Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/14 15:22:28.068 GMT+2

Daniel Innerarityren hitzaldia

Jatorriz bilbotarra den pentsalari eta idazle Daniel Innerarityk gizartean dagoen informazioaren gehiegikeriari buruz hitz egin zuen HUHEZIko unibertsitatean. Egun, Zaragozako unibertsitateko irakasle da, Bordelen bizi den arre. Miguel Unamuno saria irabazi zuen  eta Diario Vasco, Correo Español eta El País egunkarietan artikuluak idazten ditu.

 

Bere ustetan, gizartea gizakia bera baino azkarragoa da eta, beraz, menpeko norbanakoetan bilakatzen gara. Hori gerta ez dadin informazioa filtratzen jakin behar dela esan zuen. Protesidun gizakiak bihurtu garela, autoa interneta… bizitzeko behar ditugulako.  Teknologia guzti horien esklabo boluntario bilakatu gara sinpletasuna helburu dugularik. Ondorioz, pertsona inteligenteetaz preszinditu dezakegu, gauzez ordea ez.

Pertsona bat baliagarri izateko jakin behar du zer ez den jakin behar. Zaborra eta garrantzizkoa ezberdindu behar ditu. Hori da gizarteak eskatzen duena, eta horretarako datuak, informazioa eta ezagutza ezberdintzen jakin behar da. Hau ondo egiteko 5 pausu aipatu zituen pentsalari bilbotarrak: arreta kudeatzea, informazioa ahaztea, norberak bere kabuz pentsatzea, kooperazioa eta sintesi gaitasuna. Ondorioz, informazioa ondo filtratzeko gaitasuna duenak, etorkizuna bere esku edukiko du gain-informazio gizarte honetan.

 

Ikus-entzunezko komunikazio ikasten ari garen ikasleoi ariketa polita planteatu zigun Daniel Innerarityk. Ezinbesteko ezaugarria iruditzen zait komunikatzaile batentzat informazio baliagarria hautatzen jakitea. Behar bada lehenago planteatu ez nuen gaia jarri zidan aztergai. Nire ustetan ere, zailena ez da informazio bat aukeratu eta beste bat alde batera uztea, baizik eta aukeratutako informazioa benetan garrantzitsua izatea. Uneoro egiten dugun ariketa da baina, inoiz planteatu al dugu ongi egiten ote dugun? Ez dut uste.

Hitzaldi ona, eta batez ere sintetizatu eta argia.

Nork: etxebeste.2008/04/14 15:22:28.068 GMT+2
Etiketak: hitzaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.