Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/09 18:41:22.759 GMT+2

9. Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo Mostra Txapan

Azken asteburuan Bergaran Taun Taun taldeak antolatutako Txotxongilo Mostra ikusteko aukera izan dugu, bederatzigarrena, eta aurrekoetan bezala Txapa bertan egon da ikusleen, antzezleen, antolatzaileen eta beste hainbaten iritziak jasotzen. Guzti hau bildu eta hiru irratsaio berezi egin ditugu Mostraren inguruan, ostegunetik aurrera eta iganderarte entzuteko aukera edukiko duzuena arratsaldeko ordubietan, lauretan eta seiretan 97.25FMan eta internetez. Bestalde, Anita Maravillas-en Los Sueños de Leonor izeneko lana zuzenean emititzeko aukera ere izan genuen eta norbaitek galdu bazuen, egun hauetan ere errepikatuko dugu. Besterik gabe, eskerrik asko irratsaio hauek egiten lagundu diguten guztiei eta Taun Taun-i horrelako Mostra bat herrian egiteagatik. Bi urte barru berriz ere ikusiko gara kaleetan zehar!!

Nork: txapairratia.2008/10/09 18:41:22.759 GMT+2
Etiketak: mostra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/05 16:20:48.692 GMT+2

Interneteko emisioa berriz ere martxan!!

Azken sei hilabetetan ixilik eduki izan dugu interneteko emisioa, kartzelako izpirituak ordenagailu barneko japonesitoaren jabe egin eta hainbat arazo izan ditugu makinekin. Kalean ere entzun izan dugu interneteko emisioa faltan botatzen zituzten ahotsak, nahiz eta hasiera batean oihartzun handiegirik ez eduki. Guzti hau kontutan izanda, kurtso berrirako izpirituak uxatu eta japonesitoa berriz ere lanean jarri dugu merezitako opor hauen ostean, hau da, interneteko emisioa berriz ere martxan dago!! Zaudeten tokian internetera konexio bat baldin baduzue, Txapa Irratia zuekin egongo da. Argibide gehiago, irratiko webgunean aurkituko duzue, "entzun irratia" esaten duen tokian, edo bestela, hemen.
Aro digitalean Bergarako ahotsak munduan ere bere lekua badutelako.

Nork: txapairratia.2008/09/05 16:20:48.692 GMT+2
Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/24 19:04:23.982 GMT+2

txaparrada

 

 

 

24 urte daramatza Txapa irratiak bergararrei txapada ematen, urte guzti hauetan gora-behera ugari, momentu indartsuak baita ahulak ere, asanblada jendetsuak eta bi pertsonez osatuak ere egon dira. Gaur egun teknologia berrien laguntzaz eta irratikideon ilusio eta gogoekin kalitatezko Irrati libre bat daukagu! entzun bestela duda egiten duzuenok!

 

Urte guzti hauetan mikro aurrean jarri den pertsona orok jarri du kasete bat, diska bat, cd bat edo azken aldian zuzenean ordenagailutik  musika pistaren bat. Txapako mikroetatik pasa garen guztiok mugitu dugu burua,  gorputza,  jarri dugun abestiaren letra abestuaz, irratiak eskaintzen digun intimitate magiko horrekin; bakarrik zaude baina besteekin, entzuleekin batera flipatzen duzu...

                                             

Txapako irratsaioetan oso musika ezberdina entzun izan da, beti ere irratsaioaren arduradunek aukeratzen dutena. Dena den Bergarako irrati moduan, bergarako musika taldeekin konpromiso bat daukagula sentitzen dugu, bergarako musika aireratu nahi dugu, ehundaka gaztek beraien entsaiu lokaletan egiten dutena, maketetan kaleratzen dutena, proiektu ezberdinetan sortu dutena… Honegatik antolatu dugu txaparrada musikal hau, bergarako egungo musika sorkuntza batu eta kaleratzeko, herriko irratian herriko musikak islada izateko, busti gaitezen txaparrada fresko honekin musikaz blai egin arte!

            

Txapa irratia 2008

Zure abestia jarri nahi? Etorri eta egin irratsaioa!

 

                             

 TXAPARRADA MUSIKALA

 

 TXAPA IRRATIAK herriko musika talde eta bakarlariekin KD bat ateratzeko proiektua jarri dau martxan. Hasiera baten, gaztetxean
momenturarte grabatutako kontzertuak aprobetxatzia zan asmua, baina talde danak ez zeudenez gehienak batzeko asmoarekin.

Uztailak 4 eta 5ean kontzertu maratoi bat egitea erabaki dogu,Bergarako musika talde zein bakarlariekin Bergarako gaztetxian,egun
hoietako zuzenekoak ahal dan onduen grabatu eta  talde bakoitzaren kantu bat izango zeban kd bat ateratzia da asmua. Talde bakoitzak aukeratuko dau berak nahi daben kantua. Kontzertuak 20 minutukoak izango dira. KDa liburuxka/fanzine batekin osatuko dou, talde bakoitzan informaziño, kantuen hitzak, argazkixak e.a-ekin. 

                                    

Kontzertuko sarrera dohainik izango da,baina proiektua aurrera eramateko eta txapa irratiarentzat 3 Euro-ko bono laguntzak egongo dira eskuragai gaztetxian bertan.Kontzertua FM 97.25ean zuzenean emango da.

Nork: txapairratia.2008/06/24 19:04:23.982 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2008/05/18 17:48:59.090 GMT+2

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK

Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean Maiatzak 23 Ostirala gabeko 22:30etatik aurrera BORROKAN,THE PANIKS eta MARA taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian.  

                                

                                    

Ekainak 7 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera,HOTEL eta WILLIS DRUMMOND Taldeak kontzertua eskainiko dute Bergarako gaztetxian.

                            

2 kontzertuak zuzenian entzuteko aukera egongo da FM ko 97.25ean.


Nork: txapairratia.2008/05/18 17:48:59.090 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/09 19:36:35.176 GMT+2

interneteko emisioari buruz, berriz ere

Aurretik izan genituen arazo teknikoak konpontzeko ezintasunaren aurrean, eta arazo berriak sortu zaizkigulako, momentuz interneteko emisioa eten egingo da. Hauek konpondu bezain laster ekingo diogu berriz ere interneteko emisioari, bitartean, betiko frekuentzian entzun gaitzakezu, FM-ko 97.25-ean hain zuzen. Barkatu eragozpenak.

Nork: txapairratia.2008/04/09 19:36:35.176 GMT+2
Etiketak: emisioa internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/07 19:04:47.483 GMT+1

INTERNETEKO EMISIOAREN EGOERA

Txapa Irratia internetez entzuteko ohitura hartu baduzue, konturatuko zinaten azken aldian emisioa ez dela behar bezala egiten. Ordenagailuarekin dauden arazo teknikoak direla eta emisioa jausi egiten da, beraz, hau konpondu arte (ahal bezain laster, noski) modu intermitentean emititzen egongo gara. Entzutea nahi izanez gero eta ez bada konektatzen, izan pazientzia eta beste batean saiatu.

Nork: txapairratia.2008/03/07 19:04:47.483 GMT+1
Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/28 18:54:50.310 GMT+1

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:OTSAILAK 16:CAPTAIN NEMO ETA FUNTASTIC PLANET

Urtean zehar antolatzen dittugun kontzertuen barnean, Otsailak 16 Larunbata 23:00etatik aurrera Bergarako gaztetxian CAPTAIN NEMO ETA FUNTASTIC PLANET taldeen kontzertua izango dou.

Gorputza eta mamia dute Captain Nemoren abesti berriek. Ez bilatu lehen diskoko abiadura, ezta zuzentasuna ere. Bai ordea, punk errabiaduna eta gitarzalea. 1280 Euskal Hiria izenburupean bildu dituzte kantuok. Nautilus berriz itsasoratu da eta gidari berriak ditu gainera. Aurrerantzean, Xabi Señor No sartuko da bigarren gitarra jole bezala. 

Funtastic planet ,berriz,Tolosaldeko talde gaztea da.Patxi Azpiroz (kitarra),Txomin Azpiroz (baxua),Iñaki Larrea (bateria)etaIker Pinillos (ahotsa) osatzen dute taldea eta beraiek ekoiztutako lehen lana aurkeztera datoz.

kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/  webgunean.

Nork: txapairratia.2008/01/28 18:54:50.310 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/07 19:40:02.379 GMT+1

Itzali Telebistaren bloga martxan!!

Ordubeteko irratsaioa nahikoa ez zela iruditzen zitzaidan eta Itzali Telebistako blog propioa sortzea erabaki nuen. Irratian esaten denaren osagarri bezala jaio da blog hau, irakurtzen diren testuak eta programa osoak eskuratzeko bide bat bezala. Baina kontuz! Bide hau ez da zentzu bakarrekoa. Egindako programei buruz zerbait esatea nahi baduzue, bertan jarri ditzazkezue zuen iritziak, ideiak, epaiak edo testuek burura ekartzen dizueten edozer gauza.
"Nik badut pertsonaia horri zerbait esateko baina ez dakit nola!!" Ba orain http://www.blogak.com/itzalitelebista webgunean izango duzu niri zerbait esateko bidea. Ez ezazu aukera hori galdu!!

Nork: txapairratia.2007/12/07 19:40:02.379 GMT+1
Etiketak: telebista itzali | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/24 11:26:31.824 GMT+1

TXAPA KONTZERTUAK:ABENDUAK 15:SEXTY SEXERS ETA ON BENITO

Abenduak 15 larunbatean 23:00etan Beratik datozten SEXTY SEXERS eta ON BENITO Bergarako gaztetxian.

2001eko ondarrean sortu zen musika taldea Beran, Nafarroan. Gazte gaztetatik hasi ziren Ameba izenpean euren burua ezagutaraziz. Maketa bat argitaratu zuten 2004ean eta hainbat bildumatan parte hartu ondoren, lehen disko luzea kaleratu zuten 2006ko otsailean. Andoaingo Garate estudioan grabatua Martxel eta Kaki Arkarazorekin batera, bertan punk-rock indartsua rock pisutsuarekin nahasten da. Kantu propioak eta bideoklip dotorea. "Urkamendi blues" bigarren lan luzean aldiz, punk rockaren aztarnak desagertu egin dira, hard-rock sendoa erakutsiz.

                            

BENITA, ez zen gizon bakarreko emakumea. Horregatik, bere semeek lotura bat izan zezaten, denei, BENITO izena jarri zien. Benitak musika aunitz matte zuen, eta semeekin ordu luzeak ematen zituen irratiaren ondoan. Istorio kontalari ederra ere bazen eta, 30. hamarkadako bluesmen zaharren istoriak kontatzen zizkien semeei, musikaren hazia ereinez. Musikazale amorratuak bilakatu ziren hauek, 50. hamarkadako rock ´n rolla matte zuten batez ere. Amaren irakaspenei esker, han hemenka dabiltza musika jo eta joz gaur egun.

 kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez ere http://www.txapairratia.org/ webgunean.

Nork: txapairratia.2007/11/24 11:26:31.824 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/14 12:30:48.358 GMT+1

AHT-REN AURKAKO ASTEBURUA DELA ETA IRRATSAIO BEREZIA TXAPAN

Bergarako AHT-ren aurkako taldeak Azaroak 22,23 eta 24an antolatu duen AHT-an aurkako asteburua dela eta irratsaio berezia egingo dugu Azaroak 21 Asteazkena gaueko 22:00etan.AHT-an proiektua nola dauan azalduko digute eta noski asteburuko ekintzen berri ere bai.

AHT-AN AURKAKO ASTEBURUA BERGARAN

Egitaraua:                 

Azaroak 21 Asteazkena 22:00etan irratsaio berezia TXAPA irratian FM 97.25ean.

Azaroak 23 Ostirala 17.00etan Urbinako ekintzen panel informatiboa San martin plazan. 19.30etan bilera irekia Gaztetxian.

Azaroak 24 Larunbata 9:30etan gaztetxetik abiatuta mendi martxa Angiozarrera.Bertan AHT-ak egingo duen kalteen azalpenekin.14:30etan Bazkari begeta gaztetxian Kurkubita kolektiboaren eskutik.Ondoren Kafe tertulia,gaia:A.H.T proiektua.

Azaroak 25 Igandea 18:30etan antzekia gaztetxian TRINOMIO KAOTIKO antzezlana Terror antzerki taldearen eskutik eta KLOWNSTROFOBIAS antzezlana Koloklown taldearen eskutik.

 

 

Nork: txapairratia.2007/11/14 12:30:48.358 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)