Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/29 19:36:30.417 GMT+2

hazi

Hazi, izenak berak argi azaltzen du dena. XXI. mendean bizi gara dagoeneko eta teknologia aurrerakuntzak izugarriak dira jada. Argi ikusten da internetaren garrantzia egungo gizartean eta jendeak geroz eta barneratuago dauka sarearen erabilera eguneroko bizian. Komunikabide bezala ere izugarri hazi da eta ezin uka diezaiokegu daukan garrantzia eta hedapena. Baina ni bat nator bideoarekin, “dena ez da teknologia kazetaritza digital arrakastatsuan”. Komunikabide bat aurrera eramateko modua bera da, bai paperean baita pantailan ere. Jende talde baten jarraipena eskatzen du eta hori ezin aldatu daiteke.

 

Ondo deritzot, garaian garaikoari eutsi behar zaiolako, eta trebetasun berriak ikastea ondo dagoelako, blogeatzen ikastea, podcastak egitea….eta are gehiago komunikazioari begirako ikasketak egiten ari garenontzat, guzti hau erabiltzen jakitea. Baina nik ez nieke meriturik kenduko paperezko egunkariei. Gizartea aldatu bada ere, tradizioak hor dirau eta egun, oraindik ere, jende asko da egunkaria paperean irakurtzen duena.

 

Ez dut uste beraz, paperezko egunkarien amaiera iritsiko denik inoiz, ez behintzat internetak protagonismoa kenduko diolako.

Egunkaria

Nork: etxebeste.2008/05/29 19:36:30.417 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.