Umekeriak

ETORKIZUNAREKIN OLGETAN
Adierazkorra da oso zuen morroskoa, zioskun hautzaindegiko
umezainak. Egia. Erorita koskorrekoren bat hartzen duenean negar anpulu
handi bi irristatzen zaizkio masailetan behera munduaren akabera
balitz bezala. Umore onekoa dela esango nuke, hala ere, irri-sinpatiko
natural-naturala baitu, jende arte ezezagunean sartu eta gorantz
burua jiratuz begiak barrez barrez jartzen dituenean bezala. Hemen
nago ni diola ematen du.

Bere adierazpenen artean badu bere-berea den bat, askotan
errepikatzeagatik bere keinutzat jotzen duguna: lepoa altxatzen du,
behin birritan hirutan. Nik ez dakit keinua da. Ez dit
ardura; niri bost dioskula dirudi.

Guraso arduratsu legez, bi ardotxo hartu ondoren, hauteskunde osteko
emaitzak ikustean gure morroskoaren etorkizunean pentsatzen hasi ginen,
zein alderditakoa izango den kabalak egiten,
abstentzionista-hedonista izango ote den, kontsumista-sozialista,
txistulari-peneuvista, funtzionario-revolucionario, ... etc.

Horregatik galderetara olgetan egitea erabaki genuen andreak eta
biok, nolakoa ote litzatekeen argitu guran, ikaragarri ondo
pasatzen baikenuen herenegungo galdera jolasa egin genuen arte.

Horrela galdetu genion:

-Erreala segundara jaitsiko da?

Lepoa altxatzen du, berdin diolakoan edo.

-Eta Athletic?

Lepoa altxatzen du, birritan. Asko ardura esaten bezala!

-Uxue Barkos alkatesa egingo da?

Lepoa altxatzen du oraingoan ere. Alajaina, ume hau ez da emakundekoa irtengo ziostan andreak.

-PNV-PP koalizioa egingo da?

Berriro galdetzen diogu:

-Ejem, ... PNV-PP koalizioa egingo da?

Honetan ere, lepoa altxatzen du. Horregatio, gure umeari den-denak berdin
dio. Sekula ume pasotagorik! Gu gero eta estuago geunden. Aizu egin
diezaiogun azken galdera, honek ez dakar onik-eta.

Azken galdera, morrosko:

-Euriborrak igotzen segituko al du?

Burua jiratzen du, begiratzen digu zuzen-zuzen, bekokia ximurtzen
du, gorritzen zaio matraila, begiak busti-busti egin eta negar batean
hasten da ezin kontsolatzeko moduan.

Harrezkero ez dugu gehiago galderetara olgetan egin. Bake-bakean uzten saiatzen gara, etorkizunik hipotekatu barik.

PIRULETARENA
Konturatu al zara bozkakundea amaituta baretu eta urrutiratu direla
haize petral eta euri zaparradak?  Zergatik ote?

Atertu ote dira, aldiz, amaigabeko eskaintzak? Areago, konturatu al zara piruletak dagoeneko ez dituztela a tutiplé banatzen
kalean zehar irri sinpatikoek? Zer esango diot umeari?

Irrikaren mingotsa ikasi du behinik behin gure umeak irri-sinpatikoei esker, haiekin ikasi baitu
zer den zoriona eta etsipena piruletaren ariketa ohikoan: estalkia
kendu arte irrika, gozoa segituan, likitsa gero. Ohikoa da, gainera, eroritakoan zapaltzea.

Zenbatean dira dendan?

OILARTUTA
Ez ditut feministak gorrotatzen, ezta feminista horiei ezin ikusia dietenak ere. Aitzitik, azken hauek ulertzen ditut. Eta haiek ez hainbeste.

Oraintsurarte ospitaleetan erditzea luxua zen, gaur, berriz, bizi zaren etxean erdi zaitezke, eta aukeran duzu, komunean, sukaldean, telebista-dvd-home-zinema ta guzti ere.… hainbat abantaila omen daukazu zure eskura. Hau mauka.  Erditze naturalak etxean egiteaz kexatu denik ez dut ezagutzen. Kuriosoa. Are kuriosoago, harrotu ez denik ez dut ezagutzen.

Mendiarekin gauza bera gertatzen zait niri, sekulako aldapak dauzkan mendiak igotzen gorriak ikusi arren, behin han tontorrean zaudela, -are beherantza zoazela- ahaztuak ditut neke-sufrikario guztiak. Harrotu egiten gaitu tontorrak, oilartu, eta ez dugu distantziaz baloratzen egindako bidea.

Erditzeko orduan, etxean ala ospitalean, gaur egun argi baino argiago du bikote eta emakume askok: etxean. Zielos! Harritzen nau, zelan aldatu garen, zelan aldarazi dugun pentsaera. Kontatzen diren ospitaleetako erditze esperientziak ez dira politenak. Are, ospitaleetako esperientziak gutxiesteko joera sumatzen hasia naiz, kasualitatez,  martxoaren 8a gerturatzean.

Ni neu kaka-eginda sartu nintzen erditze gelara, ospitalera, baina, emandako zerbitzuaren atentzio, laguntza, eta profesionaltasunak ikaragarri lagundu ninduen/gintuen. Dena esan beharra dago.

Etxean hurrengoan? Ez dago zertan.

ILARGI INBIDIATAN
Inbidia sanoa naturazale izan eta gailur antsian bizi ordez -aspaldiko ingelesen antzera- etxeko sofan presarik gabe irakurketa estentsiboak eta ibilaldia ondo prestatu ostean etxetik ateratzen zirenei, Willifog eta konpainiari.

Larunbateko ilargi eklipsea ikusteko irrikitan direnei ere bai, inbidia sanoa diet, umeei, gurasoei, eta ume-guraso interesatuei batez ere. Ez da eklipseagatik beragatik, ez baitut ez tresnarik behar bezala ikusteko, ez pazientziarik ere astronomiaren kontzeptu oinarrizkoak neureganatzeko ere. Gehien interesatzen zaidana, ordea, horrek guztiak sortzen duen irrika, fantasia eta amets-saltsa, guztiz sanoa da.

Alde batetik gure lurra –gatazka leku ez ezik– planeta batean dagoela gogorarazten digu ilargiak horrelako egun berezietan, ohiko zikloak ez duenez bestela atentzio gehiegirik egiten.

Bestalde, Euskal Herria eta bere konplikazio guztia txiki-txiki eginda uzten laguntzen digu une batez behintzat, eta lotsatuta agian, baina onartu behar duzu munduko milioika lagun une horretan-edo gauza bera egiten ari direla, ilargiari begira, ilargitan, alegia.

Seguru, ilargiak ostenduta egon ondoren, beste bizitzarik posible ote galdera sanoarekin ibiliko da bat baino gehiago. Nazka-nazka eginda dagoenak beste lur-ilargi batera joateaz amets egingo du.

Egutegira begiratuta, berriz, ilargi aldiek primitibotasunik gordetzen dugula oraindik gogoratuko digute.

Gure umeari gauaren misterioak ulertzen lagunduko dio, agian, eta berriren bat sortu ere, galaxia, Pokamon, eta antzerakoek eraginda.

Nork bere irabaziak izango ahal du larunbatean.

Etxera joan eta Pink Floyd entzungo dut, biniloan, The Dark Side of the Moon.

BURUA HEGAZ
Burua hegaz joaten zaigu sarri, pentsamentuen haritik tiraka segi eta segi ez dakigula nora, hasierako motibazio zein zen zeharo ahaztuta.

Zertan ari zara? Zer kabilatzen? Zer dabilzu buruan? –galdetzen dizu planeta honetara ekarri nahian ondoan duzun lagunak. Gure eskola garaian itargian egoten ginen, Valentzian edo. Kosta egiten da lur hartzea.

Are gehiago ume bat bere kasa pentsakor ikusten duzunean, ezin jakin zein hegalditan dabilen, zein hizkuntzatan edo kodigotan ari ote den. Euskaraz, sintaxi unibertsalaz, sintaxirik gabeko apetazko gramatika unibertsalaz, …? Zein erreferentzi dabilzkio kalabazan? Jan berri duen purea, ostikatu duen baloia, amaren titiburua, txupetea, …? Nor da gogoan daukana, zein da, zer da? Ruper Ordorika konturatua bide zen misteriyo horretaz kanta eder hura idatzitakoan.

Nik dakidan bakarra hauxe da: burua guri baino errazago joaten zaiela hegaz umeei, abstrakzioa eta barne mundu enbidiagarria dutela umeek.

Zenbait galdera:

Irudimena abstrakzio eta barne munduarekin estu lotuta al dago? Nagusitan irudimentsua izatea baliotsua jotzen duzu? Betikokerietan dabilena irudimentsua da? Zientzia fikzioa irudimentsua al da? Blog bati irudimena eskatzen diogu? Iragarki bati ere bai? Eta politikari? Politika irudimentsua izatea zientzia fikzioa al da?

ENTSALADA NAHASIA
Umea sehaskaratu bezain agudo afaldu ohi dugu andrea eta biok, egunaren gorabeherak errepasatzen ditugun bitartean. Atzoko entsalada olio-gatz-ozpinekin konpontzen gatxa egin zitzaigun.

Afari arinak egitea komeni dela jakin arren, dentsitateaz kezkaturik ginen, euskaldunenaz, noski, bitik bat (2/1) euskalduna dagoen aniztasunean hamarretik bira (10/2) jaisten dela gure herriko hainbat tokitan kontuan hartuta: eskolako jantokian, lehen platerean  euskaraz, bigarren eta postrean, gaztelania; haurtzainak umeei euskaraz, baina euren artean erdaraz; jantokiko zaindarietan erdara garbi-garbia normaltasunez; gurasoak euren artean erdara batuan, …

Entsalada ondo harrotu behar dela diost andreak, gainetiko itxuraz gain jateko modukoa den edo ez jakiteko.

Biharamunean hara non prentsan harro-harro eta euskara ederrean- hauxe topatu nuen: elkarbizitzaren formula berria aberastasun iturri izan behar da etorkizunean.  Alegia, denetariko entsalada gustatu egin behar zaigula. Gure etxean kipula-letxugak gustura asko jaten ditugu ba, eta harro gaude. Formula hobe bezain sinplerik ezagutzen duzu?

Emantzipazioa
Askoren gustuko gaia izaten da etorkizunean izango dugun gizarte tipologiaren zernolakoak argitzea, eguraldia asmatzea gaur egun zientzia peto-petoa bihurtu den gisa berean.  Gaur hegotik jotzen du, beraz bihar …Apartak garela ezin ukatu.

Badira batzuk oraindik gertakizun dena gertatutzat jotzen dutenak, pausu bat aurretik beti. Bitarte horretan, bi irabazpide: bata unean-unekoa zahartzat jotzea; bigarrena, aurretiaz bere burua prestatzea datorkeenari buruz.

Javier Elzo soziologoak bertan goxo egin du elkarbizitzari buruzko ikerketen ondorioak ematerakoan, elkarbizitza eta multikulturalitatearen gainean. Bere berbak, aldiz, emakumeen emantzipazioak jaiotza tasa baxuan duen garrantzia berrestera datoz. Hain zuzen, aurreko batean hemendik bertatik tonto-tonto guk botatako gauza bera ia-ia, emakumea lanetik liberatu ezean, ...

DANEL
Soziologo batekin Euskal Herriko jaiotza tasaz ari nintzen berbetan telefonoak jo duenean: "Tio egin zara, zorixonak" ziostan eztitsu ahots ezagun batek.

Danelen etorrera tabernariarekin konpartitzekotan egon naiz, halako berririk ezin izaten baita disimulatu. Baina, zuhur eta tamalez, poz hori zeurea dela konturatzen zara, lekuz kanpokoa dela besteenganatzea, are gutxiago erditzerik bizi izan ez dutenen artean.

Azkenean, elkarrizketaren ildoari jarraitu diogu eta geurera, mundukonpontze ariketan jarraitu dugu, lagunak hauxe esan duen arte:

"Euskara suspertu nahi baduzu, hona hemen hiru hitzetan hizkuntza politika berria: Liberatu emakumeak lanetik."

Preparatu hadi, Danel!

UMEA ENKARGATU
Aurreko udan Mikel semeak lau urte bete zituen, eta kandelei putz egitean, andreak eta biok esan genion:

-Laztana, eskatu desio bat. Ea, zer eskatu duzu?

Eta umeak poz betean begiratzen gaitu eta diosku:

Playstation bat edo… anai-arreba bat.

Andreak eta biok elkarri begiratu eta esan genion: “ Playstationa laurogei mila ditun/k, barriz!”

Beraz ba, bikotetxoaren bila joan ginen. Jakin izan banu, andrea bera bakarrik joango zen. Ikaragarria da zein azkar geratzen den haurdun emaztegaia, eta norberaren emaztea, berriz, zelako lanak ematen dituen. Egia da! Hilabete daroazu neska batekin irteten, langabezian zaude, bere gurasoek enpagua dizute, ez duzu kondoia kentzen ezta dutxatzeko ere. Lehenengoan, zast! haurdun lagatzen duzu. Orain, umearen bila bazoazte, errazagoa izango da hainbeste bultza eta bultza EHtik irtetea haurdun uztea baino…! Hori bai, biok txotxolo-txotxolo jartzen zarete: kandelatxoak, intzensua, saxofoi musika… Maite-maite egingo dugu elkar maitasunaren fruitu izan dadin pentsatzen baituzu. Haurdun geratu ezinezko sei hilabete pasatu ondoren, berriz:

«Ia larrutaldi arrunt baten ondorengoa izatea hobe den!»

Izan ere, futbolarekin bezala gertatzen da. Dotore jokatzea denoi gustatzen zaigu, baina balio duena gola sartzea da. Beraz ba, ginekologoarenera zoazte eta hauxe diotsue:

-Normala da, gero! Ekin egin behar diozue, ordea.

Noski, larrutaldiak Frenadol antzera errezetatzen dizkizu, egunean 3, bat 8 orduko.

Bi hilabete martxa horretan, nahiago zenuke hil.Txarrena obulazio astea da. Ze, itxura denez, egun horietan tenperaturak gora egiten du eta ernaltzea (fetilidad) areagotzen da.

Hortaz, emaztea egun osoan zehar dabil termometroarekin. Eta bat-batean batzar batean zaudela telefonoak jotzen du:

-Laztana, igo egin zait. Zatoz agudo. Oraintxe izan behar du-eta.

Nagusiari zelan azalduko diozu ba! Hara, joan beharra daukat, andreari tenperatura altxatu zaio-eta… «Eta ezin dio medikuak artatu?» Joño, nahiago nuke umea nirea izatea.

Etxeratu eta biluzik topatzen duzu emaztea, prest, eta diozu: «nik horretara ezin dinat, hau oskolbako pipak jatea lakoxea dun.»

Izan ere, ez du besterik buruan, gixonen antza du-eta! Nik, berriz, makina dirudit. Hau da, amaitzen dugunean gogoa izaten dut esateko:

-Tori, zure espermatozoidea, eskerrik asko!

Hori gutxi balitz, jendeak aholkuak besterik ez. Misiolariarena egizu, ilbetean; jarri dezala andreak kojin bat azpian eta  egindakoan etzan dadila ordu erdiz hankak gora dituela. Joder! Gizarajoa! Lehenengo aldia da esan beharra diodana:

-Eutsi, eutsi, apur bat gehiago!

Azkenean, ez zegoela modurik ikusi genuenean, medikuarenera joan eta esan zion:

-Agian, hazi analisia egin beharko duzu, espermatozoide gutxi izatea izan daiteke arazoa!

Zeure artean diozu: «Ostia, sei hilabete, … sei larrutaldi eguneko…! Bat edo bat geratzea litzateke harrigarria!»

Eta mediku jaunak:

-Baliteke astenospermia izatea ere. Hau da, espermatozoide alferrak.

Eta emazteak:

-Ba… horixe izan baietz! Eguna ematen du, berriz, potroak jotzen!

Eta besteak:

-Ez zaitez kezkatu, hori balitz, erauzi eta obuluan ezarriko dizkizugu.

-Bai zera ere! Alferrak izatea bale, baina taxia jartzea hamabi zentimetro korritzeko.

Eta mediku jaunak:
-Zaila da, ordea. Milioika espermatozoidetik batek baino ez du irabaziko.

Hara, Mihiluzen ez bezala.

Analisia egin beharra daukazula, alegia. Gela batean sartzen zaituzte ontzitxoa eskuan eta makina bat aldizkari pornoak. Han zaude zu jesarrita, ia animatzen zaizun. Larrugorritan dauden pilaka argazkien artean egonik ere, zuk hauxe pentsatzen duzu:

“Hara, honakoak hain mokor estuekin arazoak izango ditu erditzean!”

Eta emazteak kanpotik:
-Maitea amaitu ote duzu jada? Etxean ez duzu hainbeste aguantatzen!

Kontua da, azkenean, adore handiz ontzitxoa betetzen duzula. Baina gero aste guztian zehar emaitzen zain ematen duzu urduri. Zalantzan jartzen duzu daukazun umea zurea denik ere. Begiratzen diozu umeari eta pentsatzen duzu:

«Ados, Jontxu nire igul-igula da, baina nik aurpegi arrunt askoa daukat.»

Eta orduan gogoratzen duzu zelan emazteak ekin eta ekin Jon izena jarri nahi ziola umeari.

-«Zer gertatzen da ba? Peru ez dela polita ala?»

Gainezka egiteko moduan amaginarrebarekin:

-Hauxe da ume argixe! Norena urten ete dau?

«Joño, egia! Ia emaztearena ere ez den!»

Baina bat-batean galga jartzen duzu:

Nire paranoiak dira. Jontxu nirea duk! Izan ere, garai haietan, estadutan lagatzea errazagoa zen: langabezian nintzen, aitagin-amaginarrebek gorroto zidaten, … beraz,  kondoia jartzen nuen. Dena genuen gure alde!

Azkenean emaitzak eman zizkiguten eta itxura denez ez zait ezer arrarorik gertatzen Estresa dudala besterik ez. Beraz, umeari playstationa erosi diot; ia jolasten apur bat lasaitzen naizen.

Zaharrak gazte, gazteak ume, umeak ...?
Inork ez dugu adindu nahi, eta ez gara konturatzen seinale ona dela zahartzea, asko zahartu baino lehen joaten direlako.

Zuberoako gazteen artean entzuna nago, aspaldi, Biba zaharrrak! Hegoalde honetan horrelakorik ez dago, deus ere.

Beharko genuke harrotasunez zahartu, ez duzue uste? Badugu barruraino sartua gaztetasunaren mitifikazioa: 80 urte eta gazte egotea , 40 urte eta 20koaren pare, 20 urte izatea eta 15ekoaren umekeriak egitea (txepetxak baino buru gutxiago izatea...), 15ekoak 5 urtekoarena egitea...

Lagun batek kontatua dakit  70 urteko batek 45 zituen beste baten huts egitea arindu nahian beste hirugarren bati zelan esaten zion: "itxixok,  umie dok eta!"

Alderantziz askoz gutxiagotan gertatzen da. Hots, 15ekoak 20koaren pare nahi, 20koak 40koarena, eta 40koak 80 urteko nostalgikoak bezala eguna ematea.

Zer nahiago duzu, umetu, gaztetu, zahartu, ...?