Aste santua duela denbora dexente pasa den arren, ezin ahaztu zein ondo pasa nuen. Auzoko jende guztiarekin lezoko teilatuetan barna murgildu eta 96 ordu ta 3 gau zoragarri pasa genituen (bueno egia esan nik egun bat gehiago baina...). topagunean izan ginen naiz eta eguraldiak ez zigun atsedenik eman, baina bertan aguantatu genuen batzuk beste batzuk baino gehiago etxera joan gabe. Oroitzapen oso onak!!! Ea hemendik bi urtera non tokatzen den eta eguraldiak pixka bat laguntzen digun; hala ez bada ere, aurpegi ona jarriko diogu eguraldi txarrari beti bezela. Hemen aurtengo abestiaren letra:
Martxoaren hogeita
bat, bi, hiru ta lau
Laurogeita hamasei
ordu ta hiru gau
Garena dugu lege
gozamena arau
batera amesteko
unea baita hau
Askatasuna denez
azken geltokia
iraganak badauka
geroan tokia
Lezo da frogatzeko
leku egokia
ez dela utopia
gure utopia
Zerua dena beltza
jartzen den unean
ta izarrak ikusten
ez ditugunean
itzalak irauten du
iluntasunean
sinesten duelako
argitasunean
Herri hau bizi eta
hark gu bizitzeko
gure etorkizuna
guk eraikitzeko
zeru gorriko egun
berri bakoitzeko
amestu egin behar da
lo ez gelditzeko
Lezoko teilatuetan, Independentzia idatzi ilunabarrean
Bizi itzazu ametsak, amestu beharrean
Tagzania: etxebeste
eta hemen aurtengo bideoa:

Idatzi artikulu bat