Betiko moduan, egin dut nire Durangoko Azkokako urteroko erosketa. Nahiz eta ni ez naizen bertan izan eta anaiak ekarri didan, berdin berdin balio du handik ekarria baita. Orain gutxi irakurri nuen nonbaiten, Entzun! Aldizkariak 144 orriko ale berezi bat atera zuela CD eta guzti eta horrexen bila bidali nuen anaia (beno, bera bere kabuz joan zen eta bidaia aprobetxatzeko eskatu nion).

Kontua da, oso gustora ari naizela irakurtzen eta tartean ariketa polit bat aurkitu dudala. Entzun!ekoek musikari ezberdinei “egoera bat, abesti” bat ariketa proposatu diete eta bakoitzak egoera bakoitzerako kantu bat aukeratu du (beste gauza bat aukeratu balute ez lukete eskatutakoa egin…).
Musikaria izan gabe ere joku polita iruditu zait eta nik neuk ere galdetegia bete dut.
01. Txortan egiteko abesti bat
Sexual Healing (Ben Harperren bertsioa)
02. Etxea garbitzeko abesti bat
A Jierro! (O’Funk’illo)
03. Autoan entzuteko abesti bat
Sultans of Swin (Dire Straits)
04. Etxetik atera aurretik parranda egiteko prestatzen ari zarenean entzuteko abesti bat
It’s a Long Way to the Top (AC/DC)
05. Lanean, irakurtzen, marrazten zaudela entzuteko abesti bat
The Passenger (Iggy Pop)
06. Triste edo malenkoniatsu zaudenerako abesti bat
Gu (Anari)
07. Taberna batean zaudela entzutea gustatuko litzaizukeen abesti bat
Evererybody Needs Somebody to Love (Blues Brothers)
08. Haserrea, errabia kanporatzeko abesti bat
Guerrilla Radio (Rage Aginst the Machine)
09. Bikotean edo maite duzun pertsonan pentsarazten zaituen abesti bat
Ez dakit (Txuma Murugarren)
10. Irratian inoiz jarriko ez duten baina entzutea gustatuko litzaizukeen abesti bat
Ezer ez da ezinezkoa…
Eta zer nahi duzue esatea? Honek duen meme itxurarekin tentazioa handiegia da inori lanik ez jartzeko beraz, badakizu Borthuzai, hasi zurea egiten (irakurle fin bakarra izatearen alde txarrak...)

Erantzunak
Zure abesti eta taldeak ez errepikatzen saiatu naiz, baina azkenean ez dut lortu! :-)
(halere ziur gaur gauean hobeto pentsatu eta zerbait aldatzen dudala... :-)
Nork: borthuzai.2008/12/11 19:01:18.874 GMT+1
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai
Nork: borthuzai.2008/12/11 19:23:09.943 GMT+1
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai
Nork: indezent.2008/12/11 21:11:59.885 GMT+1
Nork: Sugoi.2008/12/11 22:21:09.562 GMT+1
Nork: indezent.2008/12/12 09:25:01.804 GMT+1
Dios Ke Te Crew rap, hip-hop edo llamalo x ona egiten duen talde galegoa da. Hip hopean askotan ikusten den "yo soy mejor ke tu" rollo horiek gabe, hemen duzu euren myspace, entzun nahi baduzu abestiren bat:
http://www.myspace.com/diosketecrew
Nork: Sugoi.2008/12/12 14:34:32.711 GMT+1
http://www.blogak.com/amets
Nork: indezent.2008/12/12 15:11:44.865 GMT+1
Kontxo!!! Bortuzai baino gusto ederragoa!!!
Nahiz eta bikotearekin pentzatzen egoten naizenean..uste dut 'Itoiz' baten batena aukeratuko nuela.
Nork: lekesan.2008/12/16 08:45:00.160 GMT+1
lekesan.wordpress.com