2008/10/01 23:02:59.427 GMT+2
Galdua dut iada memoria
azken aldian maizegi,
nekaturik sentitzen dut nire burua.
Lo egiteak sendatzen ez duen neke horietakoa da tamalez.
Harrokeriek, handiputxek, norgeiagoka penagarriek mingozten didate bihotza.
Erabaki pisutsuek, betebeharrek eta eztabaidek iparra galtzera naramate.
Baina egunerokotasunean gaitz guztiak desagertuko balira lez jokatu nahi dut.
Begizulo luzeek salatzen naute ordea.
Nork: urrexola.2008/10/01 23:02:59.427 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/08/27 18:33:07.966 GMT+2
Limiteetan
erantzunaren zain;
datorrela niregana, nekatua nago ibiltzeaz.
Ez dut haizeak eraman nazan utziko,
hemen sustraituko ditut nire kezkak,
inork indarrez atera artean.
Nork: urrexola.2008/08/27 18:33:07.966 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/20 23:19:12.731 GMT+2
Ikara
Erraza dirudi norbere arazoei aurre egiten saiatzea.
Hortan dago gakoa, saiatzean.
Zail egiten zait ordea. Ez dut saiatu nahi. Horrek ere arazoa dudala baieztatzen baitu.
Nahiago agian ikarati bizi, nik ere arazoak ditudala aitortzea baino.
Auskalo...
Nork: urrexola.2008/06/20 23:19:12.731 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/22 11:00:30.081 GMT+2
Zoriontasuna
Nork: urrexola.2008/05/22 11:00:30.081 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/20 14:02:05.050 GMT+2
Maiatza
Utzi begietara begiratzen.
Nola zauden jakin nahi dut.
Rainer W. Fassbinder
Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.
Egilea: Kirmen Uribe
Nork: urrexola.2008/05/20 14:02:05.050 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/19 23:16:22.586 GMT+2
Ataria
Atea itxi du, irmo, baina azken aldian ohikoak bilakatu diren danbatekorik eman gabe.
Hotz da. Dardarka nabaritu du laugarreneko neskatila gazteak atarian agurtu duenean.
Begi zahartuek oldarkor zauritzen dituzte kalekideak halere.
Baina atarian geratu da,
ez da pauso bakar bat ematera ausartu.
Gaurkoan ez dio orainartean egin duen era berean bizitzari aurre egingo. Indargabeturik dago, etsi.
Atarian geratu da,
auzokideek agurtu dute.
Atarian geratu da,
ez du kalera irten nahi.
Atarian geratu da,
ezin da jeiki.
Atarian geratu da,
mina du hor nonbait.
Eta ez du inork somatuko atarian geratu denik.
Nork: urrexola.2008/05/19 23:16:22.586 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)