Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/19 17:50:24.372 GMT+2

Hil da Jainkoa - Pi.L.T

Gizakia pentsatzen hasi zenetik
asmatu behar izan zuen zerbait azaltzeko
zergaitik zuen galdetzeko gaitasuna,
azken batean zergaitiaren zergaitia.
Sinestu ezinik zebilen norbaitek nahi gabe
begiak ixterakoan bide ezezagun baten
amaieran zegoela...berarekin hil zan ametsa.
Hori bai asmakuntza ona
une latzak ahaztu arazten dizkidana.
Betikotasunaren bila luze hori
botoia off-en jarri ta amaitua dago.
Hezitu egin gaituzte begi honen pean
ona eta txarraren patroia inposatuz,
baina botoia off-en jarri bezain pronto,
ez onik ez txarrik...hil da jainkoa!!
Egia da zerbait behar dugula
zalantzaren etekina garestia delako.
Galdera honen erantzuna nik ez dakit
nahiz eta piloa asmatzeko kapaza izan.
Argi daukadana honako hau da:
heriotzaren mamuarekin manipulatu gaituztela
ta manipulazioa gorrotatzen dut.
Horregaitik...hil da jainkoa!!
 
http://www.goear.com/listen/2488656/hil-da-jainkoa-pilt

Nork: txikihandiak.2009/10/19 17:50:24.372 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nietzchek jainkoa hil zuen, orain guk Nietzche akatuko dugu, pentsamendu unidirekzionalen dogmen aurka! Gauza horrela gertatu zen, gutxi gora-behera: http://www.dosisdiarias.com/2009/10/2009-10-07.html

Nork: Demonocrazy.2009/10/19 19:22:57.227 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Pena eskolako filosofiako orduetan Nietzche ez landu izana. Baina filosofo hau landu izan bagenu ere, besteren bat kanpoan geldituko litzateke, eta pena berdina hartuko nuke...

Nork: Ibantxo.2009/10/20 20:24:55.921 GMT+2

Eskolako filosofiaz at ere mundua dago eh! Pena izan zen bai, baina bere ordez Marx ikasi genuen, beraz gaitz-erdi. Badakizu, "Así habló Zaratustra" erosi eta ekin!

Nork: Demonocrazy.2009/10/20 20:57:41.872 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Bai bai, autodidakta izatea besterik ez dago!!!

Nork: Ibantxo.2009/10/20 20:59:55.909 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru