Ordubeteko irratsaioa nahikoa ez zela iruditzen zitzaidan eta Itzali Telebistako blog propioa sortzea erabaki nuen. Irratian esaten denaren osagarri bezala jaio da blog hau, irakurtzen diren testuak eta programa osoak eskuratzeko bide bat bezala. Baina kontuz! Bide hau ez da zentzu bakarrekoa. Egindako programei buruz zerbait esatea nahi baduzue, bertan jarri ditzazkezue zuen iritziak, ideiak, epaiak edo testuek burura ekartzen dizueten edozer gauza.
"Nik badut pertsonaia horri zerbait esateko baina ez dakit nola!!" Ba orain http://www.blogak.com/itzalitelebista webgunean izango duzu niri zerbait esateko bidea. Ez ezazu aukera hori galdu!!
2007/12/07 19:40:02.379 GMT+1
Itzali Telebistaren bloga martxan!!
Nork: txapairratia.2007/12/07 19:40:02.379 GMT+1
Etiketak:
telebista
itzali
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat