Aupa, luze daramagu Txapela Telebistan ezer berririk kaleratu gabe, hauteskunde astea gogorra egin zitzaigun, ta nabaritu genuen oraindik kide gutxi garela, hau da lanak gainditu gintuela. Horregatik ikusi dugu garaia dela Txapela Telebistak aurrerapausu bat emateko. Horretarako zuen laguntza behar dugu, izan ere herritik sortutako ta herriak berak eginiko telebista izatea dugu xedea. Orainarte lagun talde batek osatu dugu Txapela Telebista, ta bideoren bat prestatu degu, baina bada garaia Euskal Herrian zehar kideak batzeko. Horregatikan guztion artean Txapela Telebista aurrera eramatea proposatzen dizuegu. Euskal Herri osoan zehar sakabanatutako sare bat izatea lortzen badegu gure herriko leku guztietara hel gaitezke. Hori izan baita orainarte faltan somatu deguna, bakarrikan gure eremuko gertatutakoetara heltzen garela, ta berri askok eta askok ihes egiten digutela. Laburbilduz, bi gauza proposatzen dizkizuegu, lehenik eta behin Txapela Telebistan parte hartzea, bai maila pertsonalean bai erakunde gisa (nahi dezutena), ta bigarrenik ezagutzera ematea proiektu txiki hau, guztion artean lan tresna boteretsu bilakatuz. Baditugu ikuspuntu aske batetik informatzen gaituzten irrati ta egunkariak, baina ez da existitzen momentuz telebistarik (behintzat Euskal Herri mailan, guk dakigula).
Bukatzeko, zerbait argi utzi nahiko genuke. Proiektu hau guztiz librea izan nahi du, ta kideek proposatutako edozein aldaketa egin daiteke, ta nahiz eta proiektua orain gaudenok sortu, gure nahia herriak sortutako telebista izatea da, beraz ez daude mailarik, ez dago zuzendaritzarik, danon artean erabakiko ditugu erabaki beharrekoak. Milesker txapa guztia irakurtzeagatik ta proiektuan parte hartu nahi baldin badezute bidali mezu bat hurrengo helbidera: txapelatelebista@euskalerria.org
Ohituta gaude, baina noizbehinka ondo dator gogora ekartzea Euskal Herrian giza eskubideak ez direla errespetatzen, salbuespen egoera batean bizi garela. Eta hori onartzen ez duenak gezurretan dabil. Oso garrantzitsua da hitzak neurtzea, baina Patxik (PPSOE) satsa besterik ez zigun saldu nahi. Milesker eskaintzagatik, baina gorde ezazu guztia, Euskal Herriak ez du holakorik nahi, ez du holakorik behar. Noizbehinka etxea garbitu behar da.
Orain dela 65 urte bukatu zan Stalingradeko bataila. Urte asko, baina sarraski hartan defendatu, ta garaile atera ziren ideiak atzo bezain tinko jarraitzen dute gaur mundu osoan. Askok diote Komunismoa bukatua dagoela. Gezur galanta, onartu daitekeen bakarra da Komunismoa lo egon dela azkenaldi honetan (Kuban ta Koreako Herri Errepublika Demokratikoan izan ezik noski). Baina halere badator berriz, 1917an zuen indar berberakin. Ez da aurten "esnatuko", litekeena da hurrengo urtean ere gutxi batzuk nabaritzea, baina pixkanaka pixkanaka, badator. Egun munduan bizi den egoera gero ta kaskarragoa izanik, itxarotea bakarrik degu. Izan ere asko gara munduan iraultza gorriaren beharra ikusten dugunok, baina herri osoa konturatu ezean, zaila izango dugu irabazteko. Zorionez hori gutxi barru gertatuko da, ta gertatzen denean, izua nabarituko du urteetan zehar herriaz barre egin duen orok.
Egin apostu, hauteskunde hauetan egin daitekeen bakarra delako. Irabazlea aurrez erabakita dago, ta bata edo bestea izanda, euskal herritarrok gutxi nabarituko degu, torturak jarraituko direlako, errepresioa, ilegalizazioak, atxiloketak... ez direlako geldituko. Orain dela hainbat urte (errestaurazioan) erabili zuten sistemarekin dabiltza oraindik. Bada garaia herriak gauzak argi uzteko, ta politikan oztopoak aurkitzen badira, beste bide batetik jo beharko da, baina egoerak ezin du horrela jarraitu, "Aski da!" esateko ordua da. Nahikoa aberastu dira euren joko zikinarekin, ta norbaitek edo erakunderen batek gelditzen ez baditu, herritarrok egin beharko degu hainbeste denbora itxaron dugun behin betiko iraultza.
Hori da askok eta askok galdetzen diotena euren buruari. Fidelek dio ez dela ikusten kapaz jarraitzeko. Kuban estatuburu berria aukeratzen den bitartean egoera arriskutsua da, betiko potentzia kapitalistek saiatuko direlako euren muturrak Kuban sartzen. Zaila izango da Fidel bezalako beste agintari bat aurkitzea. Dena den, Txapela Telebistatik gauza bakarra dugu esateko: Eskerrik asko Fidel!!
Txapela Telebistaren helburua egunen batean benetako telebista batean bihurtzea da, Euskal Herri osorako trasmititzea ta kapitalismoaren manipulaziotik at berriak ezkerreko ikuspuntu batetik zabaltzea. Momentuz, ez dakigu nola lortzen den emititzeko lizentzia, ez dugu langilerik, ez dirurik, ezta tresneriarik, beraz youtuben bideoak jartzeraekin konformatu beharko! Baina egunen batean lortuko degu, ta telebatzoki, telebilbo, ta beste hainbeste satsaren alternatiba izango gare! Gora Euskal Herria aske ta Komunista!