Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/24 16:08:38.094 GMT+1

Komunikaldiak 07

Kaixo, lagunok!

Jarraian, martxoaren 1ean HUHEZIn izango den Tokiko Telebista Digitala Euskaraz jardunaldiari buruzko datu batzuk emango dizkizuet.

Komunikaldi hau, unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko plaza da. Aurten, zehazki komunikazioa ikasten ari diren ikasleentzat zuzenduta daude. Baita ere, hedabideetako eta enpresetako profesionalei edota komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Komunikaldira joateko izena eman behar da otsailaren 26a baino lehenago eta matrikula 25 €koa izango da, hala ere, ikasleak eta langabeak ez dute matrikula ordaindu beharra izango. Izena emateko sarrera@huhezi.edu helbidera ordain agiria eta mezu bat bidali beharko dute.

Hau izango da egun horretako egitaraua:

09:00 Jardunaldien aurkezpena. JOSU ZABALA, MUko errektorea.

09:15 EDURNE BASOA Eusko Jaurlaritzako Komunikazio Gaietako zuzendaria: “Tokiko Telebista Digitala arautzeko Dekretua EAEn. Eredu eta helburuen luze-zabalak”.

10:15 IÑAKI URIA, Hamaika Telebista Hedatzeko taldeko zuzendari nagusia: “Hamaika Telebistaren proiektua”.

11:15-11:45 Kafea.

11:45 IÑAZIO ARREGI, Goiena Komunikazio Zerbitzuetako zuzendari nagusia: “Goiena Taldearen eragin asmoak TTDaren garaian”.

12:45-13:15 Galdera-erantzunak.

13:15 Bazkaria.

15:00-16:30 Bosna minutuko aurkezpena: PATXI BAZTARRIKA, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: “Zertan izango da eragina TTD euskararen normalizazioan?”. LUTXO EGIA, Ibaizabal Telebistako komunikazio arduraduna: “Nola erakarri teleikusleak, euskararekin, Ibaizabal Telebistara?”. JON ALDANONDO, Goierri Telebistako arduraduna: “Nola ziurtatu euskarazko Tokiko telebista baten bideragarritasuna datozen garaietarako?”. BEA NARBAIZA, EHUko irakaslea: “Beste herrialde batzuetako esperientziak (hizkuntzaren ikuspegitik): zer dute alde eta zer kontra”. MAHAI-INGURUA: “Euskararen lekua Tokiko Telebista Digitalaren araudiaren barruan”. Moderatzailea: BEA ZABALONDO, HUHEZIko IK Departamentuko burua.

16:30-17:00 Galdera-erantzunak.

17:00 Jardunaldiaren ondorioak eta amaiera.

Hau izango da guztia eta honen inguruko informazioa jaso nahi baduzu, badakizu eman izena eta etorri HUHEZIra martxoaren 1ean Komunikaldiak 07ra. Animatu!

Nork: amaiatxin.2007/02/24 16:08:38.094 GMT+1
Etiketak: euskaraz komunikaldiak 07 huhezi tokiko komunikabideak telebista hedabideak digitala | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/01/28 19:47:52.943 GMT+1

Luistxo Fernandez HUHEZIn

Orain dela hilabete inguru, Luistxo Fernandez eibartarra izan genuen HUHEZIn. Bera, Aurki eta Sustaturen sortzailea da. Codesyntax izeneko enpresa baten jabe ere bada.

Baina hori gutxi balitz, Tagzania ere sortu du. Gaur egun, garrantzia asko hartzen dabiltza mapak. Baina ez paperezko mapak, horiek dagoeneko zaharkituta gelditu dira. Orain zure etxea non dagoen ere ikusi dezakegu Interneteko mapetan.

Bide ezezagun batetatik joan behar baldin bazara, ez daukazu GPRSa hartu besterik, berak primeran gidatuko baitzaitu zuk joan nahi duzun tokiraino.

Egia esateko, gauzak asko aldatzen ari dira.

Nork: amaiatxin.2007/01/28 19:47:52.943 GMT+1
Etiketak: tagzania luistxo fernandez huhezi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/17 23:21:57.672 GMT+1

Kurrikulumak YouTuben

Lan bila zabiltzala? Ez galdu denbora gehiago. Hartu bideo kamera bat eta grabatu minutu gutxi batzuetan zure gaitasun eta trebetasunak. Gero, igo ezazu grabatutako bideoa Youtubera edo Google Videora eta pazientzia pixka batekin, itxaron ezazu zure bizitzari buelta eman diezaioken telefono deira edo korreora lan eskaintza bat jaso dezakezu eta!

Curriculo 2.0 deritzo fenomeno honi. Kurrikulumak enpresas enpresa bidaltzen ibili beharrean, hor goian aipatutako helbideren batean zure bideo bat jarri dezakezu eta zortea baduzu, enpresaren batetatik deituko dizute elkarrizketa pertsonal bat egiteko.

Sistema berri honek, baditu abantaila batzuk batez ere, enpresa buru edo kontratatzaileentzat. Beraiek ordu erdian 10 bideo ikusi baitezakete. Modu tradizionalean, ordea, bizpahiru egungo lana ekarriko luke horrek.

Baina baditu bere alde txarrak ere. Bideo bat Interneten jartzean, mundu guztiak baitauka aukera grabazio hori ikusteko, eta agian modu barregarrian utzi zaitzakete. Oraindik ere, ez gara konturatzen gure bideo bat edo argazki bat Internetera igotzean, mundu zabalaren bistan jartzen garela. Edonork, munduko edozein tokitatik ikusi gaitzakeela.

Guzti honen oinarrian Web 2.0 dago. Eta teknologiak aurrera egiten duen heinean, horrelako kontu bitxi gehiago aterako dira. Geu ere, horrelako kontuetan eguneratu egin beharko gara, dagoeneko Espainiako enpresa batzuk hasi baitira langileak modu honetan kontratatzen.

 

Nork: amaiatxin.2007/01/17 23:21:57.672 GMT+1
Etiketak: web curriculum youtube 0 2 kurrikuluma | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/17 14:39:46.223 GMT+1

Laura Pausiniren "Yo Canto" bideoklipa

Aupa lagunak!

Oraingoan, Youtuben bideo batzuk ikusten aritu naiz eta nire abeslari gogokoenaren azkenengo singelaren bideoklipa nire blogean jartzea pentsatu dut. Laura Pausiniren Yo canto abestia hain zuzen.

Hor doa! Disfruta ezazue abeslari italiarraren ahotsaz!

Nork: amaiatxin.2007/01/17 14:39:46.223 GMT+1
Etiketak: abeslari singela youtube laura italiarra bideoklipa pausini | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/16 12:31:34.808 GMT+1

Firefox: euskarazko software librea

Orain dela urte bat entzun nuen lehenengo aldiz Firefox izena. Txantxiku Ikastolako informatikako klaseetan, software libre hau erabiltzeko gomendatu ziguten. Ikastolan Firefox erabiltzen hasi ginen. Etxean ere jaitsi nuen sistema hau, baina egia esateko, ez naiz software hau erabiltzen ohitu. Hala ere, ezin dut esan asko saiatu naizenik, beti errezenera jo baitut eta Internet Explorerrekin ohituta negoenez, hau erabiltzen jarraitu izan dut orain arte.

Baina esan beharra daukat, Joxe Aranzabalen blogeko iritziek, nire pentsatzeko modua aldatu dutela. Guztiek bere abantailei buruz hitz egiten digute: software librea dela, euskaraz dela, Xuxen euskarazko zuzentzailea duela, Euskalbar tresnabarra duela, ziurra dela… Konbentzitu naute.

Nire ustez, garrantzitsuena den kontua ondorengoa da: euskaraz dela. Euskaraz nabigatu ahal izateko software bat daukagu, eta gu zerri itxaroten gaude? Uste dut, badela garaia Firefoxen saltseatzen hasteko eta honek eskaintzen dituen aplikazioak erabiltzen hasteko. Ni behintzat hasiko naiz berriro ere bere erabileretara ohitzen.

Eta zuk badakizu, gauza bat nolakoa den, ona edo txarra den jakiteko, lehenengo probatu egin behar eta nik Firefox erabiltzera gonbidatzen zaitut. Proba ezazu eta gero zeuk erabaki zein software erabiliko duzun, baina gogoratu: Firefox euskaraz da!.

Nork: amaiatxin.2007/01/16 12:31:34.808 GMT+1
Etiketak: euskara euskalbar firefox xuxen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/12 14:20:33.486 GMT+1

"Komunikafem" publizitate sexistaren kontrako bloga

Goienkaria irakurtzen nengoela, albiste interesgarri bat aurkitu dut, zera dio: “Komunikafem”: publizitate sexistaren kontra egiten duen bloga.

“Komunikafem” izeneko blogari esker, Internet bidez ere bultzatuko dira bilgune feministak urtero egiten dituen publizitate sexistaren gaineko kanpainak.

Berdintasunaren alde egitearekin batera, edozein herritarrek publizitate sexistaren aurkako ekintzaren bat egitea nahi badu, laguntza eskaintzen dute komunikafem@euskalerria.org helbidera idatziz gero, erreklamazio orriak bidaltzen baitituzte.

Gaur egungo publizitateak emakumeen duintasuna kolpatzen dutela diote: “Publizitateak, historikoki sistema honek inposatu dizkigun rol eta eginkizunen mezuak bidaltzen ditu, eta izan beharko ginatekeen emakume eredu konkretua inposatzen digu: garbiketa produktuak, etxetresna elektrikoak, jakien gaineko iragarkiak…”. Horregatik emakumeen eredu anitz bat bultzatzen dute.

Blogean, egungo emakumeek duten ustezko independentzia faltsuaz ere hitz egiten dute. Bisitatu bloga eta aurrerantzean egingo dituzten ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.  

Nork: amaiatxin.2007/01/12 14:20:33.486 GMT+1
Etiketak: publizitate bloga komunikafem sexista | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/11 16:16:26.970 GMT+1

Etxean aspertuta

Kaixo guztioi!

Aspertura nago. Etxean aspertuta. Astelehenean juizioko lau haginak kendu zizkidaten eta lau egun pasa ondoren, oraindik aurpegia haundi-haundi egina daukat. Beldurra ematen dit ispiluan nire aurpegi gizarajoa begiratzea. Baina tira, egunak aurrera doaz eta poliki-poliki badoa bere betiko itxura hartzen.

Dagoeneko etxetik irteteko gogo biziz nago. Haize freskoa hartzera kalera joateko irrikitan. Pentsa, klasera joateko ere gogoa daukat…

Pixka bat entretenitzeko, nire blogean zerbait idaztea bururatu zait. Atzo nire gelakideen blogetan saltseatzen ibili nintzen eta odeo-rekin ibili zirela ohartu nintzen. Nik oraindik ez dakit nola jarri dezakedan grabazio bat blogean, baina seguru nago klasera bueltatzen naizenean, Joxe irakasleak, edo nire gelakideak, lagunduko didatela galdu ditudan kontzeptu horiei buruzko informazioa jasotzen eta nire bloga eguneratzen.

Ondo segi!

Nork: amaiatxin.2007/01/11 16:16:26.970 GMT+1
Etiketak: aspertuta gelakideak | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

2006/12/15 11:32:14.839 GMT+1

Interneteko errege-erregiña berriak

Interneten, azken urteotan aldaketa izugarriak egon dira. Lehen, erabiltzaileak bertako informazioa jaso besterik ez zuten egiten. Orain, aldiz, beraiek dira produktuak egin, kontrolatu eta hedatzen dutenak.

Youtube, Flicker, MySpace, Blogger edo Del.icio.us dira Web 2.0ko fenomenoaren ezaugarri nagusiak. Beraien sortzaileak ezustekoan hasi ziren programa horiek egiten eta erabiltzen, eta publizitatean dolar bakar bat ere inbertitu gabe, sekulako dirutza lortu dute ondoren izan duten arrakastarengatik. Programa horiek ez dira ospetsu bihurtu ahoz aho jendeak esan duenagatik, blogez blog jendeak eman dituen iritziengatik baizik.

Aditu eta analisten ustetan, Web 2.0 fenomenoa, Interneteko iraultza berria izango da. Eta nik ere hori uste dut, egun, Internet Kultura berri bat dela pentsatzen baitut.

Jarraian, benetan harrigarriak egin zaizkidan datu batzuk aipatuko ditut: gaur egun, Interneteko erabiltzaileak, 100 milioi bideo igo dituzte Youtubera eta 150 milioi argazki Flickrera. Wikipedia entziklopedian 1,5 milioi artikuluetan hartu dute parte  eta 13 milioi pertsonen dudak argitu dute Yahoo! Answersen. Benetan harrigarriak.

Jendea fenomeno berri hauekin nahiko gustura dagoela esango nuke arrakasta izugarria lortzen ari baitira eta geroz eta jende gehiagok erabiltzen ditu programa horiek. Ongi iruditzen zait jendeak bere iritziak, bideoak eta argazkiak beste batzuekin trukatu nahi izatea, horretarako egokia iruditzen zait bide hau.

Hori bai, ezin jakin hemendik beste hamar urtetara zenbat berrikuntza aurkituko ditugun Interneten!

Nork: amaiatxin.2006/12/15 11:32:14.839 GMT+1
Etiketak: blog youtube wikipedia web2 0 internet flickr | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/12/13 15:24:23.099 GMT+1

Nire etxea

Hementxe bizi naiz ni, Oñatin!


Tagzania: amaiatxin

Nork: amaiatxin.2006/12/13 15:24:23.099 GMT+1
Etiketak: oñati etxea | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/11/28 14:40:05.044 GMT+1

Bake Spamak

2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzi zuen artikulu batetaz mintzatuko naiz jarraian.

Aritz konturatu gabe, norbaitek bere izena Bake elkarte batean eman zuen eta Aritzi bere posta elektronikora masiboki iristen zitzaizkion Bakearen elkarteko mezuak.

Berak ez daki nondik nora lortu duten elkarte horretakoak beraren datuak, baina, mezu horiek iristen zaizkio eta guztiz harrituta gelditu zen.

Geroz eta gehiago dira horrelako mezuak, eta mezu horien bitartez informazioa bidaltzeaz aparte, horiek bidaltzen dituztenen helburuak beste batzuk direla esango nuke nik.

Gaur egun, korreo asko zaborra da eta gu konturatu ere ez gara egiten horiek zabaltzean beste batzuei gure datuak ematen ari garela.

Gero kexatu egiten gara Interneten birus asko daudela esaten, baina, geu gara gauzak erraztu behar ez ditugun lehenak.

Nork: amaiatxin.2006/11/28 14:40:05.044 GMT+1
Etiketak: korreo bake elektroniko birus spam | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)