Lobo Electrico talde Tolosarrak aurrera damara etenik gabe "Artefactos Magicos" diskoa aurkezteko kontzertu bira. Irailean diskoa argitaratu zutenetik ugariak izan dira eskaini dituzten esperma beltzeko gauak, non rockaren magia eta gauaren konplizitatea bat egiten duten amairarik gabeko liturgietan.

Honakoan, Nuevo Catecismo
Catolico (argazkian) taldea izango dute taulan lagun. Donostiako taldea
Euskal Herrian egin den punkrock musikaren adierazle nagusitako bat
dugu. Bidean, diskografia luze bezain oparoa utzi dute, ehunka
kontzertu eskaini dituztelarik urte hauetan guztietan. 1992. urtean
sortu zirenetik etengabeko aldaketak izan dituzte formazioan, baina
taldea beti mantendu izan da bizirik. Kasik urtebeteko geldialdia egin
ondoren berriz ere taula gainean dira NCC. Zorionekoak gu!
Info Zabalagoa:
http://www.myspace.com/loboelectrico
http://www.myspace.com/nuevocatecismocatolico
Kontzertu hau zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-ko 97.20ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.
(Iturria: musikazuzenean.com)

Idatzi artikulu bat