Txiki haundiak ala handi txikiak?

Honena argi dago!
LAZKAO TXIKI-ri (Andoni Egañak kantatua)

HAINBAT HERRITAN UME TXIKI BAT

HURBILTZEN ZITZAIZUNEAN

BERE NEURRIAN JARTZEN ZENEKIN

ERA MAITAKOR XUMEAN

TXIKI IZENEZ, TXIKI GORPUTZEZ

HAUNDIA MAITASUNEAN

TA HAUNDIAGO BILAKATUKO

ZARA ETORKIZUNEAN

ZURE TXIKITASUNEAN.

NAHIZ TA BARRUAN TRISTURA GORDE

AURPEGIA IRRIFARTSU

HERRIRIK HERRI IBILI ZINAN

GEHIENEAN UMORETSU

GOIBEL ZEUDENAK ALAITUTZEKO

BAZENDUAN HAINBAT MEZU

TXISTE KONTATZEN PAREGABEA

TA BERTSOTAN BERRIZ MAISU

TXIKI HAUNDIA ZINAN ZU.

Debate eterno. Las concepciones para entender el mundo.
Párrafo extraído de la obra La invasión divina de Philip K. Dick.

Es imposible que James Joyce pudiera mencionar las 'cintas habladas' en sus escritos , pensó Asher. Algún día conseguiré que publiquen mi artículo; voy a demostrar que El despertar de Finnegan es todo un conjunto de formación basado en la memoria de unos sistemas de ordenadores que o existieron hasta un siglo después de la época de Joyce; que Joyce estaba conectado a una conciencia cósmica de la cual sacó la inspiración para escribir toda su obra. Seré famoso para siempre.

¿COMO ARGUMENTAR A FAVOR DE ELLO?¿Y EN CONTRA?

KAOSU
Eguraldi goibela dabil hor kanpoan, kalez kale, oitik behera. Nik horelako egunetan atsegin dut leihotik begira egotea. Ikusi nola jendearen ibilera arina denbora laburtzen saitzen den. Batzuk aterkina daramate, beste batzuk txapelaz estaltzen dute burua, baina ez gorputza. Badira batzuk, dirudienez guxiengo bat, zeintzuk gozatzen baituten blai eginda bukatzearekin. Euriari, eguraldiari, naturari aurre egin nahian edo, agian, haren lagun izatea bilatuz. Hori nola den, hasiera batean, ezin da jakin.

Usorik ez da ikusten, ez hemen, ez han. Non ote dira? Zeruan, ez oso urruti, hodeiak daude, ilun eta sendo, sendo eta ilun. Nork ez du inoiz amets egin horien gainetik hegan egitearekin?

'Usoek ez dute ametsik, gorenena lortu baitute; zeru ilun eta sendo horren gaineko zeru urdin argian hegan egitea. Aske, libre. Askeak, libreak'. Beharbada, hori esango luke umeak, Sarionandiaren poesiaren ume itsuak, mugaz bestaldekoei galdetutakoa. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Usoak hemen daude oraindik, eraikin zaharraren paretan egindako pintadaren aurretik ttipi-ttapa, teilatuko irtenuneen azpitik, bertan lurra oraindik ez da busti eta.

Eta ni hemen nago, leihotik begira.

Denboraren arerioak.
Gizona, egunero bezela bere etxe azpian duen parkean zehar paseotxoan dabil. Udazkena da eta, lehen hartxintxar bidea zena, orain hosto galkorrezko erreka dirudi. Oinak hostoz bustitzeari garrantzirik eman gabe, gizona, poliki-poliki badoa parkearen punta batetik bestera. Bidaia horretan zehar, halabeharrak bi pertsona ikusiarazi dizkio. Hasieran ez du arreta handirik ipini, baina hurreratu denean konturatu da estanpa ez zela ohikoa. Ume bat bere karrotxoan lo da. Aldiz, aguretxo bat, kulunkari bultzaka dabil, suabe-suabe, denbora eten nahian edo, konturatu gabe parkean hiru pertsona daudela eta guztiak dihardutela denborarekin burrukan. Burruka latz eta zeharo desberdinak, bihotz taupadak desberdinak diren moduan. Bizkorrak, motelak, etenak,...

Gizona bere eguneroko paseotxoan jarraitu du, eta urruntzen zihoan einean, umearen negarra entzuten du, gero eta ozenagoa. Atzera begiratu gabe eszenaldia irudikatu du bere buruan. Agurea kulunka laga eta eta umea hartzen du besoetan, bere esku lakarrekin laztan gozoak eginez. Umea isildu denean, beso batean umea daramala, agureak karroari bultza egiten hasi da, pauso txikiak emanez etxeruntz hartu duelarik...

Gizona lapsus ñimiñoa pasa eta konturatu da umea eta agurea bertan dirautela, bata negarrez eta bestea kulunkari bultzaka, emeki-emeki denbora eten nahian edo... Paseotxoa bukatutzat eman du eta etxeruntz abiatu da, umearen negarra burutik kendu ezinik eta agurea, bihar ere, parkean egongo ote den galdezka.

Akzioen erreakzioa.
Itsugabean egiten direnak, gure aurka dotoz. Gerra deklaratu digute, eta gerrak ez dira komenigarriak izaten, kaltegarriak direlako, noski. Umekeria besterik ez zena, helduen kontu bilakatu da. Edo bihurtu.

Jolasa zena jokoa da orain...

Hil da Jainkoa - Pi.L.T
Gizakia pentsatzen hasi zenetik
asmatu behar izan zuen zerbait azaltzeko
zergaitik zuen galdetzeko gaitasuna,
azken batean zergaitiaren zergaitia.
Sinestu ezinik zebilen norbaitek nahi gabe
begiak ixterakoan bide ezezagun baten
amaieran zegoela...berarekin hil zan ametsa.
Hori bai asmakuntza ona
une latzak ahaztu arazten dizkidana.
Betikotasunaren bila luze hori
botoia off-en jarri ta amaitua dago.
Hezitu egin gaituzte begi honen pean
ona eta txarraren patroia inposatuz,
baina botoia off-en jarri bezain pronto,
ez onik ez txarrik...hil da jainkoa!!
Egia da zerbait behar dugula
zalantzaren etekina garestia delako.
Galdera honen erantzuna nik ez dakit
nahiz eta piloa asmatzeko kapaza izan.
Argi daukadana honako hau da:
heriotzaren mamuarekin manipulatu gaituztela
ta manipulazioa gorrotatzen dut.
Horregaitik...hil da jainkoa!!

http://www.goear.com/listen/2488656/hil-da-jainkoa-pilt

Lorategiko estanpa.
Jardineko lorea hazita eta edertuta dago. Eta urtaroak joan eta etorri dira, eta loreak berdin jarraitzen du. Umeak baloiarekin jolasten dira honen inguruan, eta sokasaltoan ere bai. Salto bakoitzeko, lurra eta sokaren arteko kolpe eta kantu bateko silaba bana entzuten da. Euria hasi da eta umeak plisti-plasta saltoka dira, lorearen inguruko lokatzetan, otoi paganoa balitz. Azkenean, umeak aspertu eta euri fin baten azpian, ihesari ekin diote; guztiak, bat ezik. Agure bati begira dago, denbora luzez, oharkabean, bertako banku batean eserita egon dena. Umea agureari hurbildu zaio eta galdetu dio:

- Zergatik ximeltzen ez den lorea?- eta erantzuna, ahots pausatu baina sendo baten bitartez.

- Hau, lore eder hau, plastikozkoa da; eta bere jainkoa gurea baino eskuzabalagoa da...-

Umea, buelta erdi hartu eta korrika abiatu da lehen ihes egindako lagunengana. Euria eten egin da eta laino artetik eguzkia behar lukeenak, bere presentziaren berri sinple bat eman du.

Trata sobre la gloriosa España.
[...]A continuación, se ha realizado el izado de bandera y el tradicional homenaje a los que dieron su vida por España, que ha concluído con la pasada de la Patrulla Aguila dibujando los colores de la enseña nacional sobre el cielo madrileño.[...]

¿Y si dieramos la vuelta a la situación? Tal vez cambiarían las cosas, o tal vez no.

Hoy, 12 de Octubre de 2009.

Mi mas sentido odio a los militares chulos y creídos; también a los perritos falderos.

Gure memorien memoriaz.
Gaua bukatu denean eta eguzkiaren lehen printzak agertzen hasten direnean, konturatzen zara; ulertzen duzu iluntasunaren orduetan gertatutakoa magikoa izan dela. Eta bai, nahiz eta konturatu ez, ilargi betea zegoela jakin duzu. Baina jadanik oroitzapena besterik ez da. Zure memoriaren kutxaren batean, nonbaiten ezkutaturik daukazu, noizbehinka berreskuratzeko asmoz. Leku eskuragarri batean. Horrelakoa da gure bizitza eta hala gertatu da orain arte. Zelakoa izango den ez dakit, etorkizuna astunegia baita nere buruan gordetzeko, ezinezkoa da memoriaren kutxetan sartu. Edo agian bai, baina kutxa aproposik ez dut aurkitzen. Hor nonbaiten ibiliko da, ezkutuan, erabilia izateko zain, gertakizunen gordeleku izateko zain. Espero eternoa izan daitekenean...

Bizitza oroitzapenen kate bat besterik ez da. Elkarren ondoan segidan doazen oroitzapenak. Onak eta txarrak. Iraganean bizi gara orainaren beldur, geroaren oroitzapen horientzako kaxen bila gabiltzan bitartean. Gaur gozatzen dugu atzokoa, biharko itxaropenaz...

Horrela joanen zaigu dena. Gaua berriro agertuko da. Eta ilargia ere badator, baina atzokoa baion argi apur bat gutxiagoz tintaturik. Halere, ilargi betea izaten jarraitzen du. Oroitzapen kutxez betetako ilargia da. Eta hauek, bilatzen dihardugun horien berdinak dira....

Kantu tristeak gau triste baterako.

ZERGATIK?
Zergatik ez ume izan betiko? Zergatik oroitzapenaz beterik nago? Zergatik aldi berean etorkizunerabegira jartzen naiz? Zergatik ez? Zergatik bai? Zergatik ametsak lortzkeo borroka egin? Zergatik maitasuna? Zergatik gorrotoa? Zergatik arrazoia? Zergatik ni? Eta zu, zergatik zu? Zegatik jainko hau eta ez jainkosa hori? Zergatik aukeratu beharra? Zergatik? Zergatik ain da zaila? Zergatik erreza aldi berean? Zergatik ez kontraesana?

Izaten da urtero urtero, egun bat, egun berezi bat. Egun berezi horretan, ez dakigu zergatik, baina gertatzen da, gertatu behar ez dena...

Zergatik zentzu bat eman gaur idatzi dudan textu honi?

Nik ez dut ezer esango...