
Zer nolako gauzak ikasten diren. Lehengoan, nire klasekide den Forest jaunak jakinarazi zidan MU-ko GEP/EPS kanpusean urte askotan zehar erabili izan ditugun fotokopietarako kontrol sistemek security hole edo segurtasun zulo bat daukatela: by the face edo musutruk atera daitezke fotokopiak! Nola? Honela:
- Sartu txartel magnetikoa irakurgailuan.
- Kopiagailuko copia/impresión aldatzeko botoia eta txartela irakurgailutik ateratzeko botoia batera sakatu.
- Egin itzazu nahi dituzun kopia guztiak zure txartela eskuan duzula ^^
Oharra: Ez dakit MU-ko beste kanpusetan sistema bera erabiltzen dutenentz, ezta beste unibertsitate edo enpresetan, baina baliteke antzeko sistemak hackeagarriak ere izatea.
Erantzunak
Nork: malen.2008/06/06 22:08:16.633 GMT+2