2006/09/25 16:55:57.279 GMT+2
'Marqueze Telecom' Interneteko enpresak, 10 urteko esperientzia dauka sareko pertsonen arteko harreman birtualak jorratzen, eta piropoak edo loreak botzeko orduan irudimena eta ausardia behar direla diote, benetako amodio-poeta baten gisa azaltzeko. (iturburua: http://iblnews.com/story.php?id=16983)
Piropo arrakastatsuenak
Bere webgunean txatean ligatzen dabiltzanak, "zure etxean ala nerean" moduko maitasun mezu zuzen eta ezagunak erabili ordez, erromantizismoz beteriko loreak darabilte. Ondorengo piropoak bertan egindako inkesta batean bozkatuenak izan dira:
"Lapurra izan al zen zure aita? Zeren izarrak zerutik lapurtu eta zure begietan ipini zituen..."
"Ez al zenuen minik hartu zerutik erori zinenean?"
"Neka-neka eginda egonen zara, zeren nere buruan bueltaka ibili zara egun osoan"
"Zure izena da, zure begiek esan ez didaten gauza bakarra"
Webgunean eskeintzen dituzten zerbitzuen artean, piropo automatizatuak daude, non arrakastarako bidea erraztea duten helburu..., bainan nere ustez, benetako maitasuna ezin da inondik inora automatizatu, loreak momentuaren egoerari eta zuzendutako perstonari egokituak behar dute izan, beraz propioak eta originalak, bainan tira, bakoitzak bere modura egin dezala!
Norbait ausartzen al da baten bat aipatzen?
mikel.txipi
OpinionMap
Nork: txipi.2006/09/25 16:55:57.279 GMT+2
Etiketak:
txateroak
piropoak
maitasuna
ligatu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/08/07 19:40:55.534 GMT+2
Ez da nere intentzioa bata bestearen aurrean kontrajartzea, biak alderatzea, baizik eta Teknologia Pertsonen eskura edo zerbitzura dagoela azaltzea, behintzat hala uste du 'Rudolph Giuliani' Nueva York-eko alkate ohiak, 'Berrikuntza eta lidergoa'-ri buruz Valentzian izandako 'Campus Party 2006'-an eman berri duen hitzaldi batean (jatorrizko artikulua Gaztelaniaz dago).
Rudolph-ek esan zuen bezela, Teknologia gizartea hobetzeko tresneria egokia da, bainan Pertsonen zerbitzura egon behar duela argi izanik.
Talde-lanaz ere aritu zen, eta adierazi zuen garrantzitsua dela, liderraren ezagutzaz kanpo dauden beste gaietaz adituak diren pertsonekin lantaldea osatzea, eta hauekin lidergo edo gidaritza zintzo (garbi eta zuzen) bat edukitzea, eta lantaldeko kideekin zintzotasuna hori ere mantentzea funtsezkoa dela.
Hitzaldian esan zuen, bere aitak esaten ziola, garrantzitsuagoa zela hileta batean egotea, ezkontza batera joatea baino, zeren jendeak momentu txarretan behar dugula batez ere hurbiltasun hori.
Pertsonalki ez dut Rudolph-en ibilbidea jarraitu, bainan Estatu Batuetan hobekien baloratuta dauden politikoetako bat da, 11S-ko krisaldia ondo kudeatzen jakin zuelako. Hala ere, estatubatuar politikoa izanda, nere senak kritikoa izatera bultzatzen nau ;-)
Nork: txipi.2006/08/07 19:40:55.534 GMT+2
Etiketak:
pertsonak
gidaritza
teknologia
gizartea
lidergoa
berrikuntza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/07/31 21:33:25.985 GMT+2
Ikerketari eutsiko diot aldi honetan, konkretuki biologia eta jokabide sozialen inguruan egindako esperimentu baten berri ematera nator.
'Los ojos provocan estímulos biológicos y e influyen en la conducta' izenburua duen artikulua dut mintzagai (http://iblnews.com/story.php?id=15151).
Artikulu zientifiko hau esatera dator, nolabait gure portaera edo jokaera desberdina dela, begi batzuen aurrean gaudenean, edo beste modu batean esanda, begirada baten harretapean gaudela konturatzen garenean.
Hau ondorioztatzeko, esperimentu bat egin zuten, hotel baten atariko izkin batean, leku ezkutu batean, mahaitxo baten gainean dirua emateko kutxa bat utzi zuten eta haren gainean kartel bat ipini zuten. Kartel edo horma-irudi hau astero aldatzen ibili ziren, eta irudi ezberdinak jarri zituzten, zenbait loreenak eta begi ezberdin batzuenak ere, eta harrigarriena izan zen begien aurrean jendeak diru dexente gehiago (ia 3 bider) utzi zutela!
Ikertzaileen ustetan, begien aurrean gure jokaera zintzoagoa dela ondorioztatu daiteke, naiz eta begi horiek artifizialak izan, gainera eragina biologikoa dela diote.
Ikerketa honek ateak irekitzen ditu beste arlotan aplikatua izan dadin, adibidez jarrera antisozialetan eragiteko edo salmentako marketingean kontsumitzaileak erakartzeko.
Nork: txipi.2006/07/31 21:33:25.985 GMT+2
Etiketak:
zientzia
jokaerak
ikerkuntza
begiak
biologia
soziala
jokabideak
begiradak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/07/01 14:07:16.127 GMT+2
Jaietako gaupasa bukatzen ari zenean...
Han zegoen neska xarmangarri eta alaitsu hura tabernako barraren bestaldean. Haren irribarre bakoitzak atsegina sortarazten zuen nire barrualdean :-)
Halako batean bistaz galdu eta bere hutsunea faltan sumatu nuen, baina beranduxeago tabernako irteeran zegoen beste barran ikusteak berehala lasaitu ninduen.
Nire koadrilako laguna eta biak gau luzearen zama generaman gainean, eta nekaldia sumatzen genuen gure oinetan. Baina honelako batean, tabernako disc-jockeyak San Martzialeko martxa jarri zuen eta ezin izan genion dantzatzeari uko egin. Hau bukatutakoan, xehatu xamarrak geundenez, aire freskagarri pixka bat hartzeko asmoz kalerako bidean jarri ginen, eta lehengo neskatxa hura han ikusi nuen berriro kanpoko barran, bakarrik zegoen, noraezean begira eta triste itxurarekin :-(
Une hartantxe sentitu nuen injustizia batek sortarazten nauen sentimenduaren hantzeko zerbait, nola liteke dela minutu gutxi alaia zen neska hori tristea bihurtzea? zer demontre gertatu zaio neskatxari?
Eta tabernatik atera bezain laster nengoen berriro ere barrurako bidean, harengana joan nintzaion hori bera galdetzera.
Une hartan guztiz ahaztuak nituen hanketako minak eta aire freskoen behar hura. Han zegoen baina ez zirudien aurreko neskatxa berbera, zerbaitek kezkatuko al zuen? Ni lehengoan bihurtzea besterik ez nuen nahi, beraz halaxe galdetu nion, zergatik zaude hain triste neska?
Momentuan sentitu nuen lehengo begirada epel hura, baina oraingoan apalagoa zen. Berak nekearen arrazoia zela azaldu zidan. Baina ni ez nengoen erabat konforme!
Lehengo irribarre goxoaren iturri hura agortu ez zela ziurtatu behar nuen!
Metxeroa eskaini nion, zigarroa ahoan zuela, eta orduantxe nolabaiteko tentsio metatua libratzen hasi zen, eta nire metxeroari erreparatu zion, izar gorri baten irudia eta “Moskuko jaiak” lema ikusi zituenean, neskatxak irribarre xume batekin alaitu zidan gaua :-)
Hemendik aurrera pare bat galdera bota genion elkarri.
Naiz eta tabernaren argitasunak ez gehiegi lagundu, neskaren parean jarrita nengoela, bere aurpegiaren ñabardurei begiratzen hasi nintzaion, eta bere espresioen formek adierazten zidaten neskatxa hura alaiago zegoela.
Orain egoera desberdina zen, batetik nire barrua lasaiago zegoen bere alaitasun iturria agortu ez zelako, eta bestetik nire lagunarekin gosaltzera joateko asmoak zirauten, hala ere gustura egingo nuen denbora luzez neskatxaren begirada horren baitan, hurrengo irribarrea noiz iritsiko zain.
Azkenean, bestetan gertatu ohi den bezala, laguna eta biok gosaltzera abiatu ginen, baina ez dut erraz ahaztuko neskatxa alaitsu haren begirada!!
(Agurrak iratxe eta itsaspepinoentzat!)
Nork: txipi.2006/07/01 14:07:16.127 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/25 22:33:09.500 GMT+2
Aste honetan "Teknologia berrien bidez balioa sortzen" deituriko jardunaldi batean izan nintzen Miramonen. Hizlari ezberdinak izan genituen, beuden aurkezpenetan teknologiaren arlo ezberdinak jorratu zituzten, kasu praktikoetan aplikatutako soluzio teknologiko ezberdinak erakutsi, eta hauetatik ateratako ondoriok azaldu eta zenbait gomendio eman zizkiguten. Azaldutako kasuetan teknologia berriak zekartzan onurak begi bistakoak ziren.
Bainan gakoa ondorengo galderari erantzutean zegoen: zeintzuk dira eta nola aplikatu behar dira kasu bakoitzean teknologia berriak onura hori lortzeko?
Ez dago erantzun bakarra, kasu bakoitzak berezitasun ezberdinak ditu, bainan garrantzitsuena edukian dago eta ez hainbeste forman. Hau da, hobetu edo eraldatu behar diren prozesuak ondo zehaztea da funtsezkoena, eta gero gauzatzeko orduan, soluzio teknologiko ezberdinak aplikatu ahal izango dira.
Beraz lehenengo "zer egitea" ondo finkatu beharra dago eta gero ondoren "nola egitea" planteatuko da, aukera teknologiko ezberdinak erabili daitekelarik.
Hortaz ondorioztatu dezakegu, teknologia berriak, eta orokorrean teknologiak, helburu jakinak lortzeko gailuak besterik ez direla, eta helburuen identifikazio eta zehaztapenean dagoela gakoa!!
Nork: txipi.2006/06/25 22:33:09.500 GMT+2
Etiketak:
jardunaldia
teknologia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/22 17:30:37.113 GMT+2
Nere estrenaldia den honetan, nere burua aurkezteko soilik esan Txingudikoa nauzuela, informatika eta teknologia berrien inguruan ikasgai dexente barneratu ditudala, eta momentuan etapa ekintzaile batean nabilela.
Hortaz, blogesfera hontako beste kideekin esperientziak eta iritziak elkarbanatu nahi ditut, zuzenki, kritikoki, erreflexiboki, eszeptizismoz, humoretsu, ..., emozioak gidatutako espresio librean ;-)
Ahh! "txipi" naiz :-)
Nork: txipi.2006/06/22 17:30:37.113 GMT+2
Etiketak:
iritziak
esperientziak
teknologia
agurra
informatikari
emozioak
ekintzaile
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak