Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/06/29

San Pedroko I. igoera




Gaur, ekainak 28, San Pedroko I. igoera korritu da. 3,8 kilometro eskasean desnibel gogorra izan dute partaideek.

Cesar Sanz, Mikel Alberiz, Unai Bengoa

David Conde Jose Mari Elola

Bero sargoriak itogarri bihurtu du proba, baina bide bazterreko herritarren animoek ase dute egarria.

 Ainhoa Lendinez

Pilar Arriola Mari Soellenaffe

Lehenengoz antolatu duten lasterketa honetan 25 lagun bildu dira, 3 emakume tartean.

Juanjo Gurrutxaga Javier Agirrebeña, Ignacio Gurrutxaga

Postua
Izena Denbora
1
Cesar Sanz
16:55:47
2
Mikel Alberiz
16:58:59
3
Unai Bengoa
17:14:60
4
David Conde
18:16:01
5
Asier Arrieta
18:25:51
6
Osel Sanchez
19:00:06
7
Beñat Zafra
19:07:80
8
Jose Antonio Ochoa
19:24:59
9
Yeroy Rubio
19:34:73
10
Igor Agirregomezkorta
20:51:58
11
Aritz Aiala
20:55:19
12
Arkaitz Alegria
21:12:96
13
Imanol Carcedo
21:30:75
14
Ainhoa Lendinez
21:44:89
15
Jorge Perez
21:45:47
16
Mikel Rueda
22:30:09
17
Ignacio Perez
23:62:62
18
Mikel Aizpitarte
23:29:15
19
Juanjo Gurrutxaga
23:45:27
20
Pilar Arriola
24:28:24
21
Ganix Rodriguez
24:29:96
22
Mari Soellenaffe
25:24:35
23 Ignacio Gurrutxaga
27:12:59
24
Javier Agirrebeña
27:13:10
25
Jose Mari Elola
29:00:48

Podiuma
Honi lotutako berriak: Diario Vasco

Posted by: loramen.2009/06/29
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/28

Debako mendi-lasterketa

Debako mendi-lasterketa ere izan da gaur, 16,2 kilometroko proba gogorra. Debako udalak "Ekin euskaraz kirolari" ekimena jarri du martxan, eta hiru proba izango dira horren harira: gaurko mendi-lasterketa, uztailaren 19an igeriketa-zeharkaldia eta abenduaren 31n herri-lasterketa. Gaurko mendi-proban 805 metroko desnibela izan dute lasterkariek. Beroak asko gogortu du proba eta gogotik sufritu dute lasterkariek. 64 lagun izan dira guztira, eta Juanjo Igarzabal zumarragarra (1:22:17) eta Ismene Salegi debarra (2:05:52) izan dira azkarrenak. Jon Revert elgoibartarrak 5. egin du.

Postua
Izena
Denbora
5
Jon Revert
1:29:34


Sailkapen osoa

Posted by: loramen.2009/06/28
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/28

Orozkoko mendi-lasterketa

Orozkoko mendi-lasterketa izan zen atzo, ekainak 28. Partaideek 3034 metroko desnibel gogorra gainditu behar izan zuten 24 kilometroan. Walter Becerra sestaorrak (1:52:37) irabazi zuen proba eta Elgoibartik bi lagun izan genituen.

Postua
Izena Denbora
8
Xabier Bergaretxe
2:11:53
46
Josu Mendikute
2:35:46

Sailkapen osoa

Posted by: loramen.2009/06/28
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/28

Torreauzoko lasterketa

Gaur, ekainak 28, Torreauzko herri-lasterketa ere izan da, Oñatin. 106 lagunek hartu dute parte, 7,6 kilometroko lasterketan. Manu Hurtado beasaindarra (25:42) eta Isabel Ramos oñatiarra (33:04) izan dira garaileak. 6 elgoibartar izan dira bertan.

Postua
Izena Denbora
11
Mikel Anakabe
28:15
41
Luis Anakabe
32:30
66
Borja Diez
37:11
75
Iñigo Aranbarri
38:46
83
Zigor Diez
40:06
86
Julian Garcia
41:54

Sailkapen osoa

Posted by: loramen.2009/06/28
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/26

Badator, Nahaste Borraste

Nahaste Borraste Lehia eta ikusmin ikaragarria izan dira aurten Nahaste Borrasteko protagonistak. Ikusleek ere bikain erantzun diote probari eta arrakastatsua izan da berriro Kimetz elkartearen lasterketa.

David Condek irabazi du triatloia, bizikletan galdutako postuak korrika aurreratuz. Atzetik orpoz orpo izan ditu Ibon Gabilondo eta Iñigo Lariz, baina Sigmakoak txapela eta errekorra eraman ditu aurten.

51 lagun bildu dira Nahaste Borrasten, eta emakumerik ez. Nik neuk lanagatik egin dut kale aurten.


Izena

Denbora

1

David Conde

18:25

2

Ibon Gabilondo

18:28

3

Iñigo Lariz

18:34

4

Asier Egaña

18:54

5

Jon Revert

19:00

6

Manolo Ramos

19:03

7

Martin Dominguez

19:18

8

Jose A. Ruiz

19:19

9

Alberto Zelaia

19:59

10

Santiago Carrascosa

20:12

11

Jon Basurto

20:12

12

Gorka Iriondo

20:21

13

Javier Fernandez

20:35

14

Igor Mugerza

20:50

15

Garikoitz Muñoz

20:51

16

Aitor Romera

20:53

17

Iñaki Ulazia

20:54

18

Tomas Carrascosa

20:55

19

Luis Anakabe

21:15

20

Haritz Ayala

21:16

21

Ignacio Perez

21:22

22

Roberto Gonzalez

21:40

23

Andoitz Agirregomezkorta

21:40

24

Dioni Remirez

21:41

25

Mikel Gabilondo

21:51

26

Alberto Mujika

21:52

27

Ion Urbieta

21:55

28

Juan Jose Martinez

22:03

29

Josu Iriondp

22:04

30

Arkaitz Irureta

22:05

31

Juan Jose Etxeberria

22:10

32

Javier Torquemada

22:30

33

Jose Luis Vitores

22:47

34

Jualian Rodriguez

22:48

35

Sergio Galindo

22:52

36

Anton Mendizabal

22:55

37

Antonio Segundo

22:57

38

Imanol Carcedo

23:00

39

Xabat Molina

23:01

40

Jon Ulibarri

24:04

41

Joseba Elustondo

24:53

42

Manolo Dominguez

25:56

43

Juan Jose Gurrutxaga

26:33

44

Amadeo A. Teixeira

27:55

45

Urko Vitores

28:00

46

Antonio Fernandez

28:00

47

Antonio Rodriguez

28:05

48

Eduardo Ayesta

28:30

49

Josu Zubiaurre

28:33

50

Jose Maria Diez

28:40

 


Diario Vasco

Posted by: loramen.2009/06/26
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/22

Anboto, bertikala

Anbotoko II. Kilometro Bertikala

3,8 kilometroan 1092 metroko desnibela egin zuten atzo, ekainak 21, Anbotoko II. kilometro bertikaleko korrikalariek. Zinez da proba zaila, eta 168 mutilek eta 18 neskak amaitu dute aurten. Zago Didier izan zen azkarrena (38:36) eta nesketan Oihana Kortazar elgetarrak (49:41) beste garaipen bat erdietsi zuen aurtengo denboraldirako. 2 elgoibartar izan ziren lehian.

Anbotoko II. Kilometro Bertikala

Mutilak (168 guztira):
Postua
Izena Denbora
84
Asier Arrieta
53:57

Neskak (18 guztira):

Postua
Izena Denbora
16
Pilar Arriola
1:04:07


Sailkapen osoa

Posted by: loramen.2009/06/22
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/22

Quebrantahuesos 2009

Quebrantahuesos 2009 Larunbatean, ekainak 20, zikloturisten tourra korritu zen Sabiñanigon: Quebrantahuesos handia. 7220 lagunek amaitu zuten proba eta guztietan Angel Vazquez txirrindularia izan zen azkarrena (5:43:35). Txirrindulariek Portalet, Somport eta Marie Blanque mendateak igaro zituzten 205 kilometroko ibilbide gogorrean eta aurten ere festa handia izan da proba. Elgoibartarretan Ibon Gabilondo triatleta izan da azkarrena eta nesketan Koro Gabiolak oso denbora ona egin du. Zorionak guztioi!

POSTUA    IZENA    DENBORA
69    Ibon Gabilondo    6:10:36
255    Carlos Rodriguez    6:24:28
519    Gorka de la Horra    6:35:07
538    Gorka Gonzalez    6:35:54
558    Jonatan Romera    6:36:31
761    Aitor Romera    6:43:47
1398    Aitor Loidi    7:01:02
1586    Alberto Mugika    7:05:32
1601    Javier San Andres    7:05:43
2415    Iñaki Intza    7:24:05
2626    Jon Urbieta    7:29:31
2648    Andoitz Agirregomezkorta    7:29:53
2875    Juan Carlos Urbizu    7:35:39
2892    Alberto Seijas    7:36:04
3154    Josu Mendikute    7:42:44
4222    Koro Gabiola    8:09:19
4221    Iñaki Iraola    8:09:19
4720    Iker Amutxastegi    8:23:22
4744    Iñigo Iturbe    8:24:13
4882    Mikel Gabilondo    8:28:52
5887    Ricardo Huidobro    9:06:19
6801    Martin Bernedo    10:05:30

Sailkapen osoa
Koro Gabiolaren bloga

Treparriscos lasterketa ere izan zen egun berean, 90 kilometroko proba. Elgoibartar hauek izan ziren:

469

Esnal Urdanpilleta, Jose Manuel

3:17:30

471

Lertxundi Larrañaga, Jesus M.

3:17:32

521

Garcia Fernandez, Carlos

3:22:11

572

Torquemada Quintas, Javier

3:25:23

1.013

Etxeberria Aizpitarte, Andoni

3:56:23

1.014

Gallardo Janssen, Manuel

3:56:23

1.015

Fulgencio Elizburu, Ismene

3:56:23

1.017

Barruetabeña Aranguena, Maite

3:56:25


Posted by: .2009/06/22
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/21

Lekeitio, zoragarria

Urtero bezala, atzo izan zen Euskadiko Triatloi Zirkuituko triatloi sprint (750-22-5) nagusia; Lekeitioko triatloia. Giro aparta eta partaidetza ikaragarria izan zen, 50etik gora neska eta 400 mutil inguru. Mikel Elgezabalek garesti zeukan garaipena baina uretan galdutako postuak bizikletan berreskuratu eta jaun eta jabe izan zen berriro. Nesketan, Ainhoa Murua olinpikoak ez zuen areriorik izan, eta bera izan zen probaren hasieratik onena. Urgaziko bi kide izan dira aurten, Mikel Calvo eta Iker Aranzibia. Pena handiz baina aurten kale egin dut, dortsala izanagatik gorputzak atsedena eskatu dit. Datorren urtean, berriro seguru!

Postua Izena Denbora
133
Mikel Calvo
1:14:22
246
Iker Aranzibia
1:20:08
Sailkapen osoa

Posted by: loramen.2009/06/21
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/15

Gipuzkoako Triatloi Sprina

Gipuzkoako triatloia (Irati Etxaburu)

Atzo, ekainak 14, Gipuzkoako Triatloi Sprina (750-20-5) izan zen, Donostian, Hondarretako hondartzan. 278 mutil eta 51 neskak amaitu genuen proba, eta jendetza handia bildu zen ikusten ere. Zarauzko probaren ondoren izanagatik, larunbateko jende askok hartu zuen parte mutiletan, eta nesketan, berriz, Zarautzen horrenbeste bildu ez zirenez, aurten lehia estua izan da. Aritz Egeak (1:00:31) irabazi zuen proba eta nesketan Irati Etxaburu (1:04:00) izan zen garaile. Aritzek gainera, Zarautzen 14. egin zuen bezperan, ikaragarria!

Gipuzkoako triatloia

Elgoibartik ni neu bakarrik. Lehengo urtean sentsazio berezia geratu zitzaidan Hondarretako triatloian, eta atzo baieztatu zidaten: uretan 750 metro baino gutxiago izan ziren, bai horixe! izan ere, atzo bai, atzo 750 izan ziren, eta nabaritu genuen azken denboretan. Lekeitiokoa eta Debakoa ez bezala, atzokoa ez zen niretzat egokia, bizikletan ez baitago mendaterik eta beraz, uretan galdutako denbora serie luze batean berreskuratzen saiatu nahi nuen. Azkenean, bizikletan 35-36 km/h batez bestekoa egin ostean, 10 bat postu aurreratu nituen. Ondoren, 5 kilometroan ere sorpresa hartu nuen 2-3 neska aurreratuta.

Gipuzkoako triatloia

Azkenean pozik, 15 egunez oporretan egon ostean, entrenamenduen martxa apur bat etenda, oso sentsazio onekin amaitu nuen.

Mila esker animoak ematera etorri zineten guztiei!

Neskak (guztira 51)
Postua
Izena
Denbora
14
Ainhoa Lendinez
1:11:39


Sailkapen osoa

Posted by: loramen.2009/06/15
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/06/14

Zarautz, beti Zarautz

Atzo, ekainak 13, Zarauzko triatloi handia jokatu zen. Emakumeen Birako etapa Elgoibarren hasi eta amaitzen zela eta, biak uztartzea zaila zen, baina merezi izan du. Neskak ikusi eta ziztuan joan gara Zarautzera. Hau sorpresa Aiara iritsi garenean, oraindik ez da inor bertatik igaro!
Zarauzko triatloia
Eneko eta Hektor Llanos elkarrekin atera dira uretatik eta bizikletan ere elkarrekin egin dute ibilbidea. Atzetik, Mikel Elgezabal indartsu dator, minutu eta 10 segundora, igerian galdutako 3 minutuen tartea pixkanaka laburtzen. Nesketan, berriz, lehia handirik ez. Ainhoa Murua olinpiko handiak 10 minutuko errenta dauka bigarrenarekiko, bai uretatik aterata, bai Aiako mendatean gora bizikletan ere.
Zarauzko triatloia
Lehen 40 lagunak bizikletan igaro direnean arrapaladan jaitsi gara herrira. 20 kilometro luze dituzte korrika egiteko, baina lehenengoek ziztuan egiten dituzte, eta ezin Aian amaierara arte geratu. Eta azkenean gure aurreikuspenak bete egin dira! Hektor atzean utzi du Eneko anaiak, eta Mikel Elgezabalek aurrea hartu dio azken kilometroetan! Ikaragarria. Enekok lehengo urteko denbora baino minutu bat gehiago behar izan du, eta handik minutu batera sartu dira anaia eta Elgezabal. Lehia bizia benetan. 391 lagun guztira eta lehen 20 postuetan izen ezagun asko.

Postua
Izena Denbora
1
Eneko Llanos
3:54:00
2
Mikel Elgezabal
3:55:14
3
Hektor Llanos
3:55:33
4
Clemente Alonso
3:56:33
5
Pedro Gomes
4:07:54
6
Roberto Corujo
4:09:43
7
Egoitz Zalakain 4:10:18
8
Jon Unanue 4:10:41
9
Richard Calle 4:11:37
10
Felix Javier Martinez 4:11:38
11
Gregorio Caceres 4:14:35
12
Iñaki Gabarain
4:15:56
13
Endika Garcia
4:17:34
14
Aritz Egea
4:17:59

Sailkapen osoa

Nesketan, berriz, Ainhoa Muruak 4 ordu eta 31 minutu behar izan ditu, aise eta bakar-bakarrik helmugaratu da. Ondoren behea jo du, esfortzuak gain hartuta, baina merezi izan du. 6 minutura sartu da Martina Dogana eta hirugarren, 13 minutura, Ana Casares. Nafarrak badaki zer den Zarautzen irabaztea baina aurtengoan gogorra izan da lasterketa.

Postua
Izena Denbora
1
Ainhoa Murua
4:31:11
2
Martina Dogana
4:37:49
3
Ana Casares
4:44:19

Sailkapen osoa

Elgoibartarrik ez da izan aurten Zarautzen, baina bailarako hainbat eta hainbat ezagun bai. Hona hemen horietako batzuen denborak:

Postua
Izena
Denbora
34
Igon Mancisidor
4:28:45
53
Joseba Mikel Agote
4:33:28
71
Iñigo Agirre
4:39:18
194
Josu Gisasola
5:00:41
199
Alejandro Altuna 5:01:02
Zarauzko triatloia (Debako triatletak)
Berriro ere, handietan handiena Zarauzko triatloia. 65 urtetik gorako lehiakid dexente, eta ikusle geundenok, aurten ere, oilo-larruari eutsi ezinik. Zorionak denoi!

Posted by: loramen.2009/06/14
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco