Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/30 16:02:03.563 GMT+1

EVARISTO

Gogoan dut ez dakit zein komikilarirena izango zen, artean punkiak inguruotan errotuago zeudela, punki baten irudia: kanuto bat liatzen parke bateko bankuan, jaka beltz iltzeduna eta bota militarrak jantzita zegoela. Agurea zen, ordea. Agurea, belarritakoak eta gangartxoa pittin bat apaldua zituela, baina punkia. Ezagutzen duzue irudia? Itzela.

 Askoren ahotan zebiltzan, noiz arte ibiliko ote ziren horrela, hori moda burgesa baino ez zela eta abarrak esanaz, batez ere fede gutxi zietenak. Etorkizunik ez zegoela, eta ia etorkizunean zer bilakatuko ote ziren ere botatzen zuten mihi-gaiztoek, hippyei ere gertatu zitzaien bezala. Kontraesanak topatu guran, badakizue.

 Aurreko astean, Evaristo agertu da Argia aldizkarian. Ohi bezala, talka egiten dute bere hitzek hormaren kontra, eta aita den partetik,  ume eta beren hazkuntzaren gainean zehatz dio:

 "Nik, haurrekin nagoenean, hezkuntzaren mandamenduak, punkyarena bezala, bitan oinarritzen ditut: ez gehiegi molestatu, eta beti inguruan ibili badaezpada"

 Ez du alferrik galtzekorik elkarrizketak. Irakurgaia hemen duzue.

 Ezagutzen duzu agure punkirik, edo punki agureturik?  Agian, zuk ere beste asko legez, gangartxoa apal-apal daroazu, ala?

 

 

Nork: morrosko.2007/01/30 16:02:03.563 GMT+1
Etiketak: punkiak kanutoa etorkizuna evaristo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.