxia eskatzen deskute. Bi hilabete klase ondoren, 5-6 aste inguru ditxugu proiektu bat aurrera eramateko, funtzionatzeko, eta defenditzeko. Politxa teorian, astunegixa praktikan.

Larunbata da, bueno Igandia ya, eta eibarren eon biharrian hamen nau, taldekidiekin, errore amaigabiak konpontzen.

Eskerrak bost minuturo ointxe bertan botatzen ari garazen bezelako barriak botatzen ditxugun... (nos reímos por no llorar)

Oharra: Aurreko bidixua petiziño popularragaitxik kendu dot eta Teknopoliseko reportajia ipiñi.

Nork: superandoni.2008/06/07 23:38:43.026 GMT+2
Etiketak: gep mendeberri eps mondragon unibertsitatea poi pbl domotika tao gaupasa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/06 19:20:36.068 GMT+2

Sindikazioa, RSS jarioa eta beste hitz potolo batzuk

Informazioa etengabe igortzen ari zaigun garai honetan, beronen sailkapena eta murtxikatzea erreztuko dizkiguten erremintak ezinbestekoak dira. Nahiz eta sindikazioa blog munduarekin batera sortu, gaur egun ia web osorako baliagarria zaigu.

Baina zer ote da sindikazio hori? Hitz honekin batera jario hitza daukagu, ulerkorragoa agian. Hitz gutxitan, gune bateko jariora harpidetzen garenean bertako eduki berrietara eskuratze sinple eta azkar bat izango dugu. Irudi hau bilatu eta bertan klik eginda firefox-ek zer egin galdetuko digu:


Aurkitu ezin badugu, helbide barraren eskuman topa daiteke. Hor ere ez badago, posiblea da web horrek jariorik ez izatea.

Jario hori irakurtzeko irakurle bat beharko dugu eta bi motakoak dauzkagu, web bidezko irakurleak eta ohiko programak bezalako irakurleak. Azken hauek instalatu dugun makinarako soilik balio zaizkigu, lehenek ordea, emailaren antzerako zerbitzu bezala erabil ditzakegu, edonon. Nire gomendioak, web bitartezkoak:
  • Google Reader: Googlek beste hainbat zerbitzurekin batera eskaintzen duena. Abantailak: kontu bakar batean posta elektronikoa (Gmail) eta beste ehunka zerbitzu izatea.
  • Bloglines: Beste web bidezko jario irakurle on bat.
Ni neu, informatikazalea izanda, duela oso gutxi hasi nintzen Google Reader erabiltzen. Lehen egunean esan nion neure buruari: nola bizi izan naiz hau gabe? Nire feed interesgarrienetarikoak:
Gero eta erabilpen gehiago eman ahal zaio irakurleari, baita zure emailetara harpidetu ere! Erabilgarritasun ia infinitua dauka, begirada bakar batean web-ez web orduak emango lizkizukena.

RSS in plain english bideoa hemen, oso azalpen garbia (agian nirea baino hobea kar kar kar):

Nork: superandoni.2008/06/06 19:20:36.068 GMT+2
Etiketak: feed reader jarioa irakurlea sindikazioa atom rss | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/31 12:15:30.887 GMT+2

Captcha-k ez dabiltza!


Badira ordu batzuk blogak.com plataformak erabiltzen dituen captcha irudien hornitzailea erorita dagoela. Hau dela eta ezin dugu erantzunik utzi besteen blogetan, arazoa larria ez da baina denbora tarte laburrean konpontzen ez bada erabiltzaile askoren haserrea piz daiteke. Arazoak denbora luzez irauten badu, Blogak.com-eko arduradunek, plataforma hau beste captcha hornitzaile batetara pasatu beharko dute.

Captcha sistema, gizakiak makinetatik bereizteko turing test moduko bat da. Modu honetan erantzunetan spam-a jasotzea galarazten da, errobot automatizatuek egiten dutena, sare osoa goiti behera arakatuz.

Nik neuk ezin izan ditut blog pare baten nire erantzunak utzi, ez atzo gabean ezta gaur ere. Behin bloga eguneratzen dudala eta orain arazoak... u_u

Nork: superandoni.2008/05/31 12:15:30.887 GMT+2
Etiketak: erantzunak spam bot captcha segurtasuna blogak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/23 19:25:07.531 GMT+2

Fotokopiak musutruk!


Zer nolako gauzak ikasten diren. Lehengoan, nire klasekide den Forest jaunak jakinarazi zidan MU-ko GEP/EPS kanpusean urte askotan zehar erabili izan ditugun fotokopietarako kontrol sistemek security hole edo segurtasun zulo bat daukatela: by the face edo musutruk atera daitezke fotokopiak! Nola? Honela:
  1. Sartu txartel magnetikoa irakurgailuan.
  2. Kopiagailuko copia/impresión aldatzeko botoia eta txartela irakurgailutik ateratzeko botoia batera sakatu.
  3. Egin itzazu nahi dituzun kopia guztiak zure txartela eskuan duzula ^^
Unibertsitateko matrikula eta neure buruaren integritatea arriskuan jartzen ditut informazio hau hedatzean baina ez zait axola. Borroka dezagun multinazional kapitalista baten aurka, OCÉ-ren aurka! ;-)

Oharra: Ez dakit MU-ko beste kanpusetan sistema bera erabiltzen dutenentz, ezta beste unibertsitate edo enpresetan, baina baliteke antzeko sistemak hackeagarriak ere izatea.

Nork: superandoni.2008/05/23 19:25:07.531 GMT+2
Etiketak: fotokopiagailua fotokopiak gratis txartel oce mondragon hack magnetikoa hacking | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/02/20 19:18:43.037 GMT+1

Kaixo mundua!

int main()
{
    printf ("Kaixo Mundua!");
    return 0;
}

- - - -

Bueno, nahiz eta lehendikan kinito.es paginia izan, nere blog pertsonalik ez dot izan, ta beraz, eitxera animau nai. Ia konstantzia apurtxo batekin eguneratzen doten eta blogogauzatxoari nere ekarpenak eitxen detzadazen. Patxitos ^^

Nork: superandoni.2008/02/20 19:18:43.037 GMT+1
Etiketak: kaixo mundua | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)