Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/13 12:20:31.953 GMT+2

Lorategiko estanpa.

   Jardineko lorea hazita eta edertuta dago. Eta urtaroak joan eta etorri dira, eta loreak berdin jarraitzen du. Umeak baloiarekin jolasten dira honen inguruan, eta sokasaltoan ere bai. Salto bakoitzeko, lurra eta sokaren arteko kolpe eta kantu bateko silaba bana entzuten da. Euria hasi da eta umeak plisti-plasta saltoka dira, lorearen inguruko lokatzetan, otoi paganoa balitz. Azkenean, umeak aspertu eta euri fin baten azpian, ihesari ekin diote; guztiak, bat ezik. Agure bati begira dago, denbora luzez, oharkabean, bertako banku batean eserita egon dena. Umea agureari hurbildu zaio eta galdetu dio:

   - Zergatik ximeltzen ez den lorea?- eta erantzuna, ahots pausatu baina sendo baten bitartez.

   - Hau, lore eder hau, plastikozkoa da; eta bere jainkoa gurea baino eskuzabalagoa da...-

   Umea, buelta erdi hartu eta korrika abiatu da lehen ihes egindako lagunengana. Euria eten egin da eta laino artetik eguzkia behar lukeenak, bere presentziaren berri sinple bat eman du.

Nork: txikihandiak.2009/10/13 12:20:31.953 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aita, ama, zenbat urterekin ezkonduko naiz? Ximeltzen ez den lorea, ez da lore bat, hiltzen ez den pertsona bat, pertsona ez den bezala, antzerako itxura edukiko du, baina hori bakarrik dauka, itxura. Plastikozko umeak ez dute jolasten, plastikozko agureak ez dute jakintza banatzen. Mesedez jainko, ez izan eskuzabala!

Nork: Demonocrazy.2009/10/13 19:45:55.323 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Orduan, plastikozko edo egurrezko jainkoak ere ez dira jainkoak... antzeko itxura bakarrik eukiko du, hori bai. Ta lorea noizbaiten simeltzen bada? Nola jakin simelduko ez dela? Nola jakin orduan lorea den edo lore itxura besterik ez daukan? hum...

Nork: Ibantxo.2009/10/13 20:23:12.211 GMT+2

Xumeltzen ez den lore bat ez delako lore, zuk momentu baten ezagutu duzun pertsona, lorea... ezin dezu benetan bere izaera ezagutu, globalki aztertzen beti aurkitzen dira naturala eta artifizialaren desberdintasunak. Egurrezko jainkoei buruz, bakarrik esan nahi det, jainkoren baten aurrean makurtzen ikusi ditudan denak, harrizko, plastikozko... jainko baten aurrean makurtzen ikusi ditudala.

Nork: Demonocrazy.2009/10/14 21:01:04.902 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Ume horrek ez dau desberdintasunik aurkitu.

Nork: Ibantxo.2009/10/14 22:00:14.648 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru