
Iparraldeko Willis Drummond talde indartsuak "Istanteak" izeneko
hirugarren diskoa aurkeztuko du . "Anthology", taldearen izen bera
daraman bigarren diskoa eta "Zuzenekoak" kaleratu ostean, Bidehuts
plataformaren bitartez lan berria kalean da dagoeneko.
Beste inork ez bezala, post-hardcorea eta hard-rocka (!!) nahasten dituzte.Askok esan dute Euskal Herriko zuzeneko indartsuena eta irmoena dutela; eta ez
da gutxiagorako. Entzun, ikusi eta K.O. eginda geldituko zara!
SUMISIÓN CITY BLUES
(Gasteiz, EH) MinkDeville eta Cicatriz-en arteko ezinezko nahasketa. Tradizio fineneko
ortodoxia eta gitarreo eleganteak azidoa bailiran begietatik sartzen. Lokatz
eta zikinkerizko hitzak ahots mingarriz gure bizkarrak behin ta berriz gaztigatuz.
Countrya batzutan, blues zikina besteetan erritmo dantzagarri batzuetaraino
zukutuaz, baina beti dotore, beti zikin. Estreineko lanaren ataritan lehen
aldiz Bergaran Gasteiztik datorren banda.
Esana nahikoa ez balitz, jakin dezazula taldea Obligaciones-tar Pelak eta
Antik, LosPadrinos-tar Davidek, SextySexers-tar Josebak eta KikePenike bajistak
osatzen dutela.

Idatzi artikulu bat