Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/18 13:06:57.401 GMT+1

Urteko Batzar Nagusia

Bazkide agurgarria,


Azaroko azken igandean (30), arratsaldeko 18:00etan elkartuko
gara Jaion txokoan (errenteria) Urteko Batzar Nagusia egiteko.
Bilera honetan aztertuko diren gaiak, hurrengoak izango dira:

                ·  2007-2008ko kontuen onarpena.
                ·  Lortutako dirulaguntzak.
                ·  Urteko kuota helbideratzea.
                ·  Federazio Lizentziak eta Aseguruak berriztu.
                ·  Ideia berriak, proposamenak, galderak …

                                                         

Nork: txipitxapa.2008/11/18 13:06:57.401 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/18 21:33:27.062 GMT+2

Bizkargiko Argazkiak ere igota PICASAra

Argazkiak ikusteko:

1·  www.picasaweb.com era sartu

2·  txipitxapa@orangemail.es idatzi

3·  urdaibai pasahitza jarri

Nork: txipitxapa.2008/05/18 21:33:27.062 GMT+2
Etiketak: argazkiak bizkargi picasa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/03/19 19:48:09.603 GMT+1

ATXELI EGUNArako Irteera

Martxoaren 30ean, domekie, Atxeli Eguna. goizeko 9:30etan MAIEReko parkinetik irteera. Puntualak izan ze bestela ez gara heltzen goiko hamaiketakora. Ah, ta kontuz, ze bisperan ordua aldatzen dute.

Bai Atxeliko hamaiketarako eta bai Ariatzako txokoan egingo den bazkarirako izena eman behar da. Azken eguna martxoak 24. Deitu 607699752 (Izurtza) telefonora.

 

Nork: txipitxapa.2008/03/19 19:48:09.603 GMT+1
Etiketak: mendia irteera zaldia urdaibai | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/08 17:48:37.465 GMT+1

Gautegiz-Arteagako Zaldi Egunara Irteera

Datorren igandean (martxoak, 13) Gautegiz-Arteagan ospatuko den Zaldi Egunera gonbidatuta gaude. Igandean elkarrekin joateko izena eman behar da, eguaztena baino lehen eta gero esango dugu irteera ordua, ibilbidea eta eguneko plana. Zabaldu.

Nork: txipitxapa.2008/03/08 17:48:37.465 GMT+1
Etiketak: irteera zaldi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/17 18:41:29.355 GMT+1

Gida Liburua

 

PROIEKTUA

 

 

“Urdaibaiko Zaldi Ibilbideak” gida liburua- Hamabi Ibilbide Biosfera Erreserbatik

 

 

Txipi Txapa Zaldi Taldeko helburuetan agertzen den moduan, zaldiz ibiltzeaz gain, gure eskualde honek, Urdaibai eta bere inguruak, dituen toki zoragarriak ezagutzea da; hemengo jendea, kultura, hizkuntza eta herri eta auzo bakoitzeko nortasuna. Baina gida liburua sortzearekin beste pausu bat ematea lortu nahi dugu: “Ezagutu eta Ezagutarazi”.

 

 

Gida liburu hau, Urdaibaiko hamabi ibilbide ezberdinen bilduma bat izango da. Gure taldea, Urdaibai eta bere inguruko zaldun ezberdinak osatzen dugunez, bazkide bakoitzak ondo ezagutzen duen ibilbide bat zehaztuko du puntu ezberdin garrantzitsuenak lotuz, Biosfera Erreserba honetako toki gehienetatik igarotzeko asmoarekin.

 

 

Puntu honek gero, mapa kartografiko baten agertuko dira gure gidaliburuan, eta hoiekin batera, gaur egunean teknologia berriek ematen diguten aukerarekin, mendiko GPS baten bitartez puntu honek markatu (waypointak) eta ibilbide baten (Track baten) batu eta gidan bertan lotura (link) bat agertuko da, nahi duenak gure Blog berritik eskuratzeko.

 

 

Gure proiektu honen garrantzi kulturala, gida liburua bera eta bere erabilerak dakarrena alde batera utzita, ibilbide beraietan joango gara aurkitzen, hau da, gure ondare kulturala osatzen duten toki, paisai, herri, auzo, mendi, baseliza e.a. eta hauetan aurkitu ditzakegun nortasun, tradizio, ohitura, hizkuntza, jai … e.a. ezberdinak.

 

 

Gida liburu hau plazaratzen dugunean eta ibilbide markatuak taldeko blogera igotzen ditugunean, udalek, turismo bulegoek, nekazal turismoek, zaldi tokiek eta bestelakoek informazioa eskuragarri izango dute eta Urdaibaiko zein beste tokiko udalerri ezberdinetara zabalduko dutelakoan gaude.

 

 

Gure eskualde honetako populazioaren %75etik gora euskalduna izanda, gida liburua euskara hutsean egitea erabaki dugu. Kontutan izanda gidan bertan agertzen diren datuak, mapa kartografikoak, waypointak eta trackak datu unibertsalak direnez, erabilitako hizkuntza, ibilbide hauetatik ondo kokatuta ibiltzeko, ez da inorentzako oztopoa izango.

 

 

Zaldi gainean ibiltzea gustokoa dutenek, zaletasun berdina duen inguruko jendea ezagutzea nahi dutenek eta modu natural batez, eskualde honekin gozatzea aukeratu dutenek,  beharrezkoa izango dute “Urdaibaiko Zaldi Ibilbideak” gida liburua- Hamabi Ibilbide Biosfera Erreserbatik.

Nork: Aitor.2008/02/17 18:41:29.355 GMT+1
Etiketak: zaldiak gida ibilbideak liburua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/10 10:29:44.787 GMT+1

Zaldi Talde Berria sortu da Urdaibain

Lau bost urte ondoren, hango eta hemengo zaldunak batzen ibili eta gero sortu  da Txipi Txapa Zaldi Taldea.  Bere egoitza soziala Gernikan dago kokatuta baina Urdaibai osoko zaldunak osatzen dogu taldea (Bermeo, Muxika, Gernika, Forua, Baldatika, Arratzu, Ajangiz .... ) Urte hauetan irteeraz gain, ikastaroak, irteera antolatuak, jaietan zaldi egunak antolatu e.a. dogu.

Urteko Helburuak:

 Epe laburrean:

· Blog bat sortu eta edukinez bete (Argazkiak, Bideoak, Loturak … )

· Helbide elektronikoa sortu, adibidez txipitxapa@orangemail.es

· Taldearen izena zabaldu (Hitza, Urremendi …)

· Bazkide berriak lortu.

 

Erdi epean:

· Monta Western ikastaroa.

 

Epe Luzean:

· Zaldi Ibilbide liburutxoa + GPS puntuak Track batean batu eta

  Blogera altza.

· Gaubeka inprimateira joan gara presupuestoa eskatzen.

· GPSrenbat lortu edo erosi ?

 

Urteko Irteerak (Egutegia): Datak jarri

· Txitxiburduntzi- Santa Ageda:  Otsailak 10 (Igandea)

· Atxeli.

· Arteagako zaldi eguna

· Bizkargi.

· Oiz.

· Gernikako Zaldi Eguna.

· Santa Eufemia.

· Santos Txirene.

· …

Nork: txipitxapa.2007/11/10 10:29:44.787 GMT+1
Etiketak: zaldiak ibilbideak urdaibai | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)