Hiru urte pasatu dira Udal Hauteskundeak burutu ziren 2003ko maiatzatik. Garai hartan derio aurrera plataforma abertzale eta ezkertzalea aurkeztu zen hauteskundeetara, behar ziren arau guztiak betez.
Plataforma abertzale eta ezkertzalea ilegalizatua izan zen.
Gaur egun, egoera politikoa asko aldatu da eta itxaropenerako garaiak omen dira. Gatazkaren konponbidea hurbil egon omen daiteke. Baina Derioko Ezker Abertzalearentzat egoera berdintsua da. Eskubide zibil eta politikorik gabe, eta Udaletxetik kanpo.
Ilegalizazioen ardura zuzena dute PSOEk eta PPk. Biek bultzatu zuten antidemokratikoa den Alderdien Legea, eta gaur egun PSOErena da Legea bertan behera uzteko ardura. Hori da PSOEren zereginetako bat prozesu demokratikoa aurrera jarraituko badu, ezker abertzalearen legeztatzea. Bestela ez da prozesurik egongo.
Baina badago beste mota batetako ardura politiko bat, Derioko PNVrena. Derioko PNVrena ez da ilegalizazioaren ardura, inondik inora ere. Baina ezker abertzalea 25 urte Udalean lanean egon eta gero, Udaleko kudeatzaileen eginbeharra da ezker abertzalearen partehartzea normalizatzeko urratsak ematea. Derioko biztanle guztien eskubideak bermatuak izan daitezen arduradun zuzenak dira. Derioztar ezkertzale eta abertzaleok ez gara inportanteak PNVrentzat?
Baina zeri egin diote uko Derioko PNVko alkateak eta zinegotziek? Zeintzuk izan dira gure eskaerak eta zer uste dugu PNVk egin dezakela? Horrelako eskaera “onartezinak”: pleno eta komisioetako konbokatoriak eta aktak bidaltzea, plenoan mozioak aurkeztea, Udaleko ekitaldi publikoetara gonbidatzea (jaietako ekitaldiak, banderaren inagurazioa,...),... Ikusten denez, ez dira hain eskaera gogorrak, baina Derioko PNV uko egiten dio Ezker Abertzalearen parte hartzea normalizatzeari.
Hiru urteetan Derioko Udala ez da izan Derioko herriaren nahiaren emaitza. Gatazka politikoa gainditze bidean jar daitekeenean, horrela jarraituko du izaten?
Erantzunak
Kaixo peña:
Ikusi duzue izaronews.com PNVren inguruko orrian zer esaten dute gure alkate eta Badaiari buruz? begiratu dicen que dicen artikuluaren bbukaera. Benetan asmatu dute Badaiaren deskripzioarekin.
Nork: bilbotar bat.2006/06/02 13:02:57.688 GMT+2
Nork: bilbotar bat.2006/06/05 17:37:30.963 GMT+2