DONOSTIAKO
PIRATEN 2. MUSIKA LEHIAKETA
Donostiako Piraten 2. Musika
Lehiaketaren bi finalerdiak egin ondoren, finalera pasako diren bi taldeak
argitzeko ordua iritsi da. Gogoratu maiatzaren 15ean egin genuen lehen
finalerdian MALO (Hernani), KRILIN (Donostia) eta YAW (Donostia) taldeek
eskaini zutela beraien zuzenekoa. Maiatzaren 22an egin genuen bigarrenean,
berriz, TRIGGER TRAVIS (Orereta), MANTISA (Zarautz) eta EMON (Bergara) taldeek
parte hartu zuten. Oro har, finalerdien balorazioa ezin hobea da. Izan ere, bakoitzean
100 bat pertsona inguru hurbildu baitziren Donostiako Kafe Antzokira.
Hortaz, erantzun ona! Orain ordea, finalera pasako diren bi taldeak zeintzuk
diren esateko garaia da: TRIGGER TRAVIS eta YAW!!!
FINAL HANDIA :: Ekainak
7 larunbata
Donostiako Kafe Antzokia - Doka (www.doka-antzokia.com)
Ordua: 21:00.
Sarrera: 3€.
TRIGGER
TRAVIS
Orereta (myspace.com/triggertravisband)
YAW
Donostia (myspace.com/yawband)

Idatzi artikulu bat