Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/14 15:56:32.062 GMT+1

DANEL

Soziologo batekin Euskal Herriko jaiotza tasaz ari nintzen berbetan telefonoak jo duenean: "Tio egin zara, zorixonak" ziostan eztitsu ahots ezagun batek.

Danelen etorrera tabernariarekin konpartitzekotan egon naiz, halako berririk ezin izaten baita disimulatu. Baina, zuhur eta tamalez, poz hori zeurea dela konturatzen zara, lekuz kanpokoa dela besteenganatzea, are gutxiago erditzerik bizi izan ez dutenen artean.

Azkenean, elkarrizketaren ildoari jarraitu diogu eta geurera, mundukonpontze ariketan jarraitu dugu, lagunak hauxe esan duen arte: 

"Euskara suspertu nahi baduzu, hona hemen hiru hitzetan hizkuntza politika berria: Liberatu emakumeak lanetik."

Preparatu hadi, Danel!

 

Nork: morrosko.2007/02/14 15:56:32.062 GMT+1
Etiketak: jaiotza danel soziologia erditu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...materakoan. Bere berbak emakumeen emantzipazioak jaiotza tasa baxuan duen garrantzia berrestera dator. Hain zuzen, aurreko batean hemendik bertatik tonto-tonto guk botatako gauza bera ia-ia, emakumea lanetik liberatu ezean, ...  No...

Erreferentzia: Emantzipazioa - Umekeriak 2007/02/19 15:53:32.443 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.