Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/02/11 00:15:42.884 GMT+1

Hiru teak

 

  Basamortukoen izaerari, errotik bertatik, atxiki zaion ezaugarririk naturalena, abegikorra izatea da. Datorrenari, ibiltariari, kanpokoari, iritsi berriari... ongi etorririk beroena eskaintzera beharturik baitaude.

  Horrelaxe agintzen die, mortu zaharreko legeak, arbasoengandik, belaunaldiz-belaunaldi jasoriko ohiturak...

  Beraz, senak agintzen dion eran, tamahak-ak, bere eremu hitsean oina jartzen duzunerako, prest izango ditu hiru teak;

 

                     Lehenengoa, bizitza bezain garratza.

                     Bigarrena, maitasuna bezain gozoa.

                     Hirugarrena heriotza bezain leuna.

 


  Erritual honen ondoren, “tanemert” esaten badiozu, irribarrea loratuko zaio begietan tuaregari. Begietan diot, ezpainak ondo estaliak izango baititu bere “cheche” edo zapiaren atzean. Ez gaur, ez bihar, ez etzi, ez dizu bere belopeko sekretua erakutsiko.


    Eroso sentitzen denean baino ez da zure aurrean biluztuko.

 

 

Nork: Tafsit.2012/02/11 00:15:42.884 GMT+1
Etiketak: tea hiru tuareg | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru