Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/06 19:22:41.521 GMT+2

wifi-a klasean, bai edo ez?

Argi dago komunikazioaren aroan murgilduta gaudela eta beraz, wifi-ak izugarrizko aurrerapenak ekarri dituela berekin batera. Baina nire iritziz, eta ikaslea naizela onartu behar dut, ez zait klaserako oso egokia iruditzen.

 

Ez nuke klasean wifi-a erabiltzen utziko, ez klaserako euskarri egokia iruditzen ez zaidalako ( oso egokia dela esango nuke) baizik eta inork irakasleari kasu ez egiteko arriskua dagoelako. Klaserako egokia izango litzake, dena teoria izan beharrean momentuan gauzak ikusi eta konprobatu ahal izango genituelako. Interaktibitate gehiago lortuko genuen.

Baina hala ere ikasleei glasean muga bat ipiniko nieke, bakoitzak nahi duen lekuan ibili ezin izateko; irakasleari klasea jarraitzeko.

 

Guk unibertsitatean, blog bat sortu behar izan dugu, eta bertan gure lan eta komentarioak eskegi ditzakegu. Gure artean komunikazioa errazten du honek, eta aldi berean ezinbesteko ikasgaia lantzen dugu.

 

Ezin ahaztu daiteke, komunikazioaren aroan sarturik gaudela, eta bertan internetak berebiziko garantiza duela. Beraz, ondo deritzot HUHEZIn martxan jarri duten planteamendu honekin, hori bai, gainontzeko klaseetan ez nuke wifi-a jarriko, arrisku handia iruditzen zait.

Nork: etxebeste.2008/05/06 19:22:41.521 GMT+2
Etiketak: wifia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bat nator, guztiz.

Ongi izan,

Iñaki

Nork: Iñaki Landa.2008/05/21 10:10:42.482 GMT+2
http://www.blogak.com/hijosdelangelgorria

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.