2007/04/13 11:08:23.176 GMT+2
Olympiari
Menditik da irristatzen ari
edanda hosto gorri harana,
ta neri horren eztarri zuritik
zure amodiozko ttantta
oroimenak tinko baitakarkit.
Nundik zatoz, ekinean,
hitza igartzen didazula ederki?
Noruntz goazen, hizketan,
didazu hots leunez irakatsi
zutaz so bete detela.
Eta oldozten zaitudala beti,
lainoaz bustitako azala,
ipar haizeko otoitzak hotzilik
eta naiz maite ausarta.
Nork: trikuzaina.2007/04/13 11:08:23.176 GMT+2
Etiketak:
maite
euskera
bertsoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/29 15:26:56.079 GMT+2
Aurten katalanok zurtzago gelditzen gara, Lluís Llach-ek agur esan duela-eta. Kantatzeari uzten dio eta ixiltasuna jadanik gure kaleetan dabil. Hori dezute, ba, homenaldiaren moduan, bere hil izan zan amari idatzi zion kanta euskeraz.
UN NÚVOL BLANC, Lluís Llach
Erraz bizitza dihoa, eta ailegatzen da
haizeak hariak ateratzen dizkion harila bezela, eta hiltzen da.
Batzuetan aktoreak gera,
batzuetan ikusleak gera,
erraz eta ikaragarri aise, bizitzak papera ematen eta kentzen digunei.
Lasai olatua datorrenean, bukatzen da,
eta agian, garaiaraztean, hasten da.
Hondartza maiteminduak
ez du espero luzea ezagutzen
eta besoak irekitzen ditu, badazpada gaur olatuak gelditu nahi balu.
Honela bakarrik, nere buruari uzten diot zuk ni uztea;
honela bakarrik, uzten dizut orain ni uztea.
Nik zuretzat kabia bat nere zuhaitzean daukat
eta hodei zuri bat, adarren batetikan zintzilik.
Zuri-zuri...
Maiz zuk eguzkia, erortzen danean, begiratzen dezu.
Berak, triste, daki, txikiagotzen danean, maite dezula.
Batzuetan berandu ailegatzen gera
jakin gabe batzuetan
keinu erraxaren arte apurkorrak esan ahalko zuela:
Honela bakarrik, nere buruari uzten diodala zuk ni uztea;
honela bakarrik, uzten dizudala orain ni uztea.
Nik zuretzat kabia bat nere zuhaitzean daukadala
eta hodei zuri bat, adarren batetikan zintzilik.
Zuri-zuri...

Nork: trikuzaina.2007/03/29 15:26:56.079 GMT+2
Etiketak:
ama
abestia
hil
llach
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/08 23:04:48.317 GMT+1
Oraindik ez zuen ongi loa harturik haizea bero bihurtzen ari zela. Eguzkia ere ausartago etortzen zen egun haietan eta almendrondoari are eta azkura biziago hazten hasi zitzaion, odol berriak igotzekoak zirelako.
Haizeak almendrondoko loretxo bat ekarri zuen zeruan zehar. Hegaka, hegaka.
Haietako batean, Trikuak ere, arantzak laztantzen zion bizitzaren usaina sumatu zuen eta begiak, esnatzeko prest, ireki ziren, berriro. Eta banan-banan, dakizkien hitz guziak ekartzen zituen gogora...

Nork: trikuzaina.2007/03/08 23:04:48.317 GMT+1
Etiketak:
udaberria
esnatu
trikua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/21 22:27:48.128 GMT+1

Inork bide hau
ez du kurritzen jada,
arratsak salbu.
Matsuo Basho
Nork: trikuzaina.2007/02/21 22:27:48.128 GMT+1
Etiketak:
bide
hotz
logure
negu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/16 00:22:20.826 GMT+1
Zeinek erakutsi diozu
bide luze-luze hori?
Zeinek erakutsi diozu
bide luze-luze hori?
São Tomé-rako bide hori.
Sodade, sodade, sodade,
nere São Nicolau lurraldearena.
Idazten baldin badidazu,
nik idatziko dizut.
Ahazten baldin banauzu,
nik ahaztuko zaitut
ailegatuko zeran
egun hartara arte.
Sodade, sodade, sodade,
nere São Nicolau lurraldearena.
http://www.esnips.com/doc/9735cea0-1453-4a5b-be0d-ceb979a1b967/Eleftheria-Arvanitaki--Cesaria-Evora---Sodade
Nork: trikuzaina.2007/02/16 00:22:20.826 GMT+1
Etiketak:
tristura
sodade
negua
trikua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/07 12:54:44.481 GMT+1

Zergatik zuriz,
Ilbeltz, bihotza dezu
zipriztindurik?
Nork: trikuzaina.2007/02/07 12:54:44.481 GMT+1
Etiketak:
haikua
negua
trikua
ilbeltza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/18 22:19:32.993 GMT+1
Logurea iritsi zitzaion eta gorputza kiribiltzekoa zen edozein tokitan, ohean, egongelan dagoen alfonbran, haizeak kanpoan prestaturik duen hostozko habi batean.
Bere begi txikiek antzinako abestiak gogoratzen zituzten, sehaska-kanta haiek, bai, amak abestu zizkion haiek, oroimenaren haizeetan zamalkatzen dutenak.
Modu honetan gertatu zen. Trikuak afaria mahaira zeraman eta urteroko neguzko belaino leuna eta maitagarriak zerbait xuxurlatu zion, lo-konplize.
Trikuak hasieran Sarrionandiaren bertso batzuk entzun omen zituen belarrien ondoan eta orduan, bat-batean, erori zen.

Negua hasia zen eta ametsek larre berdeetara, etxe zuri teila gorrietara Trikua eraman zuten, urtero bezala.
Nork: trikuzaina.2006/12/18 22:19:32.993 GMT+1
Etiketak:
hotz
logure
negu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/05 20:22:43.608 GMT+1
"Eztakit zergatikan baño zementuzko errepidea eraiki zuten bere bidia zeharkatzen zuna eta hark nola jakingo ote zuen arriskutsua zala hortikan gurutzatzia. Bai, ttipiya zan eta autoak gauz urrunak zixkiyo, beste mundu batekoa, egiya esan. Beraz, atzo lau hankatxuak errepidian ipintzian etzegon bildur.
Bi saltoan hilzoriya bukatu zitzayon eta Heriyuak odolezko alfonbra prestatu ziyon atseden ona emateko. Eta han katutxoan gorputza geldittu zan, bizigabe, are ta hotzago, are ta grixago.
Autuak etziyoten pasatzeari utzi. Batzuk bere ondotikan, besteak bere gañetikan. Behin ta berriro, asfaltuan desagertarazi arte.
Lau hilabetekua omen tzan. Bihurri eta ezikasiya. Eta zementuzko errepidea eraikin zuten bere bidea zeharkatzen zuna."

Nork: trikuzaina.2006/12/05 20:22:43.608 GMT+1
Etiketak:
herioa
katutxo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/04 21:08:52.533 GMT+1
Nik ez dut beldurra maite, biharko ere ez dut nahi,
Ezta gaurko ere, oroitzapenaren moduan ere ez;
haurraren irriñoa gustatzen zaidala
itsasoaren ondoan
eta bere argiak, ilusio-sorta bezala piztuak.
Eta triste egiten badut kanta,
dagit, nere begi gixajoetatik
beldurra ezabatu
ezin dudala-eta.
Nik ez dut herioa maite
ezta bere hain pauso izoztua,
ez dut nahi gaurko, oraitzapenaren moduan ere ez;
bihotz haren taupada gustatzen zait,
borroketan, bizitza ematen dioenarena
kondenatuta dagoen herioari.
Eta triste egiten badut kanta,
dagit, kide ezezagunen
heriotza ahaztu
ezin dudala-eta.
Nik ez dut nere kanta maite, dakidalako
hainbeste aho, hainbeste aldarri, egia baitiote, isildu dituztela;
kaleko jendearen kanta
nik maite dudala,
euren hitzek indarra baitaukate
arraziora erroturik.
Eta triste egiten badut kanta,
dagit, honela ez dela
gertatzen aspaldian
gogoratzeko.
Lluís Llach
Nork: trikuzaina.2006/12/04 21:08:52.533 GMT+1
Etiketak:
beldurra
lluís_llach
ahaztu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/27 20:26:15.049 GMT+1
Adièu siatz Triku lagun min,
Gaur Carcassona aldean hotz sarkorra ari du, gazteluko harrietan ere sartuta omen da eta haizea ormetako pitzaduren artetik pasa da, txistu eta oihu eginez. Gaurkoa hotz sarkorra da, egitan, gure Okzitania hilkorrean.
Agian eguraldiaren gauzak izango dira, baina gaur nekatuta altxatu naiz, borroka egiteko gogorik gabe. Nekagarria egiten zait, egia esan, egunero gudari aktiboa izatea.
Orain bertan, etxe batetik kanta bat etortzen ari zait, "Se canta" delakoa -nere hizkeran [se'kanto] ahozkatzen da-. Kanta eder eta tristeena zait eta, entzutean, guda galduak bururatzen zaizkit, gurea bezalakoak. Gure himnoa idatziko dizut, gutxienez norbaitek gure mugen kanpo entzuteko.
Dejós de ma fenestra i a un aucelon
Tota la nuèit canta, canta sa cançon
Se canta que cante, canta pas per ieu
canta per ma mia qu´es al luènh de ieu
A la font de Nimes i a un ametlièr
Que fa de flors blancas coma de papièr
Aquelas montanhas que tan nautas son
m´empachan de veire mas amors ont son
Nautas son plan nautas mas s´abaissaràn
e mas amoretas se raprocharàn
Baissatz-vos montanhas, planas levatz-vos
per que pòsque veire mas amors ont son
Bai, guk ere gure amodioak ikusi nahi ditugu, berriro guregana hurbiltzea, baina gure mendiak ez dira jaistekoak eta indar txikiak ditugu makurtzeko. Besterik ez,
L'Eiriç
http://mtcn.free.fr/mtcn-musique-traditionnelle-midi-chant-populaire.php#se_canto
Nork: trikuzaina.2006/11/27 20:26:15.049 GMT+1
Etiketak:
hilkor
okzitaniera
kanta
trikua
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak