HOT DOGS taldea Urretxutik datoz beraien zuzeneko azken lana aurkeztera.Zuzeneko bortitza duen taldea izanik ,ezin izango dezute aukera hau galdu.

ADI HOLDEN rock taldea 2007an sortu zen Bergaran. Bizitza laburra izan arren, taldearen partaideek musikan esperientzia zabala dute. Alex, Txarli eta Ruben Cool Panicen ibiliak dira.Txarli Gospel Killers hardkore taldean ere aritu da, eta Arturo denbora luzez jardun da gitarra jotzen hainbat taldetan.
Gure eraginak desberdinak dira: rock klasikoa, punka, hardkorea eta postrocka musika estiloak oso gustukoak ditugu. Zenbait talde eta kantari aipatzeagatik, hurrengoak hartu ditzakegu eredutzat: Neil Young, Screaming Trees, Sonic Youth, Cancer Moon, Mikel Laboa eta abar.

2008ko Danbaka Maketa
lehiaketan “Debagoienako talde onena” saria eskuratu zuten. Laster, Gaztelupeko
Hotsak zigiluaren eskutik, kalean izango da beraien lehen disko luzea.
Kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.

Idatzi artikulu bat