Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/23

San Isidroak igaro dira

Herriko jaiak igarota, ondo legoke hauen balorazio arin bat egitea gutxienez. Ekintza eta ikuskizun puntualen balorazioetan sartu gabe, aberasgarriagoa deritzogu jaien eredu eta antolakuntzan sakontzea.

Hasteko, San Isidro jaiak, kultur eta kirol ekintza desberdinez osaturiko asteburu bat da. Dirutza handia inbertitzen da punta puntako kontzertuak ekartzen, pelota partidua Etbk zuzenean eman dezan ordaintzen, su artifizialetan... Horrela derioztarrok ikuslearen papela betetzen dugu, jaietan subjetu pasibo moduan parte hartuz, honek duen arriskuarekin: inguruetako herrietan beste eskaintza hobeagoa badago, bertara alde egiten dugu.

Jaien gestioaren ardura osoa udaletxeak du. Honek herriko kultur eta kirol elkarteak aurrekontu eta ordutegi bat betetzera animatzen ditu, alde batetik aniztasuna ziurtatuz eta bestetik gestioen azken hitza beretzat mantenduz.

Baina udaletxeak jaiekiko duen jarrera lotsagarria bada ere, herritarren gehiengoak (beti daude salbuespen pozgarriak) dugun interes eta ardura falta are salagarriagoa da. Zinegotzi, teknikari eta diru-truk dabiltzan langileen eskuetan usten ditugu jaiak, herriarekiko dugun ardura ahaztuz eta egiten den apurra kritikatuz.

Beste aspektu askotan lotsagarriak badira ere, San Migeletako jaiak (antolakuntza bereziki) guztiz auzotarrak eta partehartzaileak izaten dira, jai batzordearen bitartez burutzen baidituzte festak.

Baina, Derioko udala prest dago san isidroak jai batzorde herritar baten eskuetan jartzera? herritarrok prest gaude ardura hori hartzera? ezkertiar eta abertzaleok herriko errealitatea eta aniztasuna (edo aniztasun falta!) errespetatzera?

Nork: txapela.2006/05/23
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta beste galdera hau zer iruditzen? Derioko biztanle gehienek jai espainolak, brasilgo karnabalak, vedettak eta Udalak antolatzea nahi badute, zer?

Nork: pa.2006/05/24 12:41:38.273 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.