Konturatu al zara bozkakundea amaituta baretu eta urrutiratu direla
haize petral eta euri zaparradak? Zergatik ote?
Atertu ote dira, aldiz, amaigabeko eskaintzak? Areago, konturatu al zara piruletak dagoeneko ez dituztela a tutiplé banatzen
kalean zehar irri sinpatikoek? Zer esango diot umeari?
Irrikaren mingotsa ikasi du behinik behin gure umeak irri-sinpatikoei esker, haiekin ikasi baitu
zer den zoriona eta etsipena piruletaren ariketa ohikoan: estalkia
kendu arte irrika, gozoa segituan, likitsa gero. Ohikoa da, gainera, eroritakoan zapaltzea.
Zenbatean dira dendan?
2007/05/30 00:20:53.317 GMT+2
PIRULETARENA
Nork: morrosko.2007/05/30 00:20:53.317 GMT+2
Etiketak:
irrika
piruletak
bozkak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Ederra mezua, morrosko.
Nork: Jozulin.2007/05/30 19:31:45.622 GMT+2
http://www.blogak.com/jozulin