2008/05/14 05:18:41.262 GMT+2

Track Listing:
01. "Go" (Collen, Elliott) - 3:21
02. "Nine Lives" (Collen, Elliott, McGraw, Savage) - 3:32
03. "C'mon C'mon" (Savage) - 4:09
04. "Love" (Savage) - 4:17
05. "Tomorrow" (Collen) - 3:35
06. "Cruise Control" (Campbell) - 3:03
07. "Hallucinate" (Collen) - 3:17
08. "Only the Good Die Young" (Campbell) - 3:34
09. "Bad Actress" (Elliott) - 3:03
10. "Come Undone" (Elliott) - 3:32
11. "Gotta Let It Go" (Campbell) - 3:55
Diska berria eta bideo berria !
Nork: Glammy_Trasher.2008/05/14 05:18:41.262 GMT+2
Etiketak:
video
from
lounge
sparkle
lives
leppard
nine
the
def
songs
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/13 05:08:33.012 GMT+2

Uda honetan Estatu Batuetara lan egitera noa. Zehazki, New Jersey estatuan dagoen Wildwood hirira. Hemen mapan ikusi dezakezue non geratzen den.
Ver mapa más grande
Nork: Glammy_Trasher.2008/05/13 05:08:33.012 GMT+2
Etiketak:
uda
oporrak
batuak
estatu
wildwood
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/13 05:00:20.397 GMT+2
Honekin hasi ginen:
Coca-Cola VS Pepsi Cola
Hurrengo guda handia hau izan zen:
PC VS Mac
Eta oraingoan
Firefox VS Explorer
10 urte Explorer erabiltzen egon naiz. Opera eta Nestcape atera zirenean probatu egin nituen, baina berriro Explorerera bueltatu nintzen. Firefox-aren lehen bertsioa ere probatu nuen eta berriro Exploreera bueltatu nintzen. Firefox bere bigarren bertsioa atera zuenean hilabte batzuk berarekin egon nintzen. Baina Explorer bere 7. bertsioa kaleratu zuenean Firefox-en gainean pixa egin zuen. Izugarrizko exploradorea da eta nire gustora Firefox baino hobea. Funtzio ia berdinak ditu, azkarrago doa eta gainera bisualki atraktiboagoa da. Beno ba, kubatak Coca-Colarekin egiten ditut, blog hau PC batekin kudeatzen dut eta gainera Explorer erabiltzailea naiz. Klasikoegia izango naiz ala?
EZ ! Firefox ere baditu bere alde honak. Adibidez, merchaindaising-a:

Nork: Glammy_Trasher.2008/05/13 05:00:20.397 GMT+2
Etiketak:
firefox
explorer
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/12 04:29:11.606 GMT+2
Patxi trapero eta Iban Aranzabalek emandako hitzalditik gauza asko atera ahal ditugu. Traperok, udaltzaina izanda Euskal Herriko blogosferaren aitzindarietako bat bilakatu da bere blogei esker. Bere hitzetan, Blogosferak ez du hierarkizazioz ulertzen. Edonor bere iritzi utzi dezake blog baten, beti ere besteen askatasuna eta eskubideak errespetatuz. Blogek irakurleak dituzten momentutik exijenteak bihurtzen dira, eta, irakurlerik gabeko blogek izateko arrazoia galtzen dute. Sarrerarik gabeko blog batek ez du interesik.
Pertsona askok, blogen mundu zibernetikoan bizitza paralelo bat sortzen dute. Anonimatuaz lagundurik nahi dutena esan dezakete. Beste batzuk ordea, Patxi Trapero bezala, bere izena ez dute ezkutatzen.
Ondorio onak eta txarrak eduki dezakete blogak. Pertsona heldua bazara idazten duzun guztia kontrolatuko duzu. Baina zer gertatzen da 15 urteko gazteek fotolog bezalako blogetan igotako argazki erdi-pornografikoekin? Helduak direnean eta kargu garrantzitsu bat badaukate, gendea bere argazkiekin min handia egin diezaioke.
Adibidea:

Nork: Glammy_Trasher.2008/05/12 04:29:11.606 GMT+2
Etiketak:
trapero
patxi
blogosfera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/09 23:02:03.109 GMT+2

Zaragozako Unibertsitateko irakasle den Daniel Inneraty geure fakultatean izan genuen Otsailean. Irakaslea izateaz gain, filosofo ere bada eta bere idatziak “El Correo” bezalako egunkarian irakurri ahal dira. Jorratutako gaia, gaur egun gizarteak eta gizakiak duten “gehiegizko informazioa” izan zen. Gaur egun telebista kate eta egunkari ugari ditugu informazioa nondik hartzeko aukeratzeko. Baina, azken finean, egunkari horiei informazio globala 5 agentzia internazional bidaltzen dizkie teletipoen bitartez. Orduan, benetan informatuak gaude? Edo enpresa handi batzuengatik hezituak? Geuk informatzen gara edo beraiek nahi duten informazioa jasotzen dugu?
Egun, informazioz bonbardatuak izaten gara baina azken finean, bai egunkari eta teleberri guztien egitura berdina da. Politika, terrorismoa, kirola eta gertakariak. Pluraltasuna saltzen digute eta guk sinetsi egiten dugu. Nire lagun batek esaten zuen modura;
“Si hoy en día hay libertad de prensa, no ves que puedo comprar el periódico en cualquier quiosco”
Nork: Glammy_Trasher.2008/05/09 23:02:03.109 GMT+2
Etiketak:
informazioa
huhezi
daniel
gehiegizko
innerarity
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/09 05:11:16.862 GMT+2
Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako itsasoari mugak jartzea bezala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.
Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabari dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte-sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan.
Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako ormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu eta, ziur, gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko duela. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte.
Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat gureentzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu Iosu!
Aritz Sue Maldonadok
Ikus-entzunezko komunikazioko 3.mailako ikaskideen izenean.

Nork: Glammy_Trasher.2008/05/09 05:11:16.862 GMT+2
Etiketak:
iosu
huhezi
kartzela
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/09 03:55:27.868 GMT+2

· PARANOIAK:
http://www.paranoias.es/
Humorez beteko bloga. Argazkiak eta bideoak tartekatzen ditu.
· PHOTOSHOP DISASTERS:
http://photoshopdisasters.blogspot.com/
Izena esaten duen moduan, mass-media desberdinetan photoshop txarto erabiltzeagaitik egiten diren akatzak.
· STORMVLAD:
http://www.stormvlad.net/
[stormvlad.net es el blog de un informático, católico, no creyente y ateo (gracias a Dios). Escéptico por naturaleza y empirista por cojones, basado en el "si no lo veo, no lo creo" y en el "si no lo digo, reviento". Sus ídolos de infancia fueron: Samantha Fox, el Piraña y Don Pimpón (el eterno secundario). Pasen y vean.]
· MICROSIERVOS:
http://www.microsiervos.com/
Teknologietan azken puntan egoteko !
· MAXFACE:
http://maxface.blogspot.com/
Publizitatearen inguruko blog oso interesgarria
Nork: Glammy_Trasher.2008/05/09 03:55:27.868 GMT+2
Etiketak:
blog
interesgarriak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/03 14:29:53.779 GMT+2
3. mailarako klaseko ordutegia:
Nork: Glammy_Trasher.2008/04/03 14:29:53.779 GMT+2
Etiketak:
huhezi
calendar
google
ordutegia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/13 14:59:02.633 GMT+1
De Babylon a Comic's map
Cuando cierran Iturribide y el Babylon teneis dos opciones. Azkena/Antro o Kremlin y luego ir directamente a los Afters como el Comic's. En el mapa se ve como ir del Babylon al Comic's.
Nork: Glammy_Trasher.2008/03/13 14:59:02.633 GMT+1
Etiketak:
babylon
comic
rockera
ruta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/28 14:35:07.115 GMT+1
Film Alemaniar honen dialogo bat:
"Lo importante no es quien invento la pistola, sino quien apreta el gatillo"
Nork: Glammy_Trasher.2008/02/28 14:35:07.115 GMT+1
Etiketak:
globalizacion
los
capitalismo
edukadores
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak