Orokorrean, ghettoez edo erreserbez ari garenean, gaitzespenez egiten
dugu berba. Juduek Varsovian eta beste hainbat lekutan pairatu behar
izan zutena, ameriketako indioen eta eueren erreserbetako egoera
lazgarriak, Hego Afrikako bazterkeria eta halakoak etortzen zaizkigu
burura. Eta arbuioa azaltzen dugu, noski.
Neure Mmmmammmmariga-Santurtzi-Ezkerralde maitatu bezain gorrotatu
honetan ordea, ghettoa, erreserba antsiatu izan dut sarritan, baita
indioaren luma eta gerripekoa jantzita ibiltzea ere. Uler nazazu,
arren. Maiz burura etortzen zait (ez dut "pentsatzen" idatzi, ohartu
zarenez), "de facto" indioa izan banaizenez, bigarren mailako hiritarra
izan banaizenez, zergatik ezin gozatu mingosturaren goxagarri apurrez?
Mundu modernoan moderno batzuek hainbeste maite dituzte lumadun
indigenak, aurpegia tindatu eta beren errito eta usadioei eutsi nahi
dieten horiek. Moderno progreentzat -nagusikeria piskatxo batez eta
malenkonia apurrez susmatzen dut nik-, hain jator eta errespetagarri
diren indigena horietako izan nahi dut neuk ere. Erreserba batera
eraman nazatela faborez. Utz nazatela bazter batean giltzapeturik,
bazterturik, lehen mailako gizakiengandik isolaturik. Baina nitarrekin.
Euskaldun txiro-zoro-alproja-ezgauza izan nadin, baina euskaldun
2006/09/18 17:12:40.846 GMT+2
Getthoan nahi dut
Nork: jo_ta_irri.2006/09/18 17:12:40.846 GMT+2
Etiketak:
euskara
eus-kealdea
ghettoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat