iPod berri bat daukat. Orain arte, nire MP3 zintrinarekin ibiltzen nintzen bueltaka; autobusean, ordenagailuan, paseo luzeetan edo sukaldean. 256 MB, ez dago gaizki ez baina nire alperkeriarekin bateraezina da MB kopuru hau. Barruan daramatzan abestiak azken aldiz aldatu nizkionetik pasa dira… ba lau bat hilabete agian. Sexty Sexersen debuta, Ben Harperren “Both Sides of the Gun”, Geroh-ren diskografia osoa eta Soundgardenen “Superunknown” diska ahaztezina. Behin eta berriz entzun ditut azken lau hilabetehotan eta egia esan, azkenerako pereza eta guzti eman dit bi pinganillo apurtu horiek belarri zuloetan sartzeak ez baitut nahi gustatzen zaidan musikaz nazkatu. Pasatu izan zait lehenago eta ez dut oker horretan berriz ere erori nahi.
Hala ere ez zait hau berriz ere gertatuko iPod berri bat baitaukat. Orain bi aste arte ez nekien zer zen ere eta lagun batek azaldu zidan ezdakitzenbat mila abesti sartzen direla bertan eta azken modeluan, bideoak eta guzti ikusi daitezkela. Horrelako batekin nire belarriak ez lirateke nire alperkeriaren biktima sekula gehiago izango eta juxtu, horietako bat dut oraintxe esku artean.
Coldplayren “The Hardest Part” entzuten ari naiz oraintxe reaktore nuklear pare bat ematen duten diseinuzko bi pinganillo hauetatik eta gustora nago. Gustatzen zait abesti hau entzutea pozik nagoenean eta gaur, pozik nago. iPod berri bat daukat, Sustatu saria irabazi dudalako.
Eskarrikasko danoi.
Erantzunak
Gaur ordenadore aurren jarri orduko zea pentsau diat: ia zeinek iraazi don Sustatuko lehiaketea.... ta aze sorpresea ezaun bat izan dekela ikusteakon!
Segi betiko harrikarakin ta disfrutau "katxarro" berrikin!!!!
Nork: Sari earra hi!!!!.2006/12/14 10:03:48.522 GMT+1
Merezi huan sarixa, eta osasunakin urratu iPod barrixa.
Nork: asier.2006/12/14 10:08:56.401 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/sarasua
wa banekixan zuk irabaziko zenula. atzo sartu nitzan sustatuko webgunian ta ez zan ezebe agertzen.... ta oin sartu ta....jaja ZORIONAK!!!!!!!!! xtzrt zenbatgarren mailakua zara 2 ero 3? hamentxa dakazu "the hardest part"-en videoclip-a!
Nork: ane.2006/12/14 10:12:50.448 GMT+1
Nork: ane.2006/12/14 10:24:18.773 GMT+1
Zorionak 239875 garren aldiz!!
Beak ez ditu jarriko eta nik ipini beharko argazkiak!
1 2
(Coldplay?? Puuuff, enian espero! Petxuga jainkoak entzuten badik inpernua segituan!! baño bueno, oaingo hontan barkatuko dik)
Nork: borthuzai.2006/12/14 10:29:31.567 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
ahaztua nian sustatuko sariarena eta gaur telefonoz deitu ziak 'lagunak': Indezents'i eman diote sustatuko saria.
pozten nauk... orain eukiko dek lekue nik gomendatzen dizkiaten paranak sartzeko ;)
Nork: i eme.2006/12/14 10:42:53.599 GMT+1
http://ieme.wordpress.com
...eta iPod hori etzazula hozkailuan sartu!!!
Nork: Amuitz.2006/12/14 10:55:42.043 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
Hainbeste zoriontzerekin hitza gastatu behar dezue baina bueno, ni ere beste bat gastatzen ari naiz asik... eskarrikasko denoi berriz ere.
Hori bai, argazkiena puñalada trapera en toda regla eta zorionak zuri ere amuitz finalisten artean egon bait zinen.
i eme, hasi hai lista bat prepatzen tramankulu hau amaierarik gabeko zaku bat da eta.
Eskarrikask, hitza gastatu behar dut, dagoeneko letra bat galdu du
Nork: indezent.2006/12/14 11:24:12.295 GMT+1
Atzokoa earra izan zien, makina bat intelektualen artean eta saria nire lagunarentzat (intelektualetatik Indezents-ean), niretzako ez zen Ipodik egon, baina poza nirea ere izan zen, ZORIONAK TXO, hire eguneroko lanak saria izan dik eta ondo merezita.
Orain jarraitzaile gehiago dituk eta, beraz, berdin segi eta ez huts egin.
Nork: bewater.2006/12/14 12:28:15.585 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater
Hi, ba, bestiak baiña beranduau, baiña Zorionak, artista! Neuk pe enajuan ezautzen hire bitakorioi, hortaz, eskerrik asko sustatui be, horri esker enterau nok eta. Pozten nok hi ezagutziaz eta agintzen dostat aurrerantzian irakurrikostatela, al dotenetan behintzat.
Disfrutaik hire ipotxa!
Nork: Desplazatua.2006/12/14 12:46:49.088 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/marijo
Nork: txomin_hood.2006/12/14 13:15:39.921 GMT+1
Oooooo la la!!!! Mikelon Zorionak!!!!
Gaur jakin dot atzo zegatik ez zitzen pelikulia ikustera etorri!!! Lanera heldu eta bideo bat tezeatzen hasi eta...han mikel!!! Aiba la letxe!!!jajaja!!!
Blogian saltzeetan hasi eta behitu noraino heldu zaren! Jarraitxu ba sua emuten txoko honi!!!
Gero arte!
Nork: nerediamond.2006/12/14 13:20:24.329 GMT+1
Bootxo,
i eme´ren "laguna"
Nork: Bootxo.2006/12/14 13:47:29.877 GMT+1
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
Nork: ezkerpareta.2006/12/14 14:31:58.781 GMT+1
Zorionak beize!!
Nork: kukue.2006/12/14 16:02:51.948 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat
Bueno indezent, atzo zoriondu nian, baino mundu guztin zorionak hemen eukita pentsau diat beize zoriontzeko aprobetsatzea ta guaingo hontan idatziz, pa ke no te kejes!
kien me iba desi
Nork: Torena.2006/12/14 16:16:57.061 GMT+1
ostia barkau! zoriontzez aztu neok, jajajaja!
zorionaaaak!!
Nork: Torena.2006/12/14 16:18:24.064 GMT+1
Atzo artikulu saridunari erantzuten saiatu nitzan baina ez neban lortu, hortaz, badaezpada ere, nere blogetik zoriontzea erabaki nuen.
Jan da gero salda bero, badakit, baina galdetu Bizipoz kutsakorrari: ZURE ALDEKO PORRA EGIN NUEN!
Majo ibiliko zara iPod berriarekin. Gozatu, eta berriro be ZORIONAK!!
Nork: Josu.2006/12/14 16:56:48.199 GMT+1
http://www.blogak.com/josu
Nork: smd.2006/12/14 20:25:12.793 GMT+1
ondo segi!
Nork: itziar.2006/12/14 23:03:26.669 GMT+1
http://borborka.blogsome.com
Zorionak bekario! :P
musika aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaasko entzun, eta inoiz ez nazkatu gustatzen zaizun musikaz, be kareful!
zorionak!!!
Nork: malen.2006/12/15 02:51:00.469 GMT+1
http://www.blogak.com/hankazgora
Eskarrikasko denoi benetan. Gaurkoan ez zait axola hitza gastatzea, ESKARRIKASKO.
Hala ere, honek aurrera jarraitu behar du harrikara asko baititut oraindik zuekin banatzeko. Betiko txokoan ikusiko gara. Joan itzaletik
Nork: indezent.2006/12/15 09:12:02.067 GMT+1
Nork: axi olano.2006/12/15 09:31:26.012 GMT+1
http://www.blogak.com/zabormila
Nork: indezent.2006/12/15 09:44:08.153 GMT+1
Akaso Tinyulr blokeatuko zian hire nabigatzaileak?
URL Originala luze samarra dk baño otxi:
http://webhome.idirect.com/~mikeha/namericans/whitemanrunshim.jpg
Gero joan hadi "names"era zekatio etzeukek dsprdiziorik... a ze karetoak... indio amerikarrak mundialak hituan, baño ia dan-danak garbitu zizkian "demokraziaren inperioak". Horregatik asmatu zien indiarrek esaldia: "The best FBI agent is a dead agent". Uste diat rebersoa dela originala, FBIkoek asmatutakoa: "Best indian is dead one"...
Nork: axi olano.2006/12/15 11:58:08.646 GMT+1
blogak.com/zabormila
Osea, akaso "names" eztek billauko oseake beste URL bat.. Indio guztien karetoak:
http://webhome.idirect.com/~mikeha/namericans/namericans1.html
Nork: .2006/12/15 12:01:54.169 GMT+1
Jode hi, horrek bildurre ta dana emateik
Nork: indezent.2006/12/15 12:33:16.047 GMT+1
Nork: axi olano.2006/12/15 13:17:50.008 GMT+1
Nork: Josean.2006/12/15 22:27:10.397 GMT+1
Nork: indezent.2006/12/16 17:43:18.801 GMT+1
Berandu baino lehen, nire zorion mezua idatzita utzi nahi dut post honetan.
Aurrera bolie!
Nork: iturri.2006/12/17 22:45:00.954 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Aupa Mikel... Earki gatxik inglesetik itzultzen... Oain kontuau neok "White Man Runs Him" crow (bele) buruzagia etzala prezeski bakeroen terrorea, Sioux indioena baizik (tribu etsaietakoak hituen). Gizon Zuriak Darama esan nahi du, hau da, "who runs the business" ... negozioa nork daraman esatea bezala....
Uste diat esploradore bezela lan egiten ziala, eta Little Big Horn.en siouxek bakeroak sarraskitu zizkiatenean bizirik atera huen.... berak hondoratu omen zian Custer generalaren mitoa, nolako militar paranas, neurotiko eta megalomaniakoa zen kontatuz. (Ta noski indiarrari sinisteko urte askotan nolako komeriak yankiek...).
Nork: axi olano.2006/12/18 09:43:42.560 GMT+1
http://www.blogak.com/zabormila
Nork: indezent.2006/12/18 10:05:05.356 GMT+1
Nork: axi olano.2006/12/18 10:51:12.982 GMT+1
www.blogak.com/zabormila