Aurreko ostiralean, martxoaren 14an, bi sarelari izan ziren web.2.0 klasean ikasleei hainbat aholku emateko. Blogak nola idatzi behar diren azaldu ziguten eta beraienak erakutsi zizkiguten. Hartzailea beti kontutan eduki behar dela ere esan zuten.
Patxitrapero eta Iban Aranzabal izan ziren bi gonbidatuak eta beraien ibilbideak azaldu zizkiguten eta baita nola hasi ziren blogen kontu guzti hau erabiltzen.
Iban Aranzabal Mu-n ikasitakoa da, eta egun Goienako web atalaz arduratzen da. Gaur egun sarea erabiltzea ia ezinbestekotzat jotzen du eta hainbat blog eta kontu ezberdin erakutsi zizkigun. Egunero erabiltzeko tresna bezala azaldu zigun sarea, beste komunikazio tresna bat bezala.
Patxitraperoren esperientzia blogekin guztiz ezberdina izan da. Udaltzaina da lanbidez baina teknologia berriekiko beti kuriositatea izan duela esan zigun. Hasiera batean argazkiak eskegitzen zituen web atari batean eta jendeak kritikak egiten zizkiola ikusita blogera salto egitea erabaki zuen. Nahiko blog xelebrea eta berritzailea du eta humorez jantzia batez ere. Humorea puntu garrantzitsua dela esan zuen baina beti ere errespetuan oinarritu behar dela. Gainera, bere hitzaldia humore kutsuz hasi zuen blogari honek.

Idatzi artikulu bat