Egia esan ez naiz aldaketen zale eta are gehiago internetari dagozkionean, ez baitut asko kontrolatzen. Baina firefox-en aldeko iritzi guzti hauek irakurri ondoren aukera bat emango diodala uste dut. Interneta oraindik ez dut asko kontrolatzen eta beraz ez dut uste asko kostako zaidanik nabigatzaile honi ohitzea. Nahiz eta aurrekoan, klasean ibili ginen proba egiten eta pixka bat nahasia iruditu zitzaidan. Baina erabilerarekin ohitura hartzen denez, ibili beharko dut gehiago.
Gehien animatu nauena euskaraz egotea izan da, ez baititugu euskaraz nabigatzeko aukera handiak. Gainera euskalbar instalatzeko aukera ematen du, zuzentzaileak eta hiztegiak dituelarik. Baita internet explorer baina seguruagoa eta software librea dela ere, nahiz eta honetaz ez dudan asko ulertzen.
Beraz, ez diot ezer txarrik ikusten proba egiteari, kontrakoa baizik. Jende guztia animatzen dut eta gustatu ezean, beti dago internet explorerren aukeran jarraitzea.

Idatzi artikulu bat