Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/25

Egin apostu jaunandreok

Egin apostu, hauteskunde hauetan egin daitekeen bakarra delako. Irabazlea aurrez erabakita dago, ta bata edo bestea izanda, euskal herritarrok gutxi nabarituko degu, torturak jarraituko direlako, errepresioa, ilegalizazioak, atxiloketak... ez direlako geldituko. Orain dela hainbat urte (errestaurazioan) erabili zuten sistemarekin dabiltza oraindik. Bada garaia herriak gauzak argi uzteko, ta politikan oztopoak aurkitzen badira, beste bide batetik jo beharko da, baina egoerak ezin du horrela jarraitu, "Aski da!" esateko ordua da. Nahikoa aberastu dira euren joko zikinarekin, ta norbaitek edo erakunderen batek gelditzen ez baditu, herritarrok egin beharko degu hainbeste denbora itxaron dugun behin betiko iraultza.

Esaten dena gutxitan da izaten dena:

 

Nork: TxapelaTelebista.2008/02/25
Etiketak: canovas hauteskundeak sagasta iruzurra | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai arrazoi osoa daukazue, salbuespen egoerari STOP esan beharko diogu gaur ez bada bihar. Bitartean iraultzaren egunaren zain behin ta berriro aurkituko gaituzte beraien aurrean.

Nork: Mitxel Elorza.2008/02/26 20:18:47.754 GMT+1

Hauteskundeen joko zikina aspaldi ez dala onartzen Euskal Herrian, baditugu hamaika baliabide parlamentarioak ez direnak borrokan ibiltzeko. Kalaken garraxiekin eraikiko dogu, lotu borrokare!!

Martxoaren 9an abstentsiƱoa!!!

Nork: Sinegotzi.2008/02/26 20:26:25.965 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.