Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/15 13:59:38.869 GMT+1

Potrazo maximo! Izarrak nirekin daude

Ostiralean sagardotegia tokatu zen. Ederki pasa genuen bai Artola sagardotegian eta baita Hernanin ere baina amaieran, disgusto ederra eraman nuen. Beasaina iritsi eta nire poltsikoan ez zegoen mugikorrik. Normalean ez dut ezer galtzen (zortea izan dut orain arte) eta sakelekoaren galera eta gainean nuen mozkorra medio zirela izugarrizko moskeoa harrapatu nuen.

Hurrengo eguerdian esnatu, bazkaldu eta Hernanira joan nintzen mugikorraren bila. Kontua da, argi eta garbi gogoratzen nuela autobus bidean orduari begira ibili nintzela beraz, mugikorrak autobusa hartu genuen tokitik gertu egon behar zuen.

Geltokira iritsi eta autobusari zain etzanda egon nintzen petrilera zuzendu nintzen (esan dizuet mozkortuta negoela...), petrilaren beste aldera begiratu hotxe zegoen nire Sony Ericsson maitea! Oraindik ezin dut sinetsi, ezta nire lagunek ere eta are gutxiago Hernanira mobilaren bila zertara jun behar nuen galdetu zidan anaiak, han ez zela egon behar eta.

Izugarria, oraindik ezin dut sinetsi izan dudan zortea. Agenda galtzea izugarrizko putada izango litzateke eta dagoeneko bere galera nola konpondu pentsatzen hasi nintzen. Kontua da, oraintxe esku artean dudala eta oraingoan bai, kopy agenda horietako bat egingo diodala (gomendagarria denontzat)

Eta horrelako zorte oneko egun bati soinu banda jarri beharra izan ezkero, zer hobeto Bruce Springsteenen azken diskako My Lucky Day kantua baino?

PD: Galdera bakarra geratzen zitzaidan buruan mugikorra aurkitu ostean. Nola demontre erori zen nire poltsikotik petril ondoan zegoen zelaira? Erantzuna nire lagun Igor Hendrixek eman zidan: "Kutxipato" bat egin genizun. Orain bai, orain ulertzen dut.

Nork: indezent.2009/03/15 13:59:38.869 GMT+1
Etiketak: mobila parranda hernani | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

zorionak señor!!

Hau igandero igandero meza juteatio pasatzen zaik, etzak aztu!!

dio ti ama!!

Nork: kareu.2009/03/16 20:15:27.224 GMT+1

Egunen baten sarie jaso beharren ginean...

Segi kristau ona izaten. Dio tambien ti ama!

Nork: indezent.2009/03/16 21:11:54.026 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru