Portugaleteko taberna batean ezagutu nuen, Ainhitze neskalagunarekin nengoela. Diskak eskaini zizkigun noski, hortan zebilen-eta. Geuk ezetz, baina zeozer hartzeko, gura bazuen. Hizketan hasi ginen. Neu gaztelaniaz, Ainhitze gaztelera eta frantsesa tartekatuta, bera gaztelania eta frantses mordoiloaz. Oraindik ez zela ondo moldatzen, heldu barria zala Senegaletik, eta wolof-a zuela ama-hizkuntza. Zein izen zuen eta Lamin erantzun berak. Xelebrea egin zitzaidan. Lamin Kunta Kinteren anaia zen "Raices" liburuan. Agian horrexek gerturatu ninduen beregana hasieratik.
Edozelan be, haren historiaren pasarteak aletu zizkigun: 35 urte zituela; emaztea eta alaba txikia utziak zituela Senegalen, eta astero deitzen ziela telefonoz; bus gidaria zala han, baina lana handia izan arren soldata eskasa, familia mantentzeko modukoa bez, eta honera egin zuela bizimodu hobearen esperoan.
Maiz ikusten dut Santurtzin Lamin eta lagunak egin gara. Guztietan oparitzen didan irribarreak harritu egiten nau. Zelan daiteke sorterritik ihesi eta halako egoera gordinean dagoen pertsonak irri egitea? Eta hala egiten du berak. Egunero.
Miretsi egiten dut Lamin
2007/07/18 14:44:28.061 GMT+2
lamin
Nork: jo_ta_irri.2007/07/18 14:44:28.061 GMT+2
Etiketak:
eus-kerraldea
etorkinak
lamin
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Skirol.2007/08/28 12:05:46.155 GMT+2
www.eskilarak.blogspot.com
Eskerrik asko hire mezuagatik eta ondo etorri. Egongo gaituk.
Besarkada
Nork: jo_ta_irri.2007/09/08 10:57:29.914 GMT+2
Polita izango da kontakizuna paperaren gainean, baina, egiatan, errealitate gordina ezkutatzen du honek. Izan ere, zuk adierazi bezala, berak gaztelania eta frantses mordoiloaz baino ez zekien egiten. Seguruenik, jakin ere ez zuen jakingo Euskal Herrian dagoela, ez Espainian, ezta Frantzian ere. Baina bi inperio horien hizkuntzaz mintzatzen zaizkigu beti horrelako etorkinak.
Nik euskaraz egiten diet beti etorkinei, baita Espainiatik datozen etorkinei ere; jakin dezatela behingoz hau Euskal Herria dela!
Nork: Etorkinak inperioen alde.2008/03/25 11:21:15.894 GMT+1
Nork: Inigo.2008/09/26 22:58:36.378 GMT+2
www.blogak.com/iniblog