Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/16 12:36:08.087 GMT+1

AITITA MALUTAKO

Hagin bat, txatxurtxoa, ageri zaio ume ugerrari, beheko ezpainean, erdi-erdian. Hazita du, ordea, eta itxura barregarria dauka, benetan.

Umearen amamak hain itxura barregarria zuela ikusita derrepente esan zuen: «Aitita Malutako ematen du». Ein? Aitita Malutako?

Grazia egin zidan izenak. Baina zein da ba Aitita Malutako? «Mendixen bizi dan agure zaharra, bizar zurixe, pipan erretzen dabena» -barrezka baten eurek- adar jotzen balebiltza legez.

Etxera joan eta amaraunean azterka hara non agertzen den, Malutako Atsoa izeneko ipuina, Errose Bustintza mañariarrak idatzitakoa. Zer ez ote zieten kontatuko garai haietan, eta zeinen ondo, zeinen eder, erraz eta solte, jario batean.  Biba Errose, biba aitita malutako, biba zaharrak, esan nuen neure artean, Aitita Malutako bizirik da!

Ez dut oraindik, Anne Mona Oskola eta Karramarroi, edo Pirritx eta Porrotxen emanaldirik ikusi, eta tokatuko zait –hainbat guraso berri zeharo engantxatuta daude, aizu-. Doakiela hemendik proposamena, gutxien-gutxienik azter dezatela gure guraso-aitita-amamen imajinarioa eta txerta beren  gidoietan, katearen etena leunduz, teknologia, blog eta abarketa faltan ez gaude-eta.

Malutarik ezin ikusi dugun negu txepel honetan, ez ahal zara urtuko Aitita Malutako.

Nork: morrosko.2007/01/16 12:36:08.087 GMT+1
Etiketak: pirritx aitita ipuin imajinarioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.