Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/20 03:24:42.277 GMT+1

Bizitza.

Begirada huts bat.
Bakardade galdu bat oinazearen hamaikagarren portal bakoitian; bakarti.
Bizitzaren gurpil ahularen pausu geldoetatik at, pausu geldoei so.
Patua.

Bigarren begirada ulerkor bat ahanzturaren korridorean zehar. 
Balantza; orain aurrera, orain atzera.
Hondoa jo. Behera oraingoan.
Ezina.
Nahia; baina ezintasunaren tira-biraren estutu-lasatuan amua irentsita.
Atzerantzako urratsa.

Bizitza bera.
Ez beste inor.

Justizia eza legezkoa den moduan..
Egunerokotasunaren bidaide.

Bizitza,
bizitza bera.

Nork: hamaikaurrats.2010/03/20 03:24:42.277 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru